Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak irekiko du Ikuspuntu jaialdiaren hurrengo edizioa

Jaialdiak atzera begirako bat eta urteroko argitalpena eskainiko dizkie Ute Aurand, Renate Sami eta Helga Fanderl alemaniar zinemagileei eta Jeannette Muñoz txiletarrari. Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioak berriro bilduko ditu ez-fikziozko zinemagintzako profesionalak eta zaleak 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitartean, Ikuspunturen eskutik. Jaialdiak programazioaren lehen xehetasunak eman ditu gaur, eta erabiliko duen […]

Read More… from Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak irekiko du Ikuspuntu jaialdiaren hurrengo edizioa

14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

Hemen baditun 14 erakusketa euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guztientzako omenaldia da. Hilaren 20ra arte egongo da zabalik Iruñeko Kondestablearen jauregian. Hemen baditun 14 izenpean, erakusketak hamalau emakume biltzen ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin dutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, […]

Read More… from 14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

‘Kine Rally’ film laburren lehiaketa abiatuko da bihar, Amorebieta-Etxanon

24 ordutan film labur bat grabatu beharko dute talde parte hartzaileek. Abenduaren 12tik 15era Amorebieta-Etxanon egingo da Kine Rally film laburren lehiaketa azkarraren bosgarren edizioa. Kine Zineklubak lehiaketa hau antolatu du eta helburua 24 ordutan film labur bat grabatzea da. Azken egunean Zornotza Aretoan egingo den ekitaldia nabarmendu dute antolatzaileek, “herritar guztientzat egingo den gala” […]

Read More… from ‘Kine Rally’ film laburren lehiaketa abiatuko da bihar, Amorebieta-Etxanon

Martxan da Haziaraba, estimulazio artistiko goiztiarreko landa jaialdia

Denetara 35 emanaldi izango diren 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat Arabako 9 herritan. Agurain, Amurrio, Aramaio, Legutio, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Oion eta Abetxukoko kontzejuko herritarrek estimulazio artistiko goiztiarreko hiru esperientziatan parte hartzea du helburu Haziaraba jaialdiaren bigarren edizio honek. “Kulturaren eta artearen hazia Arabako txikienen artean zabaltzeko eta jaialdia sendotzeko”, nabarmendu dute antolatzaileek. […]

Read More… from Martxan da Haziaraba, estimulazio artistiko goiztiarreko landa jaialdia

Asier Iturralde irudigile eta diseinatzaile grafikoaren erakusketa ikusgai Donostian

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Asier Iturralderen txanda da. Asier Iturralde (Donostia, 1972) Arte Ederretan lizentziaduna da eta lehen urratsak diseinu estudio eta hainbat agentziarentzat lanean eman zituen (Gamma, Trace, Ver no, Alude, besteak beste). 2004. urtean beste diseinugile batekin batera La Machine Factoría Gráfica sortu zuen, erakunde eta enpresentzako […]

Read More… from Asier Iturralde irudigile eta diseinatzaile grafikoaren erakusketa ikusgai Donostian

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbatean amaituko da, Donostia Arenan (Illunben) jokatuko den finalarekin. Larunbatean beteko dira hiru hilabete 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin abiatu zela. Hamabost saioren ondoren, Donostian jokatuko den finalarekin amaituko da txapelketa. Gaur aurkeztu da finala Donostiako San Telmo Museoan eta bertan izan dira, azalpenak ematen, Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, […]

Read More… from Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako dena prest

Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin

“Lau egunez Azoka osatzen dugun guztion artean ekosistema berezi honi bizia eman diogulako”. Durangoko Azokako 54. edizioa amaituta balantzea egiteko garaia heldu zaie Gerediaga Elkartekoei. Hala, eure ustez, “emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra” izan da. Lau egunez, “kulturaren plazako ekosistemak bizia hartu du Landako Gunean, Azokako gainontzeko espazioetan eta Durangoko kaleetan ere: 54. […]

Read More… from Gerediaga elkartea pozik agertu da Durangoko Azokako 54. edizioak eman duenarekin

Abian da aurtengo Feministaldia, Donostian

Hilaren 14ra bitartean, performanceak, hitzaldiak, Antzerkia, mahai inguruak, eta azken egunean La Basu, Folkaraokea eta Sobri&Serena Dj-en jaialdia izango dira, besteak beste. Atzo ireki zituen ateak Kultura Feminista jaialdiaren XIV. edizioak Donostiako Tabakaleran, eta abenduaren 14ra arte iraungo du. Plazandreok plataformaren ekimenez, kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin sortu zen […]

Read More… from Abian da aurtengo Feministaldia, Donostian

‘Euskararen periferiatik’ musika urbanoa lantzen duen proiektuak irabazi du Azokako II. Sormen Beka

Iratxe Aguilera gasteiztarrak irabazi du Durangoko Azokako bigarren Sormen Beka. Urtebete izango du bere proiektua garatzeko: “Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan”. Durangoko Azokako II. Sormen Bekaren iragarpenarekin hasi da kulturaren plazaren bigarren eguna. Epaimahaiak jakinarazi duenez, Iratxe Aguilera 23 urteko gasteizarrak irabazi du 15.000 euroko beka, Euskal Herrian ere badugu zer […]

Read More… from ‘Euskararen periferiatik’ musika urbanoa lantzen duen proiektuak irabazi du Azokako II. Sormen Beka

Durangoko Azoka ate joka

Ate irekiera 10:30ean izango da Landako Gunean, eta goiz osoan zehar Euskal Herri osoko ikasleek Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartuko dute. Ordu batzuk baino ez dira falta Durangoko Azokako 54. edizioa hasteko, eta Landako gunean muntaketa-lanekin amaitzen ari dira dagoeneko. Bihartik hasita eta abenduaren 8ra arte, kulturzaleek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango […]

Read More… from Durangoko Azoka ate joka