Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen

‘Zortziak bost Alean’ izeneko erakusketa otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai Oihanederren. Aurretik Araban beste komunikabide batzuk egon baziren ere, 2015ean sortutako Alea aldizkaria erreferente bat bihurtu da lurralde honetako euskarazko komunikabideen zerrendan. 2015eko urtarrilaren 16an kaleratu zuen lehenengo zenbakia eta ordutik hona, beste 221 zenbakik jarraitu dute aurreneko hura. Proiektuak, beraz, bost urte bete […]

Read More… from Alea aldizkariaren azken bost urteetako ibilbidea erakusketa baten bidez ikusgai Gasteizen

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

Urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra luzatuko da aurtengo edizioa. Bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa aurkeztu zuten larunbatean, Aramaion. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau […]

Read More… from Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

[BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Marie de Jongh antzerki konpainiak Urtarrilaren 21ean, asteartea, estreinatuko du obra Bilboko Arriaga antzokian. Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik antzezlana aurkeztu du gaur, Bilboko Arriaga antzokian. Azaldu dutenez, mundu eder eta magikoan murgilduko gaituen ikuskizuna da Ikimilikiliklik, baina gai potolo bat dakar sakonean: Beldurra. “Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi izan dugu, bere izaera […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Donostiako eskola arteko literatura lehiaketan parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea helburu duen Koldo Mitxelena Saria martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta […]

Read More… from Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IV. (H)ilbeltza beka martxan

Parte hartu nahi duenak Carlotto idazle italiarraren Arrivederci amore, ciao eleberriaren lagin bat itzuli beharko du. Lanak 2020ko martxoaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2020ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan aurten ere. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IV. (H)ilbeltza beka martxan

‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ izeneko erakusketa bihartiko aurrera ikusgai, Bilbon

Hainbat emakume artistaren lanak ikusgai egongo dira erakusketa honetan. Otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, 8:00etatik 20:00etara. EHUkultura Bizkaiak Artxiboak, beharrezko erregistroak erakusketa antolatu du urtarrilaren 14tik otsailaren 21era Bilboko Bizkaia Aretoan. Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak daude ikusgai eta guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik eta […]

Read More… from ‘Artxiboak, beharrezko erregistroak’ izeneko erakusketa bihartiko aurrera ikusgai, Bilbon

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako lehiaketa honetan izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik. Datorren otsailaren 15ean, larunbata, hasiko dira Bilboko Inauteriak, Kopla Txikien Lehiaketa berriaren seigarren edizioarekin. Txapelketa Bilboko Kafe Antzokian egingo dute, 19:00etatik aurrera. Bertan edozein taldek parte hartu ahal izango du, izan elkarte, kuadrilla, bertso-eskola, konpartsa, […]

Read More… from Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Donostiako San Telmo Museoak bere arte bildumaren ezagutzan sakontzeko ikastaroa antolatu du

Fernando Golvanok eskainiko du ikastaroa, eta museoaren euskal egileen lanengan bereziki jarriko du arreta. Donostiako San Telmo Museoak Bajo el signo de la melancolía en las artes izenburupean, arte ikastaro bat aurkeztu du lehen aldiz, bere bildumaren ezagutzan sakontzeko eta, era berean, nazioarteko sorkuntza testuinguruan kokatzeko. Ikastaroan, Fernando Golvano arte kritikaria eta erakusketa komisarioak arte […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak bere arte bildumaren ezagutzan sakontzeko ikastaroa antolatu du

‘Ene Ba!’ antzezlana estreinatuko dute gaur Andoainen

Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Txalo konpainiaren eskutik, Ene ba! helduentzako antzezlana estreinatuko dute gaur Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 20:30ean. Begoña Bilbaoren gidaritzapean bost aktore ikusiko ditugu afari baten bueltan: Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne […]

Read More… from ‘Ene Ba!’ antzezlana estreinatuko dute gaur Andoainen