Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan

Erakusketak 1977. eta 2002. urteen arteko praktika artistikoak aztertuko ditu. Artium museoko bildumaren funtsak ditu ardatz Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian izeneko erakusketak, eta euskal testuinguruan garatutako praktika artistiko eta kulturalei buruzko gogoeta zabala egiten du. 1977. urtea hartu dute abiapuntu erakusketa honetarako, “gertaera politiko, sozial eta kultural handien garaiaren hasiera”. Eta […]

Read More… from Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian erakusketa Artium museoan

Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Gizon eredu berriak sortzea premiazkoa dela islatzen dute taula gainean Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Estreinaldia gaur izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. 2013an Andoainen estreinatutako Ez gara Palestinaz ari ikuskizunak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Esperientzia aberasgarria izan zela diote partaide guztiek. Publikoaren harrera […]

Read More… from Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

Lehenengo kontzertua bihar, hilak 7, eskainiko dute Ordizian, D’Elikatuz-en, 19.30ean. Duela hamar urte sortu zen Ordizian, StarBlues taldea eta sei urte beranduago aurreneko diskoa kaleratu zuten Gu geu izenpean. Ordutik hona, zuzenekoak eskaintzen ibili dira han eta hemen, eta Hondarribiako eta Tolosako Blues jaialdietan parte hartu dute. Hamar urteko ibilbide luzean aldaketak ere izan dira […]

Read More… from Starblues taldeak ‘Hitz Gatibuak’ izeneko diskoa kaleratu du

Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Durangoko Andra Mari elizpean, gaur, otsailak 6, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. Durangaldeko sortzaileei ohikoa ez den formatu […]

Read More… from Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

Igande honetan hasi eta hilaren 15era arte luzatuko da jaialdia, Donostian. Realak eta Donostia Kulturak antolatuta, futbola eta kultura uztartuko dituzte, hilaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioan. Donostia Kulturak azaldu duenez, jaialdiak “sorkuntza sustatzearen aldeko apustu sendoa egin du berriro ere kulturaren eta futbolaren artean zubiak ezartzen dituzten […]

Read More… from Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

‘Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak’ erakusketa, Gasteizen

Edu Zelaieta idazleak eta Eneko Ugarte marrazkilariak osatutako erakusketa Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai, otsailaren 7tik aurrera. Berria egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazleak eta Eneko Ugarte artistak, biak ala biak gasteiztarrak. “Elkar elikatu dute artistek, eta Berria egunkaritik jan eta edan oturuntza ederra erditu arte”. “Basque misreadings: halakoak gertatu […]

Read More… from ‘Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak’ erakusketa, Gasteizen

[BIDEOA] Ziztada&Rlantz taldeak ‘Ikasi eta lan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Gazteen prekarietatea salatzeko abestia aukeratu du taldeak hil honen bukaeran argitaratuko duen lanaren aurrerapen kantu gisa.  Ziztada&Rlantz 2017.urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena berriz, hil honen bukaeran argitaratuko dute Azken argiak  (Taupaka) izenpean. Lehenengo diskoan […]

Read More… from [BIDEOA] Ziztada&Rlantz taldeak ‘Ikasi eta lan’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Zinegoak Jaialdiak ‘Express… Your sex!’ ikus-entzunezko rallya antolatu du, Bilbon

Maratoia otsailaren 14tik 17ra izango da, jaialdia hasi baino egun batzuk lehenago. Parte hartzaileek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko. Zinegoak jaialdiak Express… Your sex! ikus-entzunezko rallyaren lehenengo edizioa antolatu du. Lehiaketa jaialdiaren bezperako egunetan egingo dute, otsailaren 14tik 17ra, eta sexu, identitate eta genero–aniztasunarekin lotura izango du. Parte hartuko duten taldeek […]

Read More… from Zinegoak Jaialdiak ‘Express… Your sex!’ ikus-entzunezko rallya antolatu du, Bilbon

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Apirilaren 13tik 18ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobideren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak urteroko hitzordua abian jarri du, XV. Euskal Sormen Laborategia; apirilaren 13tik 18ra bitartean, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztuko du Kilometroak egitasmoak asteazkenean

Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo duten agerraldian emango dute, otsailaren 5ean 13:00etan. Kilometroak egitasmoaren barruan beste berrikuntza bat izango da aurten: Pello Mari Otaño ikerketa beka. Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin antolatu du egitasmoa Kilometroak egitasmoak. Deialdiaren eta bekaren berri Amasa-Villabonako […]

Read More… from Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztuko du Kilometroak egitasmoak asteazkenean