Online denda eta zuzeneko egitaraua egongo da 55. Durangoko Azokan

Egitaraua streaming bidez eta bertatik bertara jarraitu ahal izango da, edukiera mugatuarekin. Espazio bi egongo da: Landako Gunea eta Plateruena. Ane Pikazak Azokako taupada koloretsuak islatu ditu 55. edizioko kartelean Aurtengo Durangoko Azoka “ez-ohikoa” izango dela iragarri du Gerediaga elkarteak. Edizio honetako nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur Azokako antolakuntzak, kulturaren plaza osatzen duten erakunde eta […]

Read More… from Online denda eta zuzeneko egitaraua egongo da 55. Durangoko Azokan

‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena

Tresna berriaren helburua: euskara batuaren arauak modu sinplifikatuan agertzea, Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen Iparraldeko formak lehenetsiz. Euskaltzaindiak tresna digital berria aurkeztu du Baionan: Euskara eskuz esku. Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra […]

Read More… from ‘Euskara eskuz esku’, Ipar Euskal Herritik batasunari eginiko ekarpena

[BIDEOA] Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ‘Orainmenean’ estreinatuko du bihar, Bilboko Euskararen Etxean

Kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat landu du. Arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dute ikuskizuna Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan. Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izeneko ikuskizuna estreinatuko du, bihar, urriak 8, Bilboko Euskararen Etxean, Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan. Diziplina anitzeko kolektiboak bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat landu du. Kolektiboko kideen arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. […]

Read More… from [BIDEOA] Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ‘Orainmenean’ estreinatuko du bihar, Bilboko Euskararen Etxean

Artium Museoak ostegunean emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari

Urriaren 8tik 12ra bitartean, Gasteizko museoa 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo da eta sarrera doakoa izango da. Gasteizko Artium museoak ostegunean, hilak 8, emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari Moyra Davey. Lanak erakusketaren irekierarekin. New Yorken bizi den artista kanadarrak Europako museo publiko batean egindako lehen erakusketa da. Daveyren lana argazkigintzaren, zinemaren eta idazketaren artean dabil, […]

Read More… from Artium Museoak ostegunean emango dio hasiera udazkeneko erakusketen zikloari

‘Mazoka’ Marrazki Azokan parte hartzeko deialdia zabalik

Urriaren 23ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Mazoka Marrazki Azokaren VI. edizioak lanak erakusteko eta aintzatesteko tokia izaten jarraituko du aurten, izan ere, ekimenak “hautatutako mazokalarien lanak eskuratzeko, ezagutzeko eta ikusgai jartzeko aukera ematen du”. Oraingoan, baina, antolakuntzak ezin izango du gomendatutako segurtasun-tartea bermatu, eta urtez urte azokaren topaleku izan den eremuak jende […]

Read More… from ‘Mazoka’ Marrazki Azokan parte hartzeko deialdia zabalik

BAD jaialdian Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira, urriaren 15etik 27ra

Bost taldek estreinatuko dituzte lanak Bilboko jaialdian; Input Dantzak eta Benetan Bek, besteak beste. Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira Bilbon, urriaren 15etik 27ra bitartean. Horietatik bostek beren lanak estreinatuko dituzte BADen. Antolakuntzak Euskal Herriko konpainien presentzia nabarmendu nahi izan du, izan ere, 13 euskal antzerki taldek parte hartuko dute 22. edizioan. Antzezlanak […]

Read More… from BAD jaialdian Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira, urriaren 15etik 27ra

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Bertsozalek

2021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina Covid-19aren pandemiak eraginda, atzeratzea erabaki du antolakuntzak. “Nafarroako Bertsolari Txapelketa ez da zegokion datetan jokatuko”, halaxe jakinarazi du Nafarroako Bertsozale elkarteak. Bere oinarriak kontsultatu eta egoera aztertu ostean hartu du erabakia elkarteak. “Covid-19aren pandemiak –eta hura kontrolpean hartzeko neurriek– egitasmoaren berezitasunak bermatzea zailtzen […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Bertsozalek

Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak abestia plazaratu du

Ondarroan bertan grabatu dute Geruzak kantaren bideoklipa, Eneritz Zeberio dantzariarekin batera. Agirretxeak berak konposatu du abestia itxialdian, hitzak, berriz, Aiert Goenagarenak dira. Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak izeneko abestia aurkeztu du. Kanta honen bideoklipa Leire Ikaranek eta Beñat Bidegainek grabatu zuten joan den irailaren12an Ondarroako portuan eta bertan, Eneritz Zeberio dantzaria ageri da dantzan. […]

Read More… from Keu Agirretxeak itxialdi garaian sortutako Geruzak abestia plazaratu du

Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, “errealitate birtuala” erabiliko dute

Santa Maria plaza, Santa Maria kantoia eta kanpandorrea izango dira hiru abiapuntuak. “Proiektu honen helburua Katedralera eta Harresira egiten diren bisitak aberastea da, lehen aldiz bisitatzen gaituztenak harritzen jarraitzeko eta ezagutzen gaituztenei, gure ondare historiko-artistikoaren harribitxi hau berraurkitzeko arrazoiak emateko”, nabarmendu du Cristina Gonzalez Arabako diputatuak. Hala, esperientzia birtual honetarako, Santa Maria Plaza, Santa Maria […]

Read More… from Santa Maria katedralaren historia ezagutzera emateko, “errealitate birtuala” erabiliko dute

Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri

Yoseba Peña idazlearen nobela batetik abiatuta sortu da Hariak sentikaria. Emakumea, memoria eta isiltasuna dira osagai nagusiak. Rafa Ruedak, Iraia Eliasek, Nahikari Gabilondok eta Yoseba Peñak Hariak ikuskizuna eskainiko dute urriaren 10ean Bilboko Itsasmuseum-en. Emanaldiak lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko ditu kontagai, bertso, testu literario, kanta eta ikus-entzunezkoen bidez. Loraldia Udagoiena Festibalean, gainera, Maria Teresa Verdes […]

Read More… from Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri