‘Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera’ solasaldi irekia izango da gaur Kultur Leioan

Donostiako Dferia edo Leioa bezalako arte eszenikoetako azoka publikoetan euskarak duen presentzia urriaz hitz egingo dute kaleko arteetako hainbat eragilek. Euskal Herriko programatzaile eta kultur teknikarien ehuneko handi batek ez du ezagutzen euskaraz zer sortzen den, are gutxiago euskara hutsez zer sortzen den. Gaur abiatuko den Leioako Umore Azokaren baitan, Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera izeneko […]

Read More… from ‘Kaleko emanaldien hizkuntzen erabilera’ solasaldi irekia izango da gaur Kultur Leioan

Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Gazte emakume artistei aukerak eskaintzea eta inposiziorik gabeko espazioa ematea ditu helburu jaialdiak. MFEST 20:30ean abiatuko da, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin. Maiatzaren 17an eta 18an MFEST jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Gasteizen, gazte aisialdiko Gauekoak programak antolatuta. Egitarauak hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi jasoko ditu eta jarduera guztiak […]

Read More… from Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Idoia Hernandez Hatxe Errenteriako konpositorearen musika esperimental eta garaikidearekin abiatuko da aurtengo edizioa. Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikaste Euskal Musikaren Astearen 52. edizioa. Zazpi egunetan banatuta, guztira hamahiru emanaldi egingo dituzte Oreretako hainbat agertokitan. Gainera, aurtengoan Lekuona Fabrikak garrantzi handia izango du, zazpi kontzertu hartuko baititu. Beraz, bihar abiatuko da Musikaste, Idoia Hernandez Hatxe […]

Read More… from Maiatzaren 17tik 25era izango da Musikasteren 52. edizioa Errenterian

Hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dela aldarrikatu dute Baionan

Euskalgintzako eragile nagusien ordezkariek agerraldia egin dute gaur, Baionako Askatasunaren Plazan. Gaurko eguna eta lekua ez dira ausazkoak: Korrika bukatu zen toki berean egin dute agerraldia, eta 2025eko Euskaraldia hasteko zehazki urtebete falta dela probestuz. Horrela, euskararen aldeko bi ekimen jendetsuenak aldarrikapenez lotu dituzte, hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dugula […]

Read More… from Hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dela aldarrikatu dute Baionan

‘Emakumeen haria’ izenpean, memoria historikoari eskainitako eguna izango da ekainaren 7an, Amasa-Villabonan

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza oihal fabrika izan zen pasa den mendean. Hala, bertan lan egindakoak eta egiten dutenak batuko dira ekimen honen inguruan. Amasa-Villabonako Udalak Subijana eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena jarri du martxan, Bertsozale Elkartearen laguntzarekin. Eraikina 1880tik 1960ra oihal fabrika erreferentea izan zen eta langile asko emakumeak ziren. Egun, Bertsozale Elkartearen egoitza […]

Read More… from ‘Emakumeen haria’ izenpean, memoria historikoari eskainitako eguna izango da ekainaren 7an, Amasa-Villabonan

Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon

Emakumea, euskara, sormena, eta migrazioa izango ditu ardatz aurtengo edizioak. Egun bat baino ez da falta udaberriko Sormene jaialdiari hasiera emateko. Bihar abiatuko da eta igandera bitartean, sormena, euskara eta emakumea oinarri dituen egitasmoak pertsona migranteen begirada gehituko du oraingoan. Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmititzea, eskutik hartzea. Erpin horien inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plaza […]

Read More… from Bihar abiatuko da udaberriko Sormene Galdakaon

XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Aste batzuk dira Elkar argitaletxeak Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburua argitara eman zuela. 25. Igartza Bekaren irabazlea da Sopelako idazlea. Irati Irizarrek, berriz, Ilargi-kutsadura eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 26. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur, berriz, […]

Read More… from XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Errenteriako Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko hiru egoiliarren lanak, Jantziaren Zentroan ikusgai

Anne Gajate, Ruben Pantiga eta Maite Anton Mugerzaren lanak dira. Hiru estilo eta bilduma ezberdin, hirurak ere oihalgintzarekin zer ikusia duten proposamenak dira. Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko egoiliarren erakusketa ikusgai dago Errenteriako Jantziaren Zentroan. Joskintza lantzen duten hiru sortzaileren proposamen berriek ekainaren 30era arte Kapitain-etxearen sarrerako aretoa beteko dute. Anne Gajate, Ruben Pantiga […]

Read More… from Errenteriako Agustinak kultura eta sormen industrien zentroko hiru egoiliarren lanak, Jantziaren Zentroan ikusgai

Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta dago instalazioa. Erkiziak lekukoaren nozioa bere egin eta gerraren zarata kontzeptuari buruzko hausnarketa egin du. Maiatzaren 19tik uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Gernikako Bakearen Museoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan (MHLI) ikerketa taldearen arteko elkarlanean antolatutako erakusketa honetan Xabier Erkizia (Lesaka, […]

Read More… from Xabier Erkiziaren ‘Aire errea’ soinu-instalazioa paratu dute Gernikako bakearen Museoan

Axut! antzerki taldeak ‘Lurrez estali’ antzezlana estreinatuko du maiatzaren 31n, Izuran

Emanaldi bakoitzean 55 lagunentzako lekua egongo da eta dagoeneko ekainaren 28, 29 eta 30erako sarrerak baino ez dira geratzen. Izena emateko tokiak@axut.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. Axut! antzerki taldeak “erronka eder bat” du eskuartean: Lurrez estali antzezlan berria. Obra honek badu berezi egiten duen ezaugarri bat: Ez du Euskal Herri osotik bira egingo. Izan ere, […]

Read More… from Axut! antzerki taldeak ‘Lurrez estali’ antzezlana estreinatuko du maiatzaren 31n, Izuran