Elkar Taldeak Usurbilgo proiektua alboratu eta Adunan kokatuko du egoitza berria

Taldeak bere beharretara egoki daitekeen beste proiektu bati eusteko inbertsio txikiagoa egiteko aukera izan du, eta haren aldeko apustua egin du, momentuko egoerak hala eskatzen baitu. 2017tik aritu da Elkar Taldea egungo beharrei erantzungo dien egoitza baten bila, hartu dituen eginkizun eta lanei behar bezala erantzun ahal izateko. 2018an, publiko egin zuen bazuela erronka berriei […]

Read More… from Elkar Taldeak Usurbilgo proiektua alboratu eta Adunan kokatuko du egoitza berria

Euskarazko arte garaikideko sei proposamen izango dira Iruñeko Garaikide zikloan

Urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra bitartean izango da zikloa. Iruñeko Kondestablean, Gaiarre antzokian eta Iturramako Civivoxean izango dira emanaldiak, urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra. Civivox zentroetarako jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, sareko edozein zentrotan, pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez edota telefonoz, 010 zenbakian. Gaiarre Antzokian antzezlanaren sarrerak salgai daude jada Txarteldegian eta teatrogayarre.com webgunean. Urtarrilaren 26an […]

Read More… from Euskarazko arte garaikideko sei proposamen izango dira Iruñeko Garaikide zikloan

Josu Okiñenak eta Gillen Mungiak Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte

“Antonio Oteiza artistaren obra bat azal gisa hartuta, euskal kultur ondareari eginiko ekarpen handia dugu”. Piano jotzaileak eta tenoreak kontzertuan aurkeztuko dute Aita Donostia. Gabon kantak disko berria urtarrilaren 21ean Donostian eta 24an Zumarragan. Josu Okiñena piano jotzaile eta ikertzaileak eta Gillen Mungia tenoreak hiru urte daramatzate jatorrizko eskuizkribuen eta artxiboko argitalpen zaharren artean, Jose […]

Read More… from Josu Okiñenak eta Gillen Mungiak Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte

Asier Hernandezek eta David Manganak irabazi dituzte XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 19 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zazpi euskaraz izan dira. Asier Hernandezek (Donostia, 1971) Kill, Ker eta Karma lanagatik irabazi du euskarazko saria eta David Manganak (Gasteiz, 1978) El muffin de Proust gaztelaniazko lanagatik. Denetara 19 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 18. edizio honetan. Hauetatik zazpi euskaraz izan dira. Sari bakoitzeko […]

Read More… from Asier Hernandezek eta David Manganak irabazi dituzte XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurriekin ezinezkoa da bertso saiorik egitea”. Hala, maiatzaren 22ra atzeratuko da Bertso Eguna. Urtarrilaren 30ean izan behar zen Hazparnen 2021erako iragarritako lehen Bertso Eguna, baina Bertsozale elkartearen arabera, “Lapurdin egun dauden neurrien arabera, antzokiek itxita egon behar dute eta ez dago kultur ikuskizunik egiteko aukerarik”. Hori horrela izanda, hilaren […]

Read More… from Hazparneko Bertso Eguna maiatzera atzeratu dute

Olatz Salvadorren “barne munduaren zatitxo bat” da ‘Aho uhal’ disko berria

Pablo Novoa, Ivan Ferreiro, Ane Labaka, Alaia Martin, la Mare edota Rozalen izan ditu alboan disko berria sortzerako orduan. Bi urte dira Olatz Salvador (Donostia, 1990) musikariak aurkeztu berri duen Aho uhal diskoaren lehenengo aletxoak jartzen hasi zela, “prozesu luzea izan da, diskoa bera ere luzea da eta badakit garai hauetan disko luzeak egitea ez […]

Read More… from Olatz Salvadorren “barne munduaren zatitxo bat” da ‘Aho uhal’ disko berria

Aitor Renteria margolariaren ‘Ez bilatu argia’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Bi eta hiru dimentsioen artean jokatzen duten obra sortu berriak dira, isiltasuna, hutsunea edo isolamendua bezalako kontzeptuen ingurukoak. Erakusketa otsailaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. Isiltasuna, hutsunea, isolamendua eta intenporalitatea ditu ardatz, eta piezen bi eta hiru dimentsioen artean jokatzen du Aitor Renteriaren (Donostia 1967) Ez bilatu argia izeneko erakusketak. Otsailaren 4ra arte bisitatu […]

Read More… from Aitor Renteria margolariaren ‘Ez bilatu argia’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Batera egitasmoak hiru kultur proposamen aukeratu ditu

Hurrengo asteetan crowfunding kanpainak prestatu eta otsailean zehar abian jarriko dira. 40 egun izango dituzte beren proiektuarekiko atxikimenduak lortzeko. Maider Lasa (Loa, loa laguna) eta Eñaut Zubizarreta (Poliedroa Vol.1) bakarka; eta Ane Nafarrete,  Jone Arriola, Uxue Botas , Itziar Otxoa, Aitor Goenaga, Mirena Nafarrate, Maialen Sorzabalbere, Maider Lazcano, Ainara Arriola eta Biarritz Fernandezek osatutako taldea […]

Read More… from Batera egitasmoak hiru kultur proposamen aukeratu ditu

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da otsailaren 5era arte. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta Tour, eta […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute. Jon Abrilek, berriz, emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duten Tene Mujika Bekak. Aurtengoan proiektu ugari eta maila handikoak aurkeztu direla nabarmendu dute eta horien […]

Read More… from Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak