Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute Liburuaren Egunerako

Egileekin hitzaldiak, liburuen aurkezpenak eta solasaldiak izango dira, besteak beste. Ekintza guztiak sare sozialen bidez partekatuko dituzte. Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteak, Liburuaren Eguna ospatuko du, gaur, apirilak 23. Koronabirusaren eraginez, giltzapetuta gauden honetan, liburu-dendek antolatzen duten liburu azoka ezin izango da kaleetan zehar egin. Egoeraren aurrean, Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute. Hala, egileekin hitzaldiak, […]

Read More… from Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute Liburuaren Egunerako

[BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

37 pertsonen parte hartzeaz ondu du orain aurkeztu duen abesti kolektiboa. Konfinamenduaren hasieran, Jurgi Ekiza abeslari eta musikariak ukelelea alboan, itxialdiaren gaineko abestia ondu eta bere sakelakoarekin grabatu zuen, “nahi duenari kanta honetan parte hartzea proposatu nahi diot, kanta kolektiboa sor dezagun”, zabaldu zuen sare sozialen bitartez. Martxoko deialdi horrek berehala izan zuen erantzuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ez dakit zer eguna den’ kantuaren bertsio kolektiboa aurkeztu du Jurgi Ekiza musikariak

Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Abdelkader pastorala uztailaren 26an eta abuztuaren 2an egitekoa zen Ürrüstoi herrian, baina, Xiberoko Jauna Alkarteak datorren urtera arte atzeratzea erabaki du. Hautua ez da erreza izan, antolatzaileek hasiera batean, irailean edo urrian antolatzeko aukera aztertu bazuten ere, azkenean ez da pastoralik izango aurten. Urtero bezala, uztaileko azken igandean eta abuztuko lehenengoan jokatzekoa zen pastorala, baina […]

Read More… from Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon

“Bizi dugun egoera berezia dela eta, argazkilaritzarekin dugun hitzordua urrira arte atzeratu behar izan dugu”, adierazi dute Barakaldoko Baffest jaialdiko antolatzaileek. Barakaldon urtero antolatzen den emakume argazkilarien jaialdi hau, beraz, udazkenean egingo da. “Emakume argazkilarien lanei ikusgarritasuna ematen jarraitu nahi dugu eta berdintasunaren eta kultura eskuragarriaren alde lanean jarraitzen dugu”. Jaialdia bera baino lehen, Baffest-ek […]

Read More… from Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon

#DKEtxean programazioa aste honetarako

Greba digitalak markatuta dator astea, izan ere, Euskal Herriko hainbat eta hainbat sortzailek bat egingo dute hilaren 21ean eta 22an izango den kulturaren itzalaldi digitalarekin. #DKEtxean programazioaren laugarren astean, eduki kultural berriekin itzuliko da Donostia Kultura, agenda birtual honetarako artistek eta tokiko sortzaileek propio sortutakoak. Hala ere, greba digitalak markatuta dator astea, izan ere, Euskal […]

Read More… from #DKEtxean programazioa aste honetarako

‘Maravillas’ abestiaren zuzeneko bertsioa aurkeztu du Berri Txarrak taldeak

Taldeari buruzko dokumentala ere edizio fasean dagoela iragarri dute. Berri Txarrak taldea geldialdi mugagabean da egun, 25 urteko ibilbidearen ondotik merezitako atsedenaz gozatzen. Haatik, Maravillas abestiaren zuzeneko bertsioa argitaratu nahi izan dute orain, urteotan guztiotan jasotako maitasuna itzuli asmoz eta itxialdi aro gogor honetan jarraitzaileei egindako keinu gisa. Maravillas kantuaren bertsio soilena, biluziena dugu gaur […]

Read More… from ‘Maravillas’ abestiaren zuzeneko bertsioa aurkeztu du Berri Txarrak taldeak

‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa antolatu du Nafarroako Bertsozalek

Herrialdeko zazpi euskal irratiekin elkarlanean sortutako egitasmoa da honakoa. Hiru saiotan, Nafarroako hamasei bertsolari ariko dira guztira; gaur egingo da lehena, 10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean. Nafarroako bertso plazara ere etena ekarri du koronabirusaren krisiak, eta asko dira azken asteetan bertan behera utzi behar izan diren bertso saioak. Egoeraren aurrean, Nafarroako bertsolarientzat etena erabatekoa izan ez […]

Read More… from ‘Konfinamenduko Bertso Saioak’ egitasmoa antolatu du Nafarroako Bertsozalek

EHZ festibala bertan behera utzi du antolakuntzak

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, ekainaren 26, 27 eta 28an, Irisarriko landetan egitekoa zen Euskal Herria Zuzenean Festibala bertan behera utzi dute antolatzaileek. COVID-19 birusak eragindako krisiak Euskal Herriko errealitatea astintzearekin batera, panorama kulturala ere hankaz gora ezarri duela azaldu dute Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek. Ekimen handien galaraztea uztaila erdira arte luzatzeko agindua dela eta, […]

Read More… from EHZ festibala bertan behera utzi du antolakuntzak

Nabarraldek Euskal Herriko historia ikastaroaren edizio berezia abiatu du

Moduluetako bakoitza itzal handiko historialariek zuzendutakoa da, besteak beste, Joseba Asiron, Idoia Arrieta, Mikel Sorauren edota Jean Louis Davant; eta Nafarroako historiaren mugarriak izan diren gertakarietan sakontzen dute: historiaurretik hasi eta 36ko gerraraino, Orreagako batailatik, 1200 eta 1512ko konkistetatik edota karlistadetatik igarota. Konfinamendu egoerari aurre egiteko eta ikaskuntza materiala eskuragarri jartzeko beharrak bultzatuta, Nabarralde Fundazioak […]

Read More… from Nabarraldek Euskal Herriko historia ikastaroaren edizio berezia abiatu du

Pobresionalak

Kultur programazioak, euskarazko eszena bultzatzeko erakusleihoak, antzerki eskolak, sormen laborategiak, sormen espazioak, ekimenetatik existitzen diren proiektuak, -antzerkia ezagutzen dut nik baina arte diziplina orotan da horrela-, “eta abar” espresioa motz geratzen zait, ez dira, ez gara, antza, profesionalak. Ez gara babestu beharrekoak. Itxialdiarekin amaitzen ari zait komuneko papera. Irakurtzekoa, esan nahi dut. Beti daukat euskal […]

Read More… from Pobresionalak