Gastronomia, kultura, krisiak, desgaitasuna eta historia, Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean

Urriaren 21etik 25era  bitartean lau film luze eta hiru labur eskainiko dira. Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak bere bosgarren urtea beteko du aurten, Euskal Herriko profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa jendaurrean erakutsiz, baita emanaldien ostean solasaldi interesgarriak eskainiz ere. Vital Fundazioak antolatua, film labur dokumentalei emandako eguna izango du aurten, berriz ere. Emanaldiak 20:00etan izango dira, […]

Read More… from Gastronomia, kultura, krisiak, desgaitasuna eta historia, Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean

[BIDEOA] Gaur hasiko da Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 11. Jaialdia, Bilbon

Urriaren 24ra arte luzatuko da aurten jaialdia eta Kubako mugimendu feministaren hastapenak izango da aurtengo edizioan jorratuko den gaietako bat. Gaur emango diote hasiera Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko jaialdiari eta hilaren 24ra arte luzatuko da.  Guztira, 74 film ikusi ahal izango dira 28 egoitzetan zehar banatuta. Bilboko Azkuna zentroan 19.30ean, izango da irekiera […]

Read More… from [BIDEOA] Gaur hasiko da Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 11. Jaialdia, Bilbon

[BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

Bernardo Atxagak agur esango dio eleberrigintzari gaur aurkeztu duen Etxeak eta Hilobiak (Pamiela) izeneko liburuarekin. Asteasukoak sei kontakizunen bidez, El Pardo kuarteletik, Pau, Baiona, Gaztela edo Texasera eramango du irakurlea. Atxagak urteak eman ditu lan berria ontzen eta ez da erreza izan. Gaztetako bizipen bati helduta ekin zion eleberri hau idazteari. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Etxeak eta Hilobiak’ izeneko eleberria aurkeztu du Bernardo Atxagak

[BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Luthier musika tresna tradizionalak modu artisauan egiten dituzten sortzaileen azoka ere izango da. Estaturik gabeko herrialdeetako musika jaialdi bakarra dugu Galdakaoko Musika Bizian. Aurten urriaren 25ean eta 26an egingo da herriko Andra Mari dantza taldeak antolatuta eta bertan, Euskal Herriko, Man uharteko, Frisiako eta Eskoziako taldeak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, jaialdiak jarduera paralelo bat […]

Read More… from [BIDEOA] Man uharteko, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak Galdakaoko Musika Bizian jaialdian

Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko asmoz, ‘Adin Adin’ bertso saioak martxan

Gipuzkoako adineko pertsonentzako saioak 16 egoitzetara helduko dira aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako Adin-adin proiektuaren bosgarren edizioan, Gipuzkoako adineko pertsonentzako egoitzetara iritsiko dira bertso saioak, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetu asmoz eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatuz. Aurtengo edizioan 16 saio burutuko dira guztira Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, Azkoitiako San […]

Read More… from Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko asmoz, ‘Adin Adin’ bertso saioak martxan

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Aurtengo jaialdiak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Zortzigarren aldiz antolatu du Ondarroako Udalak Literatur Amuak, literatura, euskara eta ikus-entzunezko eduki kulturalak batuko dituen jaialdia. Aurtengoak hamar ekintza, hainbat sortzaile eta ehunka parte hartzaile edukiko ditu. Adin guztietako herritarrentzako ekintzaren bat antolatzen ahalegindu dira antolatzaileak. Horrez gain, jaialdia herriko leku ezberdinetan […]

Read More… from Ondarroako Literatur Amuak jaialdia urriaren 25etik azaroaren 3ra

Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

Urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñean: Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak, Zaldi Urdina, 7ak bat, Txarribora, eta Erlauntza. Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre antzokian eta Iturramako Civivoxan. Proposamenen artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berrietan oinarritutako testuak […]

Read More… from Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

[BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

21 kantuz osatuta, betiko estiloari eutsi dio taldeak lan berrian: hitz surrealistak, ironikoak eta umoretsuak pop melodiez lagunduta. Mozorro gaua izeneko diskoa kaleratu du Kau Kori Kurak. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte. Animese Martinez, Ciclos Iturgaiz eta Elurretan taldeetan aritu […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura taldeak

‘Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak’ izeneko erakusketa paratu dute Irisarrin

Claude Labat historialariak eta Marc Armspach Marko marrazkilariak osatutako erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai Irisarriko Ospitalea ondarearen hezkuntza gunean. Atzera begira jarri eta 17. mendera bidaiatuko du ikusleak Irisarriko Ospitalea gunean Claude Labat historialariak eta Marc Armspach Marko marrazkilariak paratu duten Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak izeneko erakusketa koloretsuarekin. Elkar argitaletxeak bi sortzaile hauen […]

Read More… from ‘Sorginkeria, Jukutriak eta Dantzak’ izeneko erakusketa paratu dute Irisarrin

Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute

ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta. Caminho longe dokumentalak haren itzulera kontatuko du. Josu Martinez eta Txabi Larreategik zuzendutako eta Hibai Castrok fimatutako dokumentalak Alfonso Etxegarai (Plentzia, 1958) euskal erbesteratuaren eta bere bikotekide Kristiane Etxaluzen istorioa kontatzen du, “ikuspegi humano batetik, baina baita politiko batetik ere, lehenengo pertsonan, Alfonsoren begietatik”, azaldu du […]

Read More… from Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute