LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñean

Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. LKN kale artistak sortutako azken lanen bilduma paratu dute Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan. Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. Honekin batera, […]

Read More… from LKN kale artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Iruñean

‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea kalean da

Online argitalpen hau urtean bitan plazaratuko da, eta kultura zinematografikoak beste diziplina zientifiko eta humanistiko batzuekin dituen loturak aztertuko ditu, euskal zinemari arreta berezia eskainiz. ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak plazaratutako argitalpen akademikoa da. “Argitalpen honen helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan ezagutza espezializatua lortzen […]

Read More… from ‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea kalean da

Gerardo Armesto. Ikuspuntu geldiezina erakusketa ikusgai Gasteizko Artium Museoan

Euskarri analogikotik sorkuntza digitalerako igaroaldian animazio-irudiaren erabileran eredugarriak diren ikus-entzunezko zortzi pieza daude ikusgai museoan.  Gerardo Armestok (Gasteiz, 1949) 80ko hamarkadan egindako zortzi bideo-lanetan oinarritzen da Gasteizko Museoan ikusgai dagoen Ikuspuntu geldiezina erakusketa. Lan horiek erreferentziazkoak dira animazioaren esparruan, analogikoaren eta digitalaren arteko bidean. Erakusketa testuinguruan kokatzen duten marrazki, maketa eta eskulturekin osatu da, eta […]

Read More… from Gerardo Armesto. Ikuspuntu geldiezina erakusketa ikusgai Gasteizko Artium Museoan

‘#Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdiko crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Lortutako diruarekin sexu lo-kantez osatutako diskoa (Loa, loa laguna), biolontxeloa gaur eguneko musiketara egokitutako kantuz eta partituraz osatutako disko-liburua (Poliedro vol. 1) eta gazteei zuzenduta dagoen fikziozko seriea (Larrugorritan) garatuko dituzte. Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu egin dira. Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek […]

Read More… from ‘#Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdiko crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

2020an 1.229 intzidentzia jaso ditu erakundeak; 2019an baino %66,75 gehiago. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2020 txostenaren aurkezpena egin dute gaur, Bilboko Euskararen etxean. gaubekak azaldu duenez, “tamalez, hizkuntza-eskubideen urraketek protagonismo berezia izan zuten 2020an ere”. Zuzendariaren arabera, “2019ko txostena itxialdi betean aurkeztu genuen, eta aurtengo balantzea egoera samurragoan […]

Read More… from Behatokiaren arabera, 2020ak agerian utzi du hizkuntza-eskubideei ematen zaien bigarren mailako balioa

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Apirilaren 17an abiatuko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.  “Udazkenean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta eta banakako txapelketak izan zitzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki zen”, azaldu du Bertsozale elkarteak. “Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen […]

Read More… from 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Leire Bilbao idazlearen emanaldiarekin abiatuko da Poetika zikloa. Ondarroako idazlearekin batera, Yolanda Arrieta idazlea eta Claudia Alduncin Musikeneko klarinetistaren musika izango dira. Poetika izeneko poesia ziklo berria aurkeztu dute, gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zikloa gaur bertan abiatuko da eta ekainera arte luzatuko da. Ekimenak lau poetek eskainitako lau errezital eskainiko ditu guztira, nork bere […]

Read More… from Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Artistak azken bost urteetan egindako obra sorta bat jasotzen du erakusketak, batzuk Artiumerako propio sortu ditu.  Katinka Bock. Logbook erakusketak artistaren oraingo lanak ezagutzeko aukera eskainiko du, haren ibilbidearen funtsezko ezaugarriekin: Eskultura, arkitektura eta hizkuntzaren eremuen arteko etengabeko trukea. Bock-en eta bertako artisauen arteko elkarlanetik eta museoko espazioak balearen sabelarekin edo itsasontzi baten sotoarekin lotzetik […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak ‘Katinka Bock. Logbook’ erakusketa aurkeztu du

Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

Bildumako 50.000 pieza baino gehiago kanpoko biltegira eramaten ari dira, eta dagoeneko 25.000 objektu mugitu dira. Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztu du. Honetan bildumaren zatirik handiena kontserbazio-neurri zorrotzen arabera gordeko da. Euskal Museoak bederatzi biltegi izan ditu orain arte Unamuno plazan duen eraikinean. Gaur egun, bertan gordetako bildumako 50.000 pieza baino gehiago […]

Read More… from Bilboko Euskal Museoak Zamudioko kanpoko biltegi berria aurkeztuko du

4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak

Euskal Herri osotik heldu diren 120 artista baino gehiago izan dira Loraldia Festibalean eta euskararen unibertsoa sortzeko konpromisoa plazaratu da. Bilboko Loraldia jaialdiaren zazpigarren edizioa amaitu da jada eta orain balantzea egiteko unea heldu zaio kultur elkarteari. Bizi dugun osasun egoerak baldintzatutako edizioa izan bada ere, balorazioa positiboa izan dela dio. Ondorio hau ateratzeko hamaika […]

Read More… from 4000 lagun baino gehiago bildu ditu Loraldia Festibalak