Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Jaialdia bihar, urriak 6, abiatuko da, Jörg A. Hoppe, Heiko Lange eta Klaus Maeck-ek 2015ean zuzenduriko B-Movie: Lust & Sound Berlin (1979-1989) dokumentalaren proiekzioarekin, Nestor Basterretxea aretoan, 20:30ean. Mareak Tradizioa eta Abangoardia Herri Kulturan izeneko jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute Bermeon, asteartetik igandera bitarte. Kontzertuak, dokumentalak, hitzaldiak, ibilaldiak eta antzerkia izango dira Bizkaiko udalerriko areto […]

Read More… from Musika, zinema, antzerkia, hitzaldiak eta ibilaldiak Bermeoko Mareak kultur jaialdian

Nafarroan Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea zabalik da

Nafarroako hainbat eragilek bat egin du azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialaren bigarren edizioarekin. Hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera bultzatzea helburu dituen ariketa sozialaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Euskaraldian izena emateko epea irailaren 24tik dago irekita eta jadanik  ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartzeko izena eman dezakete horrela […]

Read More… from Nafarroan Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea zabalik da

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

2020ko abenduaren 4ra arte egongo da sormen lanak aurkezteko epea zabalik. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2021ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdi honetara sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dira eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

Bat edo Hiru izenpean, zazpi kantuz osatutako diskoa aurkeztu du gaur Elgoibarko musikariak. Bat edo Hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, “iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario”, adierazi du musikariak. “Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori […]

Read More… from Atmosfera iluneko diskoa plazaratu du Amorantek

[BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Etxeko urak (Susa) izeneko liburua aurkeztu du gaur Donostian. Amatasunetik idatzi du Ondarroako idazleak eskuartean dugun helduentzako poema bilduma berria. Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Hirukoak Migrazioak izeneko proiektuaren baitan eskainiko du zuzenekoa arratsaldeko 19:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegia. Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa antolatu du datorren larunbaterako, urriak 3. Antolatzaileek adierazi dutenez, kontzertuak plaza kopuru mugatua izango du eta museoak berak banatuko dituen doako gonbidapenen bidez soilik sartu ahal izango da. “COVID-19aren aurkako osasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko da ekitaldia”, […]

Read More… from Zumalakarregi Museoak Hezurbeltzak taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako

Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

XX. urteurrena ospatzeko, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak bertsio berrituan eskainiko ditu, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Alos Quartet taldeak 20 urte bete ditu eta Loraldia Udagoienean egingo duen kontzertuarekin ospatzeko asmoa du. Zuzenekoa urriaren 8an izango da Bilboko Alondegian, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola) eta Ivan Carmonak (biolontxeloa) osatzen […]

Read More… from Alos Quartet-ek XX. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean eskainiko duen kontzertu bereziarekin

Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Jaialdia Amaia Elizaran dantzariaren Pool izeneko ikuskizunarekin abiatuko da Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan. Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta, ekainaren 11tik 14ra bitartean egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zuten, orain baina, jaialdia egiteko data berria iragarri dute: urriaren 1etik 4ra bitartean. Antolatzaileen esanetan, iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala […]

Read More… from Pasaiako Dantza Festibala urriaren 1etik 4ra bitarte egingo da

Diana Iniestak ‘Zaurgarria’ erakusketa paratu du Iruñean, Bronxetik Baztanera doan ibilbide pertsonala

Artistaren 45 olio egongo dira ikusgai azaroaren 15era arte. Diana Iniesta artistak Zaurgarria izeneko erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. Bere obretan New Yorkeko bizipenak irudikatu ditu eta baita Baztan bailarari buruz duen pertzepzio pertsonala ere, Erratzuko lantegitik egindako begiradarekin. Guztira 45 olio-pintura dira, eta horietan erretratuak, figurak, bodegoiak eta paisaiak jasotzen dira. Iniestak bost […]

Read More… from Diana Iniestak ‘Zaurgarria’ erakusketa paratu du Iruñean, Bronxetik Baztanera doan ibilbide pertsonala

Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon

Urriaren 1ean eta 2an taularatuko du obra Loraldia jaialdiaren barruan. Galder Perez antzerkigile eta kazetariak Lurrun-minez obrarako testua ondu zuen iaz, eta lan horrekin Cafe Bar Bilbao saria ere irabazi zuen euskarazko gidoi onenagatik. Orain, lan horretatik sortutako antzezlana Bilboko La Fundición aretoan estreinatuko du, urriaren 1ean eta 2an, Loraldia jaialdiaren barruan. Perezen antzezlanak Gabon […]

Read More… from Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon