Armentia ikastolak antolatuta, Gasteizen egingo da aurtengo Araba Euskaraz jaia hilaren 16an. Arduradunek azaldu dutenez, lau gunetan banatuko da zirkuitua: Prado parkea, Mineral ingurua, Armentia Ikastola eta Armentiako zelaiak. “Festa parte-hartzailea, dibertigarria eta multikulturala izango da”, antolatzaileen arabera. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten guneak ez dira publikoaren adinaren arabera banatuko, programazioa anitza izango da denetan. […]
Read More… from Egitarau zabala prestatu dute Araba Euskaraz festarako
