Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Ibil bedi talde nafarrak Beltxarga Beltza izeneko bigarren diskoa plazaratu du, hamaika kantuk osatzen dute lan hau eta boskoteak berak ekoitzi, grabatu eta nahastu du. Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak disko berriari buruzko xehetasunak eman dizkigute. […]

Read More… from Ibil bedi taldea: “Denbora dezente izan dugu bakarrik egoteko eta idazteko, horrek berezitasun puntu bat eman die kantuei”

Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

Bihar estreinatuko dute Ez dok ero antzezlana Bilboko Arriaga Antzokian. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi du lantaldeak. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak EzDok3 bikote artistikoa osatzen duten Mikel Martinez eta Telleria bera dira. Jatorrizko musikaren konposaketaz Adrian Garcia […]

Read More… from Jokin Oregi: “Komunikazioa euskararen bidez eta euskaratik egin nahi dugu”

Horman Poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitzakia izan da”

Antigone edo Ezetzaren beharra da Horman Posterren antzezlan berria. Kolektiboak bihar egingo du obraren aurrestreinaldia, Ozaetako Garaion Sorgingunean, Azaroaren 5ean, berriz, Bilboko Arriaga antzokian izango dute estreinaldia. Antigona historian zehar gehien taularatua izan den klasikoa dugu, baina euskaraz lehen aldia izango du. Igor de Cuadra eta Maite Aizpurua Horman Poster kolektiboko kideek antzezlanari buruzko xehetasunak […]

Read More… from Horman Poster: “Gure kezkak, kontraesanak edo desobedientzia eta boterearen inguruan ditugun ideiak lantzekoa aitzakia izan da”

Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Iker Lauroba: “Geroz eta denbora gehiago inbertitzen dut lan egiten, eta geroz eta zailagoa egiten zait kontzertuak lotzea”

Musikaren munduan ibilbide luzea du egina Iker Laurobak (Donostia, 1975), musika pasioa da donostiarrarentzat. Hainbat proiektutan murgilduta ikusi dugu; bakarlari gisa aritzen da, beste musikari batzuekin batera ere badabil, Izarorekin esaterako, eta “itxialdiari soinu banda jartzeko asmoz”, Nork ostu dit apirila? proiektua ere sortu du Jon Martin, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenarekin batera. Baina pasio […]

Read More… from Iker Lauroba: “Geroz eta denbora gehiago inbertitzen dut lan egiten, eta geroz eta zailagoa egiten zait kontzertuak lotzea”

Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

(Musika: Joseba Irazoki – Euria ari du) Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du:  Ene baitan bizi da (Elkar) eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia izan du hizpide:  1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak. […]

Read More… from Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean. Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute. Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat […]

Read More… from Maria Rivero: “Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz”

Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana da Birritan Bortxatua. Sortzaile orori gertatzen ari zaion bezala, Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoek ere bertan behera utzi behar izan dituzte estreinatu berri duten Birritan Bortxatua antzezlanaren emanaldiak. Jon Martinez Txiki eta Saioa Royo aktoreek agenda betea zuten datozen aste eta hilabeteetarako. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren […]

Read More… from Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada. Xabi Bandinik esaterako martxoaren 18an eskainiko du zuzenekoa streaming bidez, Zetak Taldeak berriz, martxoaren 22an. Zea Mays taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen pasa den igandean, Instagram aplikazioaren bidez. Dj […]

Read More… from Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”