Atera diskoa plataforma digitaletan entzungai dago jada. Formatu fisikoan (CD-an eta biniloan) berriz, Durangoko Azokarako jarriko dute salgai eta hortik aurrera dendetan ere eskuratu ahal izango da. Zea Mays talde bilbotarraren hamargarren lana dugu Atera, bederatzigarrena estudio batean grabatuta. Hamaika kantuz osatuta, aurrekoekin konparatuta disko gogorragoa da Atera. Aldaketa nagusia sintetizadorearen erabileran dagoela aipatu dute. […]
Read More… from ‘Atera’ izeneko diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak
