Kultur Labea, Errenteriako sortzaileentzako leihoa

Egitasmoari esker, antzerkia, dantza, musika eta beste hainbat adierazpen artistikok aretoetatik Herri Bizia webgunera egin dute jauzia. Programazioa Errenteriako Udalak kontratatutako emankizunekin osatzen ari da. Covid-19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Horren emaitza da Kultur labea egitasmoa: egoera honek irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; “herriko sorkuntzak etenik izan […]

Read More… from Kultur Labea, Errenteriako sortzaileentzako leihoa

Euskal Eskola Publikoaren Jaia atzeratu egingo dela iragarri dute

Ekainaren 7an Bastidan ospatzekoa zen jaia, Hazitik gora! lelopean. Antolakuntzak koronabirusak eragindako egoera argitzen den heinean data berria ezagutzera emango duela jakinarazi du. Atzeratu egingo da ekainaren 7an Bastidan Hazitik gora! lelopean ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia. “Egun bizi dugun egoera argitzen den heinean jakinaraziko dugu data berria”, adierazi du antolakuntzak ohar labur baten […]

Read More… from Euskal Eskola Publikoaren Jaia atzeratu egingo dela iragarri dute

Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Mendigorriko gurasoak 2015etik ari dira haurrek herrian bertan euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskabidea aurkeztu du Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen bide eman diezaion. Behatokiaren arabera, Mendigorriko gurasoek urtez urte, D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko eredurik ezarri eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duenik […]

Read More… from Mendigorriko D ereduaren auziari lehenbailehen konponbidea emateko eskatu dio Behatokiak Euskarabideari

Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

Kaleko artisten XXI. azoka maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zen, baina koronabirusaren krisiaren eraginez, ez egitea erabaki du udalak. Leioako Umore Azokaren 21. edizioa bertan behera utzi du Leioako Udalak. “Erabaki gogorra da, asko kostatu zaigu hartzea, eta bide guztietatik saihesten ahalegindu garen arren, egungo egoerak ez digu beste aukerarik utzi. Leioa udalerri arduratsua da, eta […]

Read More… from Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6an eta 7an izango dela iragarri dute

Antolakuntzak apirileko egitarauari ahal den neurrian eusten saiatuko dela nabarmendu du. “Osasun-baldintzak onak izanen direlarik, berriz antolatuko dugu”, adierazi zuen Jean Michel Garat lehendakariak pasa den martxoan argitaratutako ohar labur batean. Gaur berriz, data berria iragarri du: Irailaren 6a eta 7a. 37. Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 13an eta 14an egitekoa zen. Bertan, 110 idazlek parte […]

Read More… from Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6an eta 7an izango dela iragarri dute

‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen Hatortxu Rock-ari buruzko dokumentala ondo zuen, 20 lagunen istorioak bilduz. Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute dokumentala. “Aldea izugarria bada ere, etxean itxita gauden egun hauetan, ezinezkoa da hainbat urte edo hamarkada metro karratu gutxi […]

Read More… from ‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsoak 2020ko maiatzaren 4tik 15era arte aurkeztu ahal izango dira. Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamahirugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak maiatzaren 4tik 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta azaldu dutenez, lehiaketa aldaketa txiki batzuekin dator, aurten. Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, […]

Read More… from Baztan-Bidasoko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Topa lana hamar disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan. Korrontzi taldearen Topa izeneko lana nazioarte mailako hamar disko onenen zerrendan hautatua izan da “World Music Charts Europe” apirileko argitalpenaren arabera, “10. postuan sartu gara kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontutan hartuz”, azaldu du boskote bizkaitarrak. Korrontzi folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak […]

Read More… from Korrontzi taldea World Music Charts zerrendan

Familiaren zuhaitz genealogikoa online berreraikitzeko aukera

Gipuzkoako Artxibo Atariak 715.000 erreferentzia eta 1.680.000 irudi eta dokumentu baino gehiago ditu. Gipuzkoako artxiboen webguneek Gipuzkoa eta bertako biztanleen historiaren parte oso garrantzitsu bat ezagutzeko aukera ematen dute. Izan ere, sarean kontsulta daitezke, alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende dauden artxibo historikoak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati), eta bestetik, […]

Read More… from Familiaren zuhaitz genealogikoa online berreraikitzeko aukera

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa modu birtualean izango da

Lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke eta posta elektroniko bidez bidali beharko dira maiatzaren 21a baino lehen araba@bertsozale.eus helbidera. Aurtengo 14 urtetik beherako Arabako Bertso Eskolartekoa desberdina izango dela iragarri du Bertsozale Elkarteak. Orain arte maiatzean egin izan da, baina koronabirusaren krisiaren eraginez, birtualki egitea erabaki dute. “Maiatza kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izango dela dirudi, baino […]

Read More… from 14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa modu birtualean izango da