Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta, erakusketa paratu dute Errenterian

Erakusketak Pasaiako portuan lau mendetan zehar merkantzia zein bidaiarien garraioaz arduratu ziren arraunlari trebeak oroitu eta omentzeko helburu bikoitza dauka. Nortzuk ziren emakume hauek? Zein zen euren lanbidea? Nola janzten ziren? Zer garrantzia zuten Pasaiako portuan? Galdera horiei guztiei erantzuteko, Errenteriako Jantziaren Zentroak erakusketa antolatu du. Bertan, bederatzi batelera jantzi ikus daitezke, guztiak koadroen, grabatuen […]

Read More… from Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta, erakusketa paratu dute Errenterian

‘Hitz Adina Mintzo’ hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa urrian abiatuko da Gasteizen

Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak zazpi hizkuntza hurbilduko dizkigu edizio berri honetan: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak zazpi hizkuntza hurbilduko dizkigu edizio berri honetan: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko […]

Read More… from ‘Hitz Adina Mintzo’ hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa urrian abiatuko da Gasteizen

Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Liburuak Donostiako jazz musikaren jatorria ikertzea eta Gerra Zibilaren aurreko garaiaren panoramika orokorra aurkeztea du helburu. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle askoren profil ikertzaileak aintzat hartuta, Musikenek, EHUk eta Eresbilek irakasle horien lanak ardatz dituen argitalpen elkarlan lerro bat sortzea erabaki dute. Serie honetako lehenengo liburukiak Donostiako jazza du protagonista, Filologia Hispanikoan doktore, […]

Read More… from Donostiako jazzaren jatorria ikertu du Patri Goialdek

Ia zazpi hilabeteko etenaren ostean, plazara itzuliko dira Bardoak

Txapelketa urriaren 2an berrabiaraziko da, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta; egun horretan jokatuko dira bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jaunsaratsen. Finala urriaren 17an izango da, Lizarran. Sei hilabete luze pasa dira Bardoak 2020, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa, eten behar izan zenetik, Covid-19aren krisiaren eraginez. Bi finalaurreko eta finala gelditzen ziren jokatzear txapelketari amaiera emateko. Ordurako, […]

Read More… from Ia zazpi hilabeteko etenaren ostean, plazara itzuliko dira Bardoak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratu da

Bertsozaleren arabera, ez dago saioak egiteko baldintza egokirik eta txapelketa atzeratzea erabaki du. Hala ere, plazak sustatzen jarraituko duela adierazi due, “kultura segurua delako”. Udabarria Bertsotan amaitu da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten bertsolarien zerrenda erabaki da. Baina, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, “zalantza eta bilera askoren ostean, Covid-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean […]

Read More… from Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratu da

‘Topic Museoa: Alegiazko izakiak’ erakusketa zabalik da Donostian

80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, horietatik erdia ez dira inoiz ikusgai egon. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako, Tolosako Topic Museoak propio diseinatu du erakusketa bat: Alegiazko izakiak. Erakusketa gaurtik, irailak 25, azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bertan, 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, horietatik erdia ez dira […]

Read More… from ‘Topic Museoa: Alegiazko izakiak’ erakusketa zabalik da Donostian

‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute

Irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du ekimen berriak. Donostia Kulturak udazken honetan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedearekin. 45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren […]

Read More… from ‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute

‘Eleketa’ ahozko oroimenari buruzko erakusketa Hazparnen

Testua eta argazkiak: Mintzoak.eus ataritik ekarriak Creative Commons lizentziari esker. Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen erakusketa ibiltari eta multimedia berria irailaren 25etik azaroaren 7ra izango da. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat hasi zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, Pirinio-Atlantikoetako departamendu […]

Read More… from ‘Eleketa’ ahozko oroimenari buruzko erakusketa Hazparnen

Bilboko Dantzaldia irailaren 24tik abenduaren 18ra izango da

Iratxe Ansa dantzari donostiarraren proposamen berriak emango dio hasiera jaialdiari. Covid-19ak eragindako testuinguruari elkartasuna adierazi eta arteen sektoreari lagundu nahi dio Aurtengo Dantzaldia jaialdiak, osasun-protokoloek eskainitako arnas-guneak baliatuz eta euren lanari ikusgarritasuna emanez. 22. edizioa izango du aurten jaialdiak eta abenduaren 18ra arte luzatuko da. Iratxe Ansaren proposamen berriak emango dio hasiera jaialdiari. Dantzari gipuzkoarrak […]

Read More… from Bilboko Dantzaldia irailaren 24tik abenduaren 18ra izango da

Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest

Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko dituen programa zabala atondu dute. 1870. urtean ireki zituen ateak Nafarroako Liburutegiak Iruñean. Liburutegi Sareak berriz, 1970ean, Altsasu eta Miranda Argako lehen liburutegien irekierarekin batera. Gaur egun 93 liburutegi daude Nafarroan. 150. eta 70. urteurrenak ospatzea erabaki dute orain eta, horretarako, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko […]

Read More… from Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest