Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era

Ttan Ttakun jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute martxoaren 9tik 30era Algortako Azebarri Kultur Elkartean, bertan txalapartari buruzko solasaldiak eta eskola magistralak eskainiko dituzte. Josep Sancho Masipek txalapartarientzako ikastaroa eskainiko du jardunaldien lehenengo egunean eta berarekin batera, Karlos Galan hasiberriei erakutsiko die txalaparta jotzen. Hil horren 12an berriz, txalaparta jotzeko topaketa irekia izango da. Hirugarren jardunaldian, […]

Read More… from Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era

Bilboko Loraldia Festibala aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa, Sentikariz blai! lemapean. Bilboko Festibalaren edizio honen aurkezpena egiteko antolatzaileek formatu berritzailea erabili dute tranbia erabiliz eta honek ibilbidea burutzen zuen bitartean, Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioaren gakoak kontatu dizkie bertaratutakoei. Bosgarren edizio honek euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan. Oraingoan, Sarrionandia eta Artze, besteak beste. […]

Read More… from Bilboko Loraldia Festibala aurkeztu dute

Behe Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte Praileaitzen

Debako Praileaitz 1 kobazuloan, orain dela 200.000 urte inguruko animalia aztarnak aurkitu dituzte. Diotenez, mamut edo antzinako elefante batenak izan daitezke. Aurkeztu dituzten aurkikuntzek orain dela 200.000 urte inguru leku horretan bizi izan ziren gizakiengana hurbiltzen gaituzte, hau da, Behe Paleolitoraino, aro horretako aztarnak, oraingoz, oso bakanak dira gurean. Adituek argi izan ez arren, aurkikuntza […]

Read More… from Behe Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte Praileaitzen

Aitziber Garmendia: “Publikoak barre asko egiten du eta identifikatuta sentitzen da”

Begoña Lejarzegiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba apaolaza aktoreak taula gainean ikusiko ditugu Rita (Txalo produkzioak) antzezlanean. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan, ikaslea […]

Read More… from Aitziber Garmendia: “Publikoak barre asko egiten du eta identifikatuta sentitzen da”

Gorakada antzerki konpainiak jaso du Feten azokak banatzen duen ikuskizun onenaren saria

Gorakada antzerki konpainiak Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokak banatzen duen ikuskizun onenaren sari nagusia  jaso du, Ulisesen bidaia obragatik. Fran Lasuen eta Na Gomes musikariek, eta Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Javi Tirado antzezleek taularatzen dute lana, Julio Salvatierraren testua oinarri, Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean. Zazpi urtetik gorako umeentzako antzerki ikuskizuna da Ulisesen […]

Read More… from Gorakada antzerki konpainiak jaso du Feten azokak banatzen duen ikuskizun onenaren saria

‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

Bizitza bidaia bat dela dio Maider Zabalegik, ez dakiela noiz hasiko den, ezta noiz bukatuko den ere. Kaleratu berri duen Bidean diskoari gauza bera gertatzen zaio. Oiartzuarraren bigarren lana da honakoa, 2017an Zuei izeneko diskoa argitaratu zuen. Letrak oso pertsonalak direla dio musikariak eta kantuetan maitasuna beste ezeren gainetik islatzen den arren, disko berriak biltzen […]

Read More… from ‘Bidean’ da Maider Zabalegiren disko berria

XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu, ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta […]

Read More… from XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Unidad Alavesa taldeak Martin Martin izeneko diskoa argitaratu du. Country-folk-rock estiloz jantzi dituzte lanak biltzen dituen bederatzi kantuak. Ataungo boskote honen bigarren lana da honakoa, 2017an plazaratu zuten aurrenekoa Unidad Alavesa izenpean. Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez,  “disko politikoagoa”, atera zaie. “40 eta gehiago urterekin, ez dugu mezu zehatzik eman nahi. Bakoitzak jakingo du nondik jo. […]

Read More… from ‘Martin Martin’ izeneko disko berria kaleratu du Unidad Alavesa taldeak

Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Euskal Zinemaren Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean egingo dute Gasteizen. 35. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Besteak beste, Josu Martinez-en Ama eta Paul Urkijoren Errementari filmak pantailaratuko dituzte otsailaren 28an. David P. Sañudoren Ane eta Koldo Almandozen Oreina berriz, martxoaren 1ean. […]

Read More… from Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen