[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria. Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana […]

Read More… from [BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Agurtzane eta Ion Elustondok Bizirik dauden eskuak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpiko Agirre Etxeberri parkean, 19:00etan. Anai-arrebak ez ezik, oholtza gaineko bikotea dira aspalditik Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak izenekoa bigarren lana dute, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Euren ingurune naturala erromeriak dira, soinua eta panderoa lagun, jairik jai. […]

Read More… from Agurtzane eta Ion Elustondok ‘Bizirik dauden eskuak’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpin

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

(Informazioa eta argazkia: bertsozale.eus) 48 bertsolarik hartuko dute parte. Saioetarako sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai . Denetara hamasei saio izango ditu irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasi eta abenduaren 14an Donostiako Illlunben amaituko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. 48 izango dira parte hartuko duten bertsolariak, horietatik 34k maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen […]

Read More… from Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Mayi Pelot (Talença, Okzitania, 1947)  idazlearen Biharko oroitzapenak bildumako Miren, Boga eta Feedback dira Xerezaderen artxiboan entzungai dauden ipuinak, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren ahotsetan. (Lotura honetan entzun daitezke) Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta […]

Read More… from Mayi Pelot idazlearen ‘Miren’, ‘Boga’ eta ‘Feedback’ ipuinak entzungai

Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. 2020. urteko Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bigarren urtez Sormen Beka Da. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango […]

Read More… from Musika sarituko du bigarren Sormen Beka Da-ren deialdiak

Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

“Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer den galdetuta. Bailarako herritarren arteko senidetasun jai handia da Baztandarren Biltzarra. Udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, hilaren 21ean egingo dute Elizondon.  Orga apainduak izaten da […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Ezinbesteko hitzordua bilakatu da Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. Aurten baina, Biotz Alai plazako agertokia utzi eta Muxikebarri antzokian ikusiko ditugu ostiralean, uztailak 12, Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolariak, gaueko 21.00etatik aurrera. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak iragarri duenez, aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, “herriak Mundiala behar […]

Read More… from Bertso Jaialdi Mundiala izango da bihar iluntzean, Algortan

Errenteriako Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Dantza gustuko dutenentzat ezinbesteko hitzordua izaten da Errenteriako Erromeria Eguna, antolatzaileentzat “Madalenak bertan daudela adierazten duen eguna”, hain zuzen ere. Ereintza Dantza Taldea arduratzen da urtero ekimena antolatzeaz, aurten 21. edizioa izango dute eta aurkezpenean azaldu dutenez, “iazkoa XX. urtemuga izateagatik prestatutako egitaraua berezia izan bazen ere, “aurtengoa ez da atzean geldituko”. Egitaraua: 10:45: Diana […]

Read More… from Errenteriako Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Occhi Di Farfalla taldeak ‘Destino epikoak’ diskoaren aurkezpen bira hasiko du gaur

(Argazkia: Joxe Areta Goñi) Hamaika kantuz osatutako Destino epikoak lana formatu elektrikoan dator. Occhi Di Farfalla 2013an sortu zuten Zarautzen Miren Arangunek eta Hodei Estebanek, bikote akustiko gisa aritu ziren hasieran eta euren lehenengo diskoa ere urte horretan kaleratu zuten. 2016an berriz, taldearen bigarren lana heldu zen, Lerroetatik ihes izenekoa, garai hartarako baina, Jokin Azpiazu […]

Read More… from Occhi Di Farfalla taldeak ‘Destino epikoak’ diskoaren aurkezpen bira hasiko du gaur

Musikariak Ikastetxeetan programaren edizio berri bat aurkeztu dute

Datorren ikasturtean 91 saio eskainiko dira eta egitasmoa 2023a arte luzatzeko aukera izango da. Nafarroan Hizkuntzaren eta kulturaren transmisioa bultzatzeko asmoz sortu zen iaz Musikariak Ikastetxeetan programa. Amaitu berri den 2018-2019 ikasturtean, 88 saio eskaini dira 43 ikastetxeetan. Datorren ikasturterako berriz, 191 saio izango direla iragarri dute, hala eskatzen duten eskoletan. Gainera, ekimena, 2023. urtera […]

Read More… from Musikariak Ikastetxeetan programaren edizio berri bat aurkeztu dute