Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Argazkia: Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumental proiektatuko dute Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioari esker, zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira bihartik hasita ostiralera bitartean. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da. Aurten 44 film labur eta, luze bat izango dira. Lehenengo aldiz gainera,  jaialdia lau […]

Read More… from Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Argazkia: Soinujolearen semea filma Fernando Bernuések zuzendutako Soinujolearen semea (2018) izango da datorren apirilaren 5ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Apirilaren 12an berriz, François Ozonek zuzendutako Gracias a Dios (Grâce à Dieu, 2019) izango da zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko […]

Read More… from Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Informazioa: Bertsozale.eus Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oier Suarez aurkezle eta Marta Ugarte gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Viñaspre nagusitu zen eta beraz, 2019ko Arabako txapelduna da. Finaleko epaimahaia bost epailek osatu zuten:  Ainhoa Aizpurua, […]

Read More… from Iñaki Viñaspre, 2019ko Arabako txapelduna

Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

Larunbatean jokatuko da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistak gogotsu eta prest daude saio on bat egin eta txapela janzteko. Lierni Altunak jantziko dio txapela garaileari. Hauek dira finalistak: XABI IGOA: 1992. urtean jaiotako aramaioarra. Hirugarren aldia da finalean parte hartuko duela. MANEX AGIRRE 1982. urtean jaiotako aramaioarra. 2015eko txapelduna da. […]

Read More… from Arabako Bertsolari Txapelketako finala prest!

‘Tupust!’ antologia feminista aurkeztu dute

Hamalau komikiz osatuta dago Tupust! bilduma (Txalaparta), horren atzean berriz, hogei egile helburu bakarrarekin: “komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea”. Antologia hau osatzen duten istorio guztiak niaren inguruan gorpuzten dira; komiki guztiek hitz egiten dute, era batean ala bestean, niari buruz. “Komiki hitza erabiltzen dugu bai, baina irakurleek askotariko komikiak aurkituko dituzte Tupust! Antologian”. […]

Read More… from ‘Tupust!’ antologia feminista aurkeztu dute

Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

Argazkia: Alain Mayet    Iturria: Euskadiko Filmategia Yannick Bellon (Miarritze, 1924) zinemagilea izango da Euskadiko Filmategiak  aurtengo urritik abendura bitartean eskainiko duen atzera begirako zikloko protagonista, eta hari buruzko liburu bat ere argitaratuko du erakundeak. XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean Bellon da, zalantzarik gabe, ibilbiderik garrantzitsuena izan duena, eta aurreneko aldiz ikusi ahal izango […]

Read More… from Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

Hibai Etxebarria musikariak bi triptiko aurkeztu ditu

Hibai Etxebarria (Gernika, 1980) musikariak estudioko bigarren lana aurkeztuko du Loraldia Festibalean martxoaren 31an. TripTics III-IV izeneko disko berriak jarriko du kantaldiaren abiapuntua.  Intimoa eta pertsonala da TripTics III-IV diskoa (Gaztelupeko Hotsak). Bertan, pianoa eta orkestra dira nagusi. Lan berri honekin Etxebarriak bi triptiko kaleratu ditu: Euskaraaz eta Bouquet. Aurkezpenean azaldu dutenez, triptiko bakoitza bere […]

Read More… from Hibai Etxebarria musikariak bi triptiko aurkeztu ditu

Euskal Herri osoko antzerki talde eta bakarlarien erakusleiho izango da Lekeitio asteburu honetan

Ertzak proiektua, Martxoak 29 eta 31 bitartean egingo diren antzerki topaketa batzuekin abiatuko da. Euskal eszenarentzako egitasmo berri bat jarri da abian Lekeition: Ertzak sarea. Euskal teatroaren “ertzak” ikusarazi eta harremanetan jartzeko dinamika. Euskal Herrian zehar teatroa, berau egiteko moduak hainbat direla aintzat hartuta, egiten duten talde eta norbanakoak biltzea du helburua eta beraien lana […]

Read More… from Euskal Herri osoko antzerki talde eta bakarlarien erakusleiho izango da Lekeitio asteburu honetan

Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 15:30ean zabaldu zituzten aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes […]

Read More… from Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan

Herri Soinu taldeak Hartza Altzoan jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ezpeletan. Haurrei zuzendutako festibalaren seigarren edizioa ostiralean abiatuko da Izarren hautsa ikuskizunarekin. Mikel Laboaren heriotzaren 10 urteurrenarekin bat eginez, Maialen Alfaro sofrologo, kantari eta musikariak eta Philippe Albor musikaria eta haurren arloan adituak Donostiko abeslariaren obra osoa ezagutzeko ikuskizuna prestatu dute. Bertan, Ezpeletako Jondoni Extebe […]

Read More… from Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan