‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 400 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna bikoak ‘Maitasunaren bilduma’ diskoa kaleratu du

Rap abeslariak eta ekoizleak elkarrekin sortzen duten bigarren lana binilo formatuan dator eta hamabi kantuz osatuta dago. Maitasunaren Bilduma izeneko diskoa argitaratu dute gaur Arrano Pertxak (Urko Gonzalez) eta Lengu Ilunak (David Rodriguez) Taupaka elkartearen eskutik. Rap abeslariak eta ekoizleak elkarrekin sortzen duten bigarren lana binilo formatuan dator eta hamabi kantuz osatuta dago. Bikoak adierazi […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna bikoak ‘Maitasunaren bilduma’ diskoa kaleratu du

Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

Astelehen eta asteartean tailerrentzako tartean izango da, eta asteazkenetik hasita, hitzaldi, mahainguru, emanaldi, irakurketa eta abar izango dira. Urtero bezala, egungo errealitateari lotutako jaialdia pentsatu eta sortu nahi izan dute Plazandreok plataformako kideek, aurten, ukaezina den pandemia egoerari begira jarrita. Horretarako, gaurtik hilaren 19ra arte 30 sortzaile feminista baino gehiago bilduko dituzte Feministaldian, Kutsatu lelopean. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia Donostiako Tabakaleran

[BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

“Kollontairen fokua gaur egun ditugun ezinegon eta kezka batzuekin hari fin baten bidez lotzen da, pertsonala politikoa dela aldarrikatzen ari baita etengabean”. Aroa Uhartek (Leitza, 1984) literatura lan baten lehen itzulpena du Erle langileen amodioa. Itzultzaileak Aleksandra Kollontairen (San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952) lana errusieratik euskarara ekarri du zuzenean, EIZIE elkartea eta Erein eta Igela […]

Read More… from [BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Urtarrilaren 10ra arte egongo da Gure Zirkua Tolosako San Esteban auzoko aparkalekuan altxa duten karpan. Orotara 34 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Tolosan, 2021eko urtarrilaren 10era arte. Hasiera batean, 22 emanaldi eskaintzea erabaki zuten, baina deialdiak izan duen “erantzun bikaina” kontutan hartuta, beste hamabi saio egitea erabaki dute. Abenduaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dituzte […]

Read More… from Gure Zirkuak 34 emanaldi eskainiko ditu Tolosan urtarrilaren 10era arte

Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Euskararen aldeko erronka bere horretan mantenduko da, eta aurten ere Euskarabanda Bideomaratoia egingo da. Gaur egungo osasun egoeraren eraginez, jaialdi askok atzeratu edo online eskaini behar izan dituzte. Gasteizko Film Laburren jaialdiaren kasuan, presentziala izatea eta aldi berean online eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Pandemiak eragindako egoera tartean dela, edizio honetan bi atal bakarrik izango dira: […]

Read More… from Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Zama doinuz arindu VI elkartasun jaialdia urtarrilaren 17an izango da, online formatuan

Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara eta Xabier Silveirak, Spray-k eta Erlantzek ere parte hartuko dute aurtengo edizioan. Sarrerak salgai daude jada. Covid-19ari aurre egiteko hartutako segurtasun eta osasun neurriek baldintzatuta, sarean egingo dute Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiaren seigarren edizioa. Etxarriko Sarek eta […]

Read More… from Zama doinuz arindu VI elkartasun jaialdia urtarrilaren 17an izango da, online formatuan

“Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Landako Guneko biltegian lanean jarraituko dute hurrengo egunetan jasotako eskari kopuruari aurre egiteko. 7.800 erosketa egin dira eta 50.000 kulturzalek egitarauaz gozatu dute. Milaka kulturzaleren babesari esker, Durangoko Azokako taupada ez da eten edizio honetan. Gerediaga elkarteko Nerea Mujika eta Arantza Atutxa pozik eta eskertuta agertu dira aurtengo Durangoko Azokako balorazio-prentsaurrekoan: “Hasierako aurreikuspen guztiak bete […]

Read More… from “Hasierako aurreikuspen guztiak bete eta gainditu ditugu”

Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Ostiralean eta larunbatean, Hanut Munson, Amaia Bono & Damian Montesdeoca, eta sorkuntza eszeniko tailerrean parte hartu dutenak izango dira. Sarrerak salgai daude jada. Baratza aretoak zazpi urte bete ditu eta bertako kideek sare sozialen bidez adierazi dutenez, “bizitzako gauzekin gertatu ohi den bezala, denborak hasperen bat eta bizitza oso bat ematen du, aldi berean”. Gasteizko […]

Read More… from Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Jone Arriola, La Traka eta Pello Reparazen proiektuak 2deo sarietan hautatu dituzte

Gazteen bizipenak ardatz dituen telesail bat, gizarte-estereotipoak hausten dituen webserie bat eta bideoklip interaktibo bat izan dira aukeratutako formatuak. Donostiako Tabakalerako hainbat kidek eta ikus-entzunezko sektoreko aditu independenteek osatutako batzorde batek hautatu dituzte 2deo Saria 2020 deialdiaren bidez prototipoak garatuko dituzten hiru proiektuak. Deialdi honen helburua ikus-entzunezko edukietan oinarritutako proiektuen garapena eta prototipazioa sustatzea da. […]

Read More… from Jone Arriola, La Traka eta Pello Reparazen proiektuak 2deo sarietan hautatu dituzte