Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian

Gaur, osteguna, eta 12an, igandea, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak bi ekitaldi antolatu ditu. Urtarrilaren 14an beteko dira zortzi urte Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ekintzailea hil zela. Urteurrena baliatuz, ekitaldiak egingo dituzte gaur bertan, 19.30ean eta igandean. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenaren eskutik, gaurko hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da Alde Zaharreko San […]

Read More… from Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian

Bihar abiatuko da Donostiako ‘Zinema eta Zientzia’ zikloa

Martxora bitartean 11 film proiektatuko dituzte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center‐ek eta aurten lehenengo aldiz Donostia Zinemaldiak elkarlanean antolatutako Zinema eta Zientzia zikloaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Hala, bihartik, urtarrilak 10, martxora bitartean interes zientifiko handiko hamaika film proiektatuko dituzte Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederen Museoan. Iragarri […]

Read More… from Bihar abiatuko da Donostiako ‘Zinema eta Zientzia’ zikloa

‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin

Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohi Gorka Sarriegirekin eta Urbil Artolarekin batera, kanturik gogoangarrienak joko dituzte. 30 urte beteko dira Sorotan Bele taldea sortu zenetik, eta ospatzeko Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna prestatu du Baga Biga diskoetxeak, 2020rako, haien kantu ezagunenekin. Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohiekin batera (Gorka Sarriegi eta Urbil Artola) […]

Read More… from ‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin

‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

BilboEszenak hiru arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Bilboko Udalak Artistak Egoitzan programaren 2020ko deialdia ireki du, Bilbo Eszena, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez. Duela hamabi urte jarri zuten martxan ekimena, hirian arte eszenikoen ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez. Deialdian parte hartu nahi duten […]

Read More… from ‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

Bilboko Zinegoak jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

17. edizioko kartelaren protagonista bi emakumeren arteko maitasun istorioa da. Emakume bat cis da, eta bestea trans. Irudiaren egilea Mar Saez argazkilaria da, eta argazkia Vera y Victoria proiektuaren parte da. Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia hasteko aste gutxi falta direnean, antolakuntzak ezagutzera eman du bere 17. edizioaren kartela. Aurten Zinegoak […]

Read More… from Bilboko Zinegoak jaialdiak aurtengo kartela aurkeztu du

Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa bihartik aurrera ikusgai Bilbon

Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du. Bihar, hilan 8, irekiko ditu ateak Juliantxo Irujoren (Iruñea, 1960 – Bilbo, 2015) ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ izeneko erakusketak, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Bizkaia Aretoan. Bildumak Bilboko sortzaileak bere azken etapan sortutako artelanen hautaketa bat jasotzen du, 2005 eta 2015 bitartean sortutako […]

Read More… from Juliantxo Irujoren ‘Isuriz doa bizitza, ukimena eta ametsak’ erakusketa bihartik aurrera ikusgai Bilbon

Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea aurkeztu dute

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai inguruak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketa bat izango dira, besteak beste. Urtarrilaren 20tik 26ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen seigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Horien artean daude Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegain idazleen eskutik Mundua Iturendik pasatu zenekoa izeneko mahai ingurua, Elizondoko Arizkunenean […]

Read More… from Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea aurkeztu dute

Hiart Leitza: “Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu”

Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek. Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz.  Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea… Letrak inguruneari begiratzen dioten bidai poetikoak […]

Read More… from Hiart Leitza: “Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu”

Ernesto Prat Urzainkik irabazi du Arratiako ipuin erotikoen lehiaketa

Bigarren saria Durangoko Josu Unzuetarentzat izan da, Ilargiko abestia lanagatik, eta Arratiako narrazio onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletak eraman du, Ametsen ortzimugan larrua jo leike izeneko proiektuarekin. Sokada baten hiru muturrak lanarekin irabazi du Arratiako Zertu Kultur Elkarteak Igorreko Udalaren laguntzarekin antolatutako Kalenturak ipuin erotikoen lehiaketa. Beatriz Azpirik, Alvaro Rabellik eta Kattalin Minerrek osatutako epaimahaiak […]

Read More… from Ernesto Prat Urzainkik irabazi du Arratiako ipuin erotikoen lehiaketa

Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu

Bermeoko taldeak hurrengo asteetan bere lehenengo EP-a kaleratuko du. Urtarrilaren 18an, berriz, Bermeoko La Kapillan aurkeztuko du lan berria. 2018ko bukaeran Bermeon sortutako taldea da Elizabeltz eta OST, Sinnerdolls edo The Hammer Killers bezalako taldeetako kideek osatzen dute. Musikari hauek urte mordoa egin dute entsegu lokal, estudio eta errepidean barna alde batetik bestera zuzenekoak eskaintzen. […]

Read More… from Elizabeltz taldeak bere lehen lanaren aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu