June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran. Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko […]

Read More… from June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”

Tartean Teatroak Alderray antzezlana estreinatuko du datorren martxoaren 9an eta 10ean Bilboko Arriaga Antzokian. Lantaldearen hitzetan, “obra narrazioen narrazio bat” bezala egituratuta dago. Tartean Teatroa Alderray antzezlan berriarekin igoko da berriro Euskal Herriko oholtzetara. Patxo Telleria antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obrak Alderray du protagonista nagusi. Lantaldeak azaldu duenez, “Alderray pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. […]

Read More… from Sandra Fernandez Agirre: “Obrak pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du”

Edurne Azkarate: “Paradigma aldaketa bortitza bizitzea tokatu zaigun belaunaldia gara”

Atx Teatroaren Lubaki lainotsua antzezlanaren estreinaldiarekin abiatu ziren Azpeitiko Euskal Antzerki topaketak. Orotara lau estreinaldi izango dira aurtengo edizioan. Album izenekoa da horietako beste bat. Album antzezlanak belaunaldi oso bati gaur egun gertatzen ari zaionari buruzko erretratua egiten du. Edurne Azkarate (Oion, 1993) da Formol Laborategiak ostegunean estreinatuko duen obraren zuzendaria. Orain arte aktore lanetan […]

Read More… from Edurne Azkarate: “Paradigma aldaketa bortitza bizitzea tokatu zaigun belaunaldia gara”

Iñaki Ziarrusta: “Gustatuko litzaidake publikoak ulertzea dena ez dela zuria edo beltza eta kolore gama handi bat dagoela”

Atx Teatroak Lubaki lainotsua antzezlana estreinatuko du ostiralean, urriak 15, Azpeitiko Antzerki Topaketetan. Bilboko antzerki taldeak drama eta umorea uztartuko ditu pil-pilean dagoen belaunaldien arteko talkaren inguruan hitz egiteko. Taula gainean Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam Martxante ikusiko ditugu. Iñaki Ziarrusta antzerkigileak zuzendu du obra. “Atx Teatroak bere 10. urteurrenean bere 10. proiektua sortu […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Gustatuko litzaidake publikoak ulertzea dena ez dela zuria edo beltza eta kolore gama handi bat dagoela”

Maite Larburu: “Mina ematen duten zaurietatik edo hautsitako azal erretenetatik sortzen dira kantu esanguratsuenak”

Diskoko harri bitxietako bat Aldabako Arizmendi baserrian aurkitutako bertsoak dira, emakumezko batek idatzi eta ezkutatu zituenak. Maite Larburuk (Hernani, 1979) Krak izeneko diskoa kaleratuko du bihar. Bakarkako bigarren lana du musikariak eta “disko-mosaiko” bat dela nabarmendu du, “helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika zatiz osatuta dago”. Horietako bat dugu Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako […]

Read More… from Maite Larburu: “Mina ematen duten zaurietatik edo hautsitako azal erretenetatik sortzen dira kantu esanguratsuenak”

Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du Tupust! antologia feministaren bigarren alerako eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira. Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz,  Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide […]

Read More… from Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

Xabier Gallastegi ‘Xagu’: “Kantak egiten jarraitzeko milaka arrazoi ditugu oraindik”

Bost urteko etenaldiaren ostean, Iheskide taldea bueltan da Tinko gurean izeneko disko berriarekin. Elorrioko musikariek, orain hirukote formatuan, zortzi kantuz osatutako lana kaleratu dute. Disko laburra, azkarra eta energiaz beterik datorrela diote. […]

Read More… from Xabier Gallastegi ‘Xagu’: “Kantak egiten jarraitzeko milaka arrazoi ditugu oraindik”