Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Bertsoa eta sormenaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bertsoa Bizi Gazte egonaldiak. interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituz edota araba@bertsozale.eus helbidera idatziz. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, urteari hasiera ondo emateko, Arabako gazte bertsozaleek neguko oporraldirako plana izango dute urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Ozaetako Otaza auzoko Garaion sorgingunean. Bertan, […]

Read More… from Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”. ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka martxan jarri du aurten ere. “Artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaio da azoka”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak eta sortzaile plastikoentzako “behar beharrezkoa […]

Read More… from Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira. Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. […]

Read More… from Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Zinegoak 2020 sexu-aniztasuna, zinema eta kultura, bazter guztiak bustitzen dituen zirimiria izango da

Bilboko LGBTI zinema eta arte eszenikoen jaialdia 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean izango da, eta FIK, DOK eta KRAK atalak izango ditu berriro programazio ofizialean. Martxoan eta apirilean zehar herri ezberdinetan antolatuko den jaialdiaren hedapenak gora egin duela diote antolatzaileek eta hurrengo edizioan jaialdiaren obrak 50 udalerritan proiektatuko direla nabarmendu dute. Hala, “euskal geografia […]

Read More… from Zinegoak 2020 sexu-aniztasuna, zinema eta kultura, bazter guztiak bustitzen dituen zirimiria izango da

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Xabier Gaztelumendik izan zuen txapela Beñat Gaztelumendiri jartzeko ardura, entzuleen txalo artean; Agin Labururekin jokatu zuen buruz-burukoa txapeldunak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa iritsi da bukaerara. 6.000 lagun bildu ziren atzo,  arratsaldean Donostia Arenan (Illunbe) bertsolarien lanaz gozatzeko. Finalistak Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, […]

Read More… from Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Memoria Gara egitasmoak ‘M3 Photo’ erakusketa antolatu du, Gasteizen

Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrenean, larunbat honetan argazki erakusketa batek 1976ko martxoaren 3a gogoratuko. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrenarekin bat eginez, Memoria Gara ekimenak M3 Photo izeneko argazki erakusketa antolatu du, hiriaren memorian grabatuta geratu zen 1976ko martxoaren 3ko odoltsu hura gogoratzeko. Larunbat honetan, abenduaren 14an, izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Katedral Berriaren aurrean, Prado eta […]

Read More… from Memoria Gara egitasmoak ‘M3 Photo’ erakusketa antolatu du, Gasteizen

Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Epaimahaiak Uxue Bereziartua diseinatzaileari eta Maitane Argote artista plastikoari ere bi akzesit emango dizkie. Bi urtetik gora igaro dira ARTgia proiektua abiatu zenetik, “gure txikitasunetik, lan eta lan egiten dugu aukerak sortzeko asmoz eta tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko”, adierazi du Almu Maeso ARTgia-ko kideak. ARTgiak feminismoa du bere oinarrietako bat, […]

Read More… from Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Mukuru musika festa egingo dute abenduaren 28an, Urretxu-Zumarragan

Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaini nahi diote, sortzailearen eta publikoaren arteko harreman gertukoa eta horizontala eskainiz. Mukuru kolektiboak antolatuta, abenduaren 28an, Mukuru festa egingo dute Urretxu-Zumarragan, Kkinzona, Eltzekondo, eta Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen laguntzarekin. Ekimena 2017an sortu zen, euskal herriko musikari ezberdinak biltzeko asmoz. Helburua musikari horien jarduna kolektibizatzea da, proiektu ezberdinen bitartez. “Indarrak batu eta […]

Read More… from Mukuru musika festa egingo dute abenduaren 28an, Urretxu-Zumarragan

[BIDEOA] Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute

Oñatin, Errezilen eta Hondarribian eskaini dituzte emanaldiak. Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten) Amak izeneko proiektua sortzeko elkartu dira. Lau Musikari hauen izenen aurreneko letrarekin sortutako taldea da Amak eta lau ahots, lau ama, lau trikiti eta lau panderoz osatuta dago. Euskal […]

Read More… from [BIDEOA] Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute

[BIDEOA] Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak ‘Basoko Begiak’ izeneko album ilustratua aurkeztu dute

Euskal mitologia ardatz, Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak Basoko Begiak izeneko album ilustratua aurkeztu zuten atzo Donostian. Zugarramurdiko Sorginen Museoarekin batera ondo dute lana eta Lamiñarra argitaletxeak editatu du. Liburua bospasei urteko haurrei zuzenduta dago. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Sanz-Azkue idazleak eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak ‘Basoko Begiak’ izeneko album ilustratua aurkeztu dute