Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko duten hamalau kantuetan. Estilo eta belaunaldi ezberdinetako euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abesti nabarmenen bertsio sinfoniko argitaragabeak interpretatuko dituzte. Hala, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko […]

Read More… from Euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abestien bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte

Oihaneder Euskararen Etxeak gogotsu heldu dio udaberriko egitarauari

Hogei jarduera inguru prestatu dituzte, eta gehienetan nabarmentzekoa den ezaugarri amankomun bat izan dute helburu: Elkarlana. Oihaneder Euskararen Etxeak sei urte daramatza apiril, maiatz eta ekaineko hilabeteetan Gasteizko hainbat eragilerekin jaialdi ezberdinetan kolaboratzen, “elkarlanean aritzen”. Horren adierazgarri dira aurtengoan ere antolatu dituzten Poetak Maiatzean, Zurrunbilo, IkerGazte, JalgiVoz eta Laburbira. Horretaz gain, beste hilabete batzuen jarraipena […]

Read More… from Oihaneder Euskararen Etxeak gogotsu heldu dio udaberriko egitarauari

Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Ipar Euskal Herriko hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da aurrerantzean, euskara ikasteko sortutako gastuak ere finantzatuko dira eta diru laguntzei atea irekiko zaie. Britainiako Paul Molac diputatuak sustatutako Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko lege proposamenak aurrera egin du Parisko legebiltzarrean, aldeko 247 bozkarekin eta aurkako 76rekin, gobernuaren borondatearen kontra. Jean Rene Etchegaray […]

Read More… from Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Zinema Feministaren Historiak zikloa abiatuko da larunbatean, Gasteizen

Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien filmak proiektatuko dituzte. Gasteizko Artium Museoak datorren larunbatean emango dio hasiera Zinema Feministaren Historiak zikloari Chantal Akermanen News from Home (1977) filmarekin. Ekimenak emakume zinemagileak eta haien filmak aurkeztea du helburu, izan ere, “zinemaren historia kanonikotik kanpo geratu […]

Read More… from Zinema Feministaren Historiak zikloa abiatuko da larunbatean, Gasteizen

Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla arituko dira Kulturunea programan

Hilaren 16, 17 eta 18an izango dira zuzenekoak Gasteizen. Edukiera mugatua izango da kontzertuetarako. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira kontzertuak zuzenean. Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla dira hilaren 16, 17 eta 18an Kulturunea programan parte hartuko duten talde eta bakarlariak. Vital Fundazioak eta Gaztea irratiak aurkeztu dute ekimena gaur, Gasteizen. Iaz urtean […]

Read More… from Olatz Salvador, Kai Nakai eta Dupla arituko dira Kulturunea programan

Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute ostiralean, Karrantzan

Aurtengo egonaldia ekainaren 10etik 21era bitartean egingo da Karrantzan eta proposamenak aurkezteko maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Mutur Beltz elkarteak iazko egonaldiari buruzko liburua ere aurkeztuko du ostiralean. Apirilaren 9an, ostirala, Europako Artilearen egunarekin batera, Mutur Beltz elkarteak Ondo Bizi Arte Egonaldia IV. Residencia artística del buen vivir, 2020 liburua aurkeztuko du Karrantzako […]

Read More… from Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute ostiralean, Karrantzan

‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera zikloari arratsaldeko 18:30ean. Bilboko Poltsiko musika programaren XVI. edizioa ostiralean hasiko da Bertendona institutuan. Orotara lau emanaldi izango dira, denak ostiraletan eta arratsaldeko 18:30ean. Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera ekimenari. “Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, bere alderdirik intimoena azalduz”, azaldu […]

Read More… from ‘Poltsiko musika’ programaren XVI. edizioa ostiralean abiatuko da Bilbon

Formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako lehiaketa berria abian

Taulara lehiaketak euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini. Maiatzaren 3ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Udaberri honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat da Taulara lehiaketa: formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako deialdi irekia, […]

Read More… from Formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako lehiaketa berria abian

San Telmo Museoak Gabriela Zendoia Bergaretxe Bilduma osatzeko erreferentziazko argazki-liburuen lehen edizioak eskuratu ditu

Donostiako museoak 30 bat argazki-liburu klasiko eskuratu ditu, tartean lehen edizio batzuk. Walker Evansen American photograhs (1938an lehen aldiz argitaratua), William Kleinen Life is good & Good for you in New York: trance, witness, revels (1956an argitaratua) eta Robert Franken Les Americains (1958an ikusi zuen lehen aldiz argia Estatu frantsesean) lanak dira Donostiako San Telmo […]

Read More… from San Telmo Museoak Gabriela Zendoia Bergaretxe Bilduma osatzeko erreferentziazko argazki-liburuen lehen edizioak eskuratu ditu

Juan Sagastizabal margolariaren ‘Zergatik ditut gogoko sugandilak?’ erakusketa ikusgai Gasteizko Atarian

Lanak oihal, paper eta ehun birziklatuen gainean tenple- eta olio-pinturaz eginak dira, eta narrastien mundua dute gai, zehazki, Arabako udalerrietako edozein bazterretan bizi diren musker eta sugandilak. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai. Formatu askotariko 30 margolanek osatzen dute Juan Sagastizabal margolariak (Eibar, 1952) Gasteizko Atarian aurkeztu duen Zergatik ditut gogoko sugandilak? erakusketa. Obra […]

Read More… from Juan Sagastizabal margolariaren ‘Zergatik ditut gogoko sugandilak?’ erakusketa ikusgai Gasteizko Atarian