Bilboko Gutun Zuria jaialdia bueltan da

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra egingo da jaialdia, Orri zurirako gutun zuria lemapean. BilbokoAlondegiak Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko du hilaren 31tik apirilaren 4ra, Orri zurirako gutun zuria lemapean. Jaialdiak bigarren urtez jarraian, hitza jorratuko du literatura sistematik haratago, liburuetako orrialdeen muga gaindituz, eta musika, artea, ahotsa, argitalpena edo ilustrazioa bezalako diziplinekin elkarrizketa sortuz. […]

Read More… from Bilboko Gutun Zuria jaialdia bueltan da

Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

Emanaldia martxoaren 12an izango da, Loraldia Festibalaren barruan, Bilboko Arriaga Antzokian. Loraldiak martxoaren 12an Mikel Urdangarinek Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertu berezia aurkeztu du. Zornotzako musikaria pianoarekin arituko da lehenengo aldiz oholtza gainean eta horretarako, aspaldi jo gabeko kantuak aukeratu ditu hainbat moldaketa egiteko, baina baita berriagoak diren batzuk ere. Hortaz, kanta ezagunez gain, sorpresaren […]

Read More… from Mikel Urdangarinek pianoaz lagunduta, bere lehenengo kontzertua eskainiko du Bilbon

Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketa abian

Martxoaren 26ra arte luzatuko da aurtengo txapelketa. Gaur emango diote hasiera Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketari Bakaraldon egingo den lehenengo kanporaketarekin. Finala berriz, hilaren 26an izango da Bilbon. Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketa da, eta talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan: A mailan 18 urtera arteko hiru bertsolari eta B mailan […]

Read More… from Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketa abian

[BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

Hamalau abestiz osatutako transmedia da. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu lanak. Hemen Herensugeak Daude izenpean ikusi du argia Liher taldearen lan berriak. Hamalau abestiz osatutako transmedia da honakoa. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu. Kantuen gaiari dagokienez, “emakume batek nola erreakzionatuko luke gertuko norbaitek bortxatuko balu?”  […]

Read More… from [BIDEOA] Liher taldeak ‘Hemen herensugeak daude’ diskoa kaleratu du

‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian

Antzerki obra honek bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da Pasaiako Juanba Berastegi auditoriumean. MA Ekoiztetxeak Pantheon, lan berria estreinatuko du martxoaren 10ean eta 11n Donostiako Tabakaleran, Dferia jaialdiaren barruan. Aurretik baina, bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da […]

Read More… from ‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian

Gaur irekiko ditu ateak ‘Euskara Ibiltaria’ erakusketak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Erakusketak euskararen aldakortasuna eta aberastasuna (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia) erakusketea du helburu. Gaur irekiko ditu ateak Euskara Ibiltaria izeneko erakusketak Gasteizko Montehermoso kulturunean Oihaneder Euskararen Etxean. Euskara Ibiltaria Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta […]

Read More… from Gaur irekiko ditu ateak ‘Euskara Ibiltaria’ erakusketak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Kokein taldeak ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du Bi kantuz osatutako single berria argitaratu du Eibarko taldeak, Lera izenpean. Iraganaren etorkizuna da lan horrek biltzen duen kantuetako bat. Maialen Belaustegi aka Dodoma artista eibartarrak ondu du pieza. Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik dagoela frogatu eta ospatzeko bi kantuz osatutako single berria […]

Read More… from Kokeinek ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

[BIDEOA] ‘Azken argiak’ izeneko diskoa kaleratu du Ziztada&Rlantz bikoak

Kantuetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren hainbat zapalkuntza nabarmentzen dira. Taldeak haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditu lanak biltzen dituen bederatzi kantuetan. Ziztada&Rlantz 2017. urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Azken argiak’ izeneko diskoa kaleratu du Ziztada&Rlantz bikoak

[BIDEOA] Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Iazko irailean taldearen izen bera daraman diskoa kaleratu zuten. Sei abestik osatzen dute lana eta denetan Stoner-rock eta hard-rockaren zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Hiru urte egin behar dugu atzera Saia Goait taldearen hastapenak ezagutzeko. Beñat Perales (ahotsa), Jon Antxustegi (baxua), Denis Alberdi (bateria) eta Aitzol Urkiza (gitarra eta ahotsak), aurretik Keike, Kraussk […]

Read More… from [BIDEOA] Saia Goait taldeak ‘Sushi’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo dute Gasteizen

Irailaren 6tik 9ra bitartean egingo da, Gasteizko EHUko Letren Fakultatean eta Oineder Euskararen Rtxean. HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa antolatu dute Gasteizko Udalak eta EHUk. Jardunaldi akademiko ludiko hauek 80 gazte akademiko, ekintzaile eta artista biltzea dituzte helburu, gure hizkuntzak biziberritzeari begira sare bat ehuntzeko asmoarekin. Lehenengo edizioa 2011n egin zen, bigarrena 2018an eta […]

Read More… from HIGA!, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo dute Gasteizen