Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hogei emanaldi eskainiko dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen. Euskal kultur erakundeak (EKE), Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz, Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki programa antolatu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko sorkuntzaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Lanak otsailaren 21era arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu du. Lehiaketa honek haur, gazte eta helduen sailak barne hartuko ditu. Hala, helduen sailean, 16 urtetik gorakoek gutxienez sei […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Lakarri eta Altzaiko gazteek hiru hilabetetan zehar. Martxoaren 30ean bukatuko dira maskaradak Altzain. Urtero bezala, negu bete-betean maskaradak antolatu dituzte Zuberoan, eta herrialde horretako hamabi herritan izango dira agerraldiak, martxoaren 30era bitarteko asteburuetan. Aurten Lakarri eta Altzaiko gazteek hartu dute antolakuntzaren ardura, hain zuzen ere, euren herrian, […]

Read More… from Urtarrilaren 12an abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin

Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da. Hurrengo egunean, azaroak 15, berriz, izen bereko erakusketaren irekiera izango da iluntzeko 19:00etan, Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean. Bertan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek txalaparta joko dute. Anne Rearick artistaren Gure bazterrak argazki-liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostian. Lan honetan, Rearickek 35 urteetan zehar Euskal Herrian eginiko argazkiak biltzen dira. […]

Read More… from Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondori omenaldia egingo zaie aurtengo edizioan. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Antolatzaileen arabera, “beste behin ere, gozatu ahal izango da hitzen bidezko kultura, euskara duen kultura, euskara bera eta errealitatearekin, hainbat […]

Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat. Baserriko Uzta ekimena Zuberoako lurretan murgilduko da urriaren 12an, Lohitzune-Oihergiko Pedronia etxaldea ezagutzeko. Agroekologia eta musika uztartzeko eguna izango da, egitarau oparoarekin. Etxaldeko ekoizpena bertatik bertara ezagutu eta jaki agroekologikoak dastatzeko aukera egongo da. […]

Read More… from Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Jardunaldiak euskararen gaur egungo egoera eta bilakaera azaltzea eta ikertzea du helburu, alderdi guztiak kontuan hartuz (ezagutza, erabilera, transmisioa, bilakaera demolinguistikoa…), ondoren diagnostiko partekatua osatzeko. Euskaltzaindiak 2024an, euskara bidegurutzean dago Ipar Euskal Herrian izeneko jardunaldia antolatu du ekainaren 21erako Baionako Herriko Etxean. Akademiak azaldu duenez, “memento garrantzitsu honetan, euskararen alde egiten dena eta ez dena […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera aztertzeko jardunaldia antolatu dute Baionan

Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko mapa ilustratua argitaratu dute

Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz. Marie Slush ilustratzaileak Zenbat dugun kontatzeko! mapa ilustratua sortu du Euskal Haziak, Seaska, Ikas Bi, Biga Bai eta Euskal kultur Erakundearen eskutik. Egitasmoak, familia giroan, Euskal Herriko lurraldearen ezagutzan, kulturan eta historian sakontzea, euskara ikasgelatik […]

Read More… from Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko mapa ilustratua argitaratu dute

Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin

Eskolarteko txapelketako ibilbidetik, plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urtera arteko gazteei, beren burua ezagutarazteko parada ematea da xedea, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean. Bertsularien Lagunak elkarteak Hernandorena bertsolari gazteen sariketa aurkeztu du. Bi urtez behin egiten duten sariketa da eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko hamabi bertsolarik […]

Read More… from Hernandorena bertsolari gazteen sariketa abiatuko da hilaren 20an, Irisarrin