Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

Txanda guztietan Jaioren eleberria izan da bozkatuena, eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak eleberria izan du lehiakide azken bueltan. Ezohiko egoera dela eta, aurten ez da jendaurreko sari-emate ekitaldirik egingo. 111 Akademiak Karmele Jaiori emango dio 2019ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Jaioren Aitaren etxea eleberria izendatu dute 2019ko libururik gogokoen. 111 Akademiak 201 kide ditu […]

Read More… from Karmele Jaioren ‘Aitaren Etxea’ eleberriak irabazi du 2019ko 111 Akademiaren Saria

[Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Eskolaren bidez, 50 urte luzez euskararen alde Ipar Euskal Herrian egindako lanagatik jasoko du saria. Aurten ez da Elkar Sariak banatzeko ekitaldirik egingo, hala ere, Elkar Fundazioak aurtengo sariak emango dituela iragarri du. Aste honetan bertan, esaterako, Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre idazleak jasoko duela jakin dugu. Gaur berriz, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aurtengo […]

Read More… from [Bideoa] Seaskak jasoko du 2020ko Ibilbideari Elkar Saria

Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Donostia Kulturak DK Etxean ekimenari amaiera emango dio asteburu honetan Izaroren online bidezko zuzenekoarekin. Kantari mallabiarrak hirukote formatuan (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak) eskainiko du zuzenekoa eta Donostia Kulturaren Youtube kanalean soilik ikusi ahal izango da emanaldia. Deskonfinamenduarekin bat eginez, Donostia Kulturak amaitutzat emango du DK Etxean. […]

Read More… from Izarok Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatutik online bidezko zuzenekoa eskainiko du, bihar

Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

Hitzak Jose Luis Otamendirenak dira eta Fernando Velazquez orkestrarako moldaketez arduratu da. Zumaiako ‘Sapere Aude Sinfonietta’ orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte proiektuan. Isolamendu egoeratik sortutako kantua da Eñaut Elorrietak aurkeztu duen Harbide zilar bat, baina etorkizunera begira jarrita. Gertakizun hurbilek ispiluaren aurrean jarri gaituzten honetan, irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari kantatzen […]

Read More… from Eñaut Elorrietak ‘Harbide Zilar Bat’ kanta aurkeztu du

[Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Petti arduratuko da ekimenari hasiera emateaz. Musikari beratarrak bihar, maiatzak 8, eskainiko du zuzenekoa, arratsaldeko 18:00etan. Emankizuna ikusi ahal izateko, Youtubeko Kultur Pilulak kanalera harpidetu beharko da. Osasun alerta honek kultur programazio guztia bertan behera utzi duela adierazi du Berako Udalak. “Kultur etxeko emankizunak, ostatuetako saioak, herrian egitekoak ziren topaketak, ospakizun edota egun bereziak,… Dena […]

Read More… from [Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

Kimuak egitasmoaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena […]

Read More… from Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

VIII. Gazte Artea Ezkerraldean martxan

Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Gazte Artea Ezkerraldean lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Antolatzaileen arabera, “esparru profesionalean […]

Read More… from VIII. Gazte Artea Ezkerraldean martxan

Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

Epaimahaiak Sakanako hizkeren erabilera, originaltasuna, sormena eta kalitate teknikoa baloratuko ditu. Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak.  Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua herritarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da. Antolakuntzak adierazi duenez, “sari potoloekin dator” ekimena: “bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak […]

Read More… from Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

Pettik kaleratu berri duen Manipulazio estrategiak diskoko abestia dugu Zaldi emozionalak. Musikari beratarrak pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztu behar zuen joan den martxoaren 15ean Bilboko Loraldia Festibalean, baina koronabirusaren krisiak eraginda, bertan behera gelditu zen aurkezpena. Egitasmoak Manipulazio estrategiak du izena eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Sylvain Timsit idazleak, Noam […]

Read More… from ‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

[Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre (Arbizu, 1963) idazleak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: nobela bat. Maialen Berasategik, Iratxe Retolazak eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak aukeratu du Juanjo Olasagarreren Mamu izateko moduak proiektua, aurkeztu diren 21 lanen artean. Idazleak 10.000 euroko beka jasoko […]

Read More… from [Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka