Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da abenduaren 14tik 20ra

Egitasmoaren helburu nagusiak dira, besteak beste, Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Abenduaren 14tik 20ra bitartean, Galdakaok Durangori lekukoa hartu eta Euskal Herriko hainbat sortzaileren plaza bilakatuko da, Sormene proiektuaren bidez. Geuria Hego Uribe […]

Read More… from Galdakao euskal kulturaren plaza bilakatuko da abenduaren 14tik 20ra

Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Tetuán izeneko filmak lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera gai nagusiak izango dira. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) 2021eko udaberrian, Tetuán izeneko pelikula filmatzen hasiko dela iragarri du. Zinemagilearen hirugarren dokumental luzea izango da eta Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak lanekin abiatutako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatuko du. Tetuán […]

Read More… from Iratxe Fresnedak migratzaileei buruzko dokumentala bultzatzeko ‘crowdfunding’ kanpaina abiatu du

[BIDEOA] Miren Agur Meabe idazlearen ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poema liburua kalean da

“Nola gorde errautsa kolkoan? galdetzen du ni poetikoak liburua irekitzen duen hitzaurre moduko poema luzean, eta erantzunak aurkitzen saiatzen da, liburua osatzen duten sei atalekin lotutako erantzunak. Liburua bada, beraz, izenburuko galderari ikuspuntu desberdinetatik heltzeko saiakera bat”. Azken urteetan osatzen joan den triptikoaren hirugarren atala da Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak aurkeztu duen Nola […]

Read More… from [BIDEOA] Miren Agur Meabe idazlearen ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poema liburua kalean da

Bego Vicarioren ‘Ehiza’ pelikulak eraman du film onenaren saria Euskal Zine Bileran

Zuzendaritza onenaren saria, Aitor Mendilibar eta Ibon Goikoren Irten barrura filmarentzako izan da eta Gidoi onenaren saria, Imanol G. Gurrutxagaren Nigandik lanarentzat. 19 film izan dira aurtengo Euskal Zine Bilerako Lehiaketan parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 23tik 26era bitartean ikusi ahal izan dira zinebilera.eus orrialdean eta sekulako maila egon dela azpimarratu dute epaileek. Genero […]

Read More… from Bego Vicarioren ‘Ehiza’ pelikulak eraman du film onenaren saria Euskal Zine Bileran

[BIDEOA] Preso dagoen lagunari egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Minerrek ‘Turista klasea’ eleberrian

Nobela laburra da Minerrena, 120 bat orrialde ditu eta bi planotan kontatuta dago: bidaiarena batetik, eta digresioena bestetik, azken honek hartzen du zatirik handiena. Parisen preso daukaten lagun bati egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Miner (Hernani, 1988) idazleak Turista klasea (Susa) eleberrian. Egileak gaur aurkeztu du liburua Donostian. Bidaia honetan, pertsonaia esnatzen den […]

Read More… from [BIDEOA] Preso dagoen lagunari egindako bisita baten bidaia kontatzen du Kattalin Minerrek ‘Turista klasea’ eleberrian

‘Rueda’, Rafa Ruedaren disko berria kalean da

Musikariak bidelagun izan ditu Euskal Herriko zein munduko hainbat idazle, hala nola, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberenak. Rueda izenpean dator Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikariaren disko berria. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Ruedak orain […]

Read More… from ‘Rueda’, Rafa Ruedaren disko berria kalean da

Beste Bat! zirkuituaren bidez 250 musika, antzerki eta dantza emanaldi eskainiko dira

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan “kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko, erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko”, jarri dute abian zuzeneko arteen zirkuitu hau. Euskal Herriko Musika Bulego elkarteak eta EAEko Antzoki Sareak Beste bat! zuzeneko arteen zirkuitua ekimena jarri dute abian, “kultura sustatzeko, agertokietara itzultzeko, erritmoa berreskuratzeko, sormena bultzatzeko eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzeko”. […]

Read More… from Beste Bat! zirkuituaren bidez 250 musika, antzerki eta dantza emanaldi eskainiko dira

Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean

Sopelako Ander Deuna ikastolak eta Leioako Betiko ikastolak jasoko dute datorren urtean Ibilaldia antolatzeko lekukoa. “Batek baino gehiagok pentsa dezake oraingoa ez dela garairik aproposena Ibilaldia bezalako ekimenak prestatzen eta lantzen hasteko, azken hilabete hauetan bizitzen ari garen pandemiak guztiz baldintza dezakeelako proiektu horiek bideratzea eta gauzatzea, hor ditugu aurten bertan behera geratu diren hamaika ekimen, baina, aitzitik, orain […]

Read More… from Ibilaldia Sopelara Itzuliko da 31 urteren ostean

Durangoko Azokak 100 kultur ekitaldi antolatu ditu Landako gunean eta Plateruenan

Durangoko Azokako taupada ez da etengo 55. edizioan. Online dendak 2300 produktu baino gehiago izango ditu salgai, 852 nobedaderekin, eta Durangon bertan 100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatuko dira. Azoka, beraz, modu presentzialean eta online bidez gozatzeko aukera egongo da, abenduaren 4tik 8ra arte. Edizio berezi honetako egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur kulturaren […]

Read More… from Durangoko Azokak 100 kultur ekitaldi antolatu ditu Landako gunean eta Plateruenan

Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria

Musikak salbatuko gaitu da Gatibu taldeak gaur, Bilbon, aurkeztu duen lan berriaren izena. 2020 honek bi hamarkadako ibilbidean mugarri izan behar zuen Gatibu taldearentzat. Iaztik, martxoaren 28an, Bilboko Bilbao Arenan, belaunaldi askotako milaka lagunekin 20. urteurrena ospatzeko kontzertua antolatzen ari ziren, ñabardura txikiena ere maitasun handienarekin lantzen. “Kontzertutzar hori talde legez ditugun erronkei aurre egiteko […]

Read More… from Emergentziazko egoera batetik elkarrekin irtetzeko aldarria da Gatiburen disko berria