Galder Perezek eta Chema Trujillok irabazi dituzte XVI. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

(Argazkia: Ane Zabala) Denetara 28 gidoi jaso dituzte Café Bar Bilbao Sariaren 16. edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira eta antolatzaileek aitortu dutenez, irabazleak aukeratzea lan zaila izan da, antzezlanen kalitate onagatik. Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Café Bar Bilbaoren webgunean argitaratuko dituzte. Bestetik, Lautan Hiru Bilboko Zazpi Kaleetako antzerki […]

Read More… from Galder Perezek eta Chema Trujillok irabazi dituzte XVI. Café Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Lauaxeta eta Lorca, iraganetik orainera

‘Ele! Lorca-Lauaxeta’ ikuskizuna taularatuko dute ostiralean Kultur Leioan, 20:30ean. Lauaxeta eta Lorca bi idazle, bi poeta ikoniko dira bakoitza bere kulturan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil zituzten askatasunaren borrokan. Bata Andaluzian jaio zen poeta […]

Read More… from Lauaxeta eta Lorca, iraganetik orainera

‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan erakusketa ikusgai dago datorren otsailaren 10era arte. Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean prestatutako erakusketa da eta Elias bere suzko gurdian eta Erliebe zuzena/Bachen omenez izeneko bi mural handiak testuinguruan jartzeko proposamena egiten du. Lan bi hauek 1956an, Maria Josefa Huarteren enkarguz egin zituen Orioko eskultoreak haren Madrilgo […]

Read More… from ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

EHZ festibala ekainaren 28tik 30era bitartean izango da

Aurtengo ekimena eta ondoko urteetako norabideari buruz eztabaidatzeko, 50 bat lagun bildu ziren pasa den larunbatean Baionako Zizpa gaztetxean EHZren biltzar nagusian. Bertan irailetik hamabost bat pertsona diseinatzen ibili diren proiektu berri bat aurkeztu zen eta zalantzen ostean festibalak aurrera egitea erabaki zuten. Euskal Herria Zuzenean beraz, ekainaren 28tik 30era bitartean egingo da aurten, baina […]

Read More… from EHZ festibala ekainaren 28tik 30era bitartean izango da

‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmaren (Txintxua Films, 2018) grabatze saioetako argazkiekin osatu du Kameren aurrean dantzari izeneko erakusketa Xabier Artola argazkilariak. Bilduma Donostiako Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen erakusketa aretoan egongo da ikusgai otsailaren 6ra arte. Hil horren 12tik martxoaren 19ra berriz, Zaruzko Photomuseumera egingo du jauzia. Artolak bere blogean azaldu duenez, “saio horietan argazkiak egitera gonbidatu […]

Read More… from ‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa ireki dute Donostian

Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 7. jardunaldiak antolatu dituzte, martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean P6ko hainbat gunetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izan beharko dute, testuak estreinatu gabeak, eta jatorrizkoak, euskarazko edota gaztelaniazkoak eta gutxienez bi antzezlek parte hartu beharko […]

Read More… from Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da Musikarium eta datorren igandean, Bergarako Seminarixoan estreinatuko dute arratsaldeko 18:00etan. Modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika tresna ezagutuko dituzte etxeko txikienek. Ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen zortzi urteko neskatoa da, Ilargi. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du belarritik kendu. Baina dohain berezia du mugikorrak: […]

Read More… from Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Oihane Fernandez: “Idazten nengoela, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen gaia umeekin lantzea”

Lukaren istorioa kontatzen du Oihane Fernandezek Sekretuen hamaika zaporeak (Ibaizabal) liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, sekretu handiak, sekretu gaziak sekretu , gozoak… baina, bada sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez dion zerbait  , gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da. Oihane Fernandezen […]

Read More… from Oihane Fernandez: “Idazten nengoela, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen gaia umeekin lantzea”

Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

Saharar gazte bati buruzko Tito izeneko dokumentalaren estreinaldia izango da, datorren larunbatean, urtarrilak 12, 18:30ean, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Yago Mateok zuzendutako lana sortzaileak berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hura Bailemos un Walls ikus-entzunezko piezarekin irabazi zuen. Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea […]

Read More… from Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon