24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

Txapelketa Makeako Herriko Gelan hasiko da irailaren 18an eta finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Pandemiaren eraginez, iaz egin behar zen Xilaba txapelketa ezin izan zen bukaerara heldu, eta aurten, berriro hasieratik martxan jartzea erabaki du Bertsularien Lagunak elkarteak. “Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera […]

Read More… from 24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

Uda honetan antolatuko diren euskal zinemaren gaineko hainbat ekitaldi EKE-ren partaidetzarekin aurkeztuko dira. Joan den maiatzaren 19an Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko zinema aretoak berriz ireki zituzten, pandemiaren eraginez zazpi hilabetez itxita egon ondoren. Aretoen irekierarekin Euskal Kultur Erakundeak koordinatzen duen irudi hezkuntzarako Zineskola dispositiboa berriz bultzatu du Iparraldeko 43 herritako 92 ikastetxetan. Horrela, ekainaren […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Lehiaketa egin beharrean aurten, egun bateko bertso saioa antolatu dute Baionako Zizpa gaztetxean. Bertsularien Lagunak elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak Hernandorena bertso saioa antolatu dute datorren larunbaterako, maiatzak 29, Baionako Zizpa gaztetxean, arratsaldeko 17:00etan. Osasun egoera kontuan hartuz eta neurrien arintzea baliatuz, aurten ez da lehiaketa gisa egingo. Egun bateko bertso saioa izango da eta […]

Read More… from Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

Kultur eragileek Baionako antzokia okupatzen hasi ziren joan de martxoaren 24an, sektorea jasaten ari den kalteak salatzeko eta kultur guneen irekiera aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urriaren 30etik eta egoera horrek sektorean eragin dituen kalteak salatzeko eta gune horien irekiera aldarrikatzeko, Baionako Michel Portal antzokia okupatzen hasi ziren diziplina askotako 120 kultur […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Pandemia egoerak behartuta Senpereko aintziraren inguruan milaka lagun batzea ezinezkoa denez, Seaskak 30 Herri Urrats txiki antolatzea erabaki du. “Aurten ere, Senpereko aintzirak ez ditu Seaskako ikastolen aldeko lagunak eta euskaltzaleak bilduko, baina bultzada horiek bat egingo dute maiatzaren 9an Ipar Euskal Herrian antolatuko diren ekimenetan”, azaldu dute Seaskako ordezkariek egindako agerraldian. Hala, ikastola bakoitzak […]

Read More… from 30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

Programak 40.000 euroko aurrekontua du. Diru horrekin sortzaileak, elkarteak edota galeriak lagundu nahi dira, batez ere Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoa. Proiektuak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Euskal Hirigune Elkargoak Berpiztu 5 proiektu deialdia abiatu du kultura berpizteko helburuarekin. 2020ko abenduaren 19an, kontseiluak kultura suspertzeko plana onartu zuen. Honek 1,2 milioi euroko aurrekontua […]

Read More… from Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Ipar Euskal Herriko hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da aurrerantzean, euskara ikasteko sortutako gastuak ere finantzatuko dira eta diru laguntzei atea irekiko zaie. Britainiako Paul Molac diputatuak sustatutako Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko lege proposamenak aurrera egin du Parisko legebiltzarrean, aldeko 247 bozkarekin eta aurkako 76rekin, gobernuaren borondatearen kontra. Jean Rene Etchegaray […]

Read More… from Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute martxotik maiatzera bitartean

Zortzigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian sustatzen jarraituko du aurten ere. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute martxotik maiatzera bitartean

Aurtengo Herri Urrats bosgarren kolegio bat babesteko

Maiatzaren 9an izango da aurtengo Herri Urrats festa. Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak aurtengo Herri Urrats aurkeztu du gaur goizean. Maiatzaren 9an izango da, eta Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzungo dio. Koronabirusaren krisiak dena baldintzatzen duen garai hauetan, gogoeta luzea izan dute ikastolen festa ospatzeko moduari begira, eta aukera […]

Read More… from Aurtengo Herri Urrats bosgarren kolegio bat babesteko

Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte

Urtarrilaren 21 eta 28an, irakurketa publikoaren profesionalek joan berri den urteko euskarazko berritasunen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Honela, literatura, disko eta ikus-entzunezko produkzioari buruzko ezagutzak hobetzeko aukera eskainiko zaie. 2010az geroztik Bilketa proiektuarekin bat eginik, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa […]

Read More… from Lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendutako euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio mintegiak antolatu dituzte