[BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Helduentzako bere lehen eleberrian, idazleak umorea baliatu du Anton Pla protagonistaren abenturak kontatzeko. Karlos Zabala (Irun, 1963) idazleak helduentzako bere lehen eleberria kaleratu du C’est la vie kantatzen dute zaharrek izenburupean. Zabala itzultzaile gisa da batez ere ezaguna, bi aldiz irabazi baitu Euskadi Saria arlo horretan. Horrez gain, poema-liburu bat eta haur literaturako pare bat […]

Read More… from [BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

[BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ez erran inori eleberri proiektuarekin jaso du Txoperenak 23. edizioko Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute. XXIII. Igartza Literatura Beka sariaren edizioko irabazlea Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) dugu Ez erran inori proiektuarekin, hala erabaki baitu Ana Jakak, Irati Jimenezek eta […]

Read More… from [BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioak egitarau zabalagoa du; edukiera mugatua izango da eta aldez aurretik eman beharko da izena. Kontaiguzu Ondarea! Ondarea eta Hezkuntza da gaur goizean Mari Jose Telleria Kultura Foru Zuzendariak aurkeztutako Ondarearen Europako Jardunaldien V. edizioaren programaren izena; bertan izan da programa osatzen duten 70 antolatzaileen ordezkaritza txiki bat ere: Leire Arandia, […]

Read More… from Gipuzkoako 40 udalerritan 150 jarduera inguru egingo dira ondarea transmititzeko

‘Izotzetan islatuak’, euskal idazle gazteen bilduma kaleratu berri du Liberoamerika plataformak

Euskal idazle gazteen bilduma berri honen aurkezpena Iruñeko Katakrak liburu dendan egingo dute datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean ere, jarritako helburuak betetzen ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, pasa den urtean, arreta Euskal Herrian […]

Read More… from ‘Izotzetan islatuak’, euskal idazle gazteen bilduma kaleratu berri du Liberoamerika plataformak

Durangoko Azokan ez eze, Literaturian, Araba Euskarazen eta beste jaialdi batean zabalduko ditu ateak Ahotseneak

Aurreko urteekin alderatuta, musika aurkezpenek %50 behera egingo dute eta literatura solasaldiak %80 murriztuko dira Durangoko Azokako sortzaileen gunean. Covid-19aren krisiaren eraginez, aurtengo Durangoko Azokak murriztu beharko du egitaraua, tartean, sortzaileen gunea den Ahotseneak eskaintzen duena. Aurreko urteetan, batez beste, 70 bat zuzeneko musika aurkezpen eta 40 bat solasaldi antolatu izan ditu. Pandemiapeko honetarako, 8 […]

Read More… from Durangoko Azokan ez eze, Literaturian, Araba Euskarazen eta beste jaialdi batean zabalduko ditu ateak Ahotseneak

Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen

Euskal letren plazan parte hartzeko aukerak ugaritu nahi ditu antolakuntzak aurtengo ediziorako. Irailaren 25ean irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Aurtengo edizioa, “halabeharrez”, desberdina izango dela iragarri dute antolatzaileek, izan ere, COVID-19ak sortutako krisiaren eraginez, osasun eta segurtasun neurriak zorroztu egin behar izan dituzte. “Edukiera mugatuek, ezinbesteko distantziak, desinfekzioek eta abarrek ezin […]

Read More… from Literaturia jaialdia irailaren 25ean abiatuko da Zarautzen

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte irailaren 16an eta 17an, Donostian

Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan eta Txillida Lekun izango dira jardunaldiak. Hamahirugarren Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte aurten, irailaren 16an eta 17an. Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan egingo dute lehenengo jardunaldia, eta Txillida Lekun bigarrena. 2008an hasi ziren jardunaldi hauek egiten, Felipe Juaristiren, Juan Ramon Makusoren, Pello Otxotekoren eta Aritz Gorrotxategiren eskutik eta orain […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte irailaren 16an eta 17an, Donostian

‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

“Euskal Antzerkiaren road movie eroa dugu Ez dok ero antzezlana, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena”. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi dute gaur bidalitako oharrean. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak […]

Read More… from ‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

Panpinak nagusi Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean

Javier Botet aktorea da 2020ko Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartela, jaialdiaren aurrerapena bat eta hainbat eduki aurkeztu dituzte gaur goizean.  Antolakuntzaren arabera, Javier Botet aktoreak ezinbesteko presentzia izaten ari du azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da, hain zuzen, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean egingo den Donostiako […]

Read More… from Panpinak nagusi Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean