Orain arteko 732 ikus-entzunezko pieza biltzen ditu proiektuak. Horien artean daude Bego Vicario, Juan Carlos Eguillor, Jose Ramon Saenz eta Beatriz Silvarenak. EHUko Arte Ederren Fakultateko Akmeka ikertaldeak bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua aurkeztu du. Aipatutako artxiboak Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko artisten 732 pieza biltzen ditu, formatu analogikoan. Hala, “ezaugarri horiek dituen Euskal Herriko artxiborik […]
Kategoria: Nabarmenduak
[Bideoa] Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik, eta euskararen normalkuntzari begira ahalegin handia egin beharko litzateke”
Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko. Hamahiru atalez osatuta dago liburua. Lehen atalak ETBko lehenengo urteetako pausoak jasotzen ditu. Hala ere, liburuak […]
Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen
Herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko musikala izango da aurtengoa. Iruñeko Jaso ikastolak ostiralean, hilak 10, estreinatuko du Itsas7 izeneko musikala. Oraingo honetan Barañaingo Auditorioan izango ditu bere lehen bi emanaldiak. Lehena 11:00etan Jaso eta Paz de Ziganda ikastoletako ikasleentzat, eta bigarrena 19:00etan publiko orokorrarentzat. Aurtengoan herri txikien despopulazioaren inguruan hausnartzeko gonbita egin nahi diote publikoari. […]
Read More… from Iruñeko Jaso ikastolak ‘Itsas7’ musikala estreinatuko du ostiralean Barañainen
Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek irabazi dute Eusko Ikaskuntzaren Gazte Saria ‘Adarbakarra eta soinujolea’ proiektuarekin
Irabazleek umorea eta poesia baliatu dituzte aurkeztutako diziplina arteko proiektuan, gaur egungo euskal topikoei buruz gogoeta egiteko. Adarbakarra eta soinujolea izeneko proiektua da aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Sariaren irabazlea. Maite Aizpurua (Zumaia, 1990) eta Garazi Navas (Usansolo, 1995) egileek euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta, performance […]
AEK-Korrikak 2024ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko du
Orain arte AEK-Korrikak egin duen lana eskertzeko eta goraipatzeko. Elkar Sariak maiatzaren 23an banatuko dira, arratsaldeko 18.00etan, Elkar Fundazioko Adunako egoitzan. AEK-Korrikaz gainera, ekitaldi berean Joseba Jaka Beka jasoko du Josu Goikoetxeak. Elkar Fundazioak 2024ko Ibilbideari elkar saria AEK-Korrikari ematea erabaki du. Hala, AEK erakundea eta Korrika ekimena sarituko dira aldi berean. “Euskal Herriko biztanle […]
Read More… from AEK-Korrikak 2024ko Ibilbideari Elkar Saria jasoko du
‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ euskarazko kulturari buruzko zikloa Iruñera itzuliko da gaur
Zikloa arratsalde honetan abiatuko da, txalaparta jotzen hasteko lau saioko lantegi batekin, maiatzaren 7tik 16ra bitartera, Hutsun txalaparta-taldearen eskutik. Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean, Piztuta! Euskal Kultur Begirada euskal kulturari eskainitako zikloa egingo da Iruñeko Juslarocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Edizio berri honetan, hiru lantegi, kontzertuak, musika- eta dantza-ikuskizunak eta haurrentzako jarduerak –ipuin-kontalaria edo txotxongilo-antzerkia kasu– izango […]
Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko mapa ilustratua argitaratu dute
Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz. Marie Slush ilustratzaileak Zenbat dugun kontatzeko! mapa ilustratua sortu du Euskal Haziak, Seaska, Ikas Bi, Biga Bai eta Euskal kultur Erakundearen eskutik. Egitasmoak, familia giroan, Euskal Herriko lurraldearen ezagutzan, kulturan eta historian sakontzea, euskara ikasgelatik […]
‘Disko formako hilarrien inbentarioa Gipuzkoan, 2021’ argitaratu du Donostiako San Telmo Museoak
Lan hau ezagutzera emateko eta hilarrien inguruan sakontzeko asmoz, gaur, maiatzak 7, Paradigmas del pasado izeneko hitzaldia izango da museoan, Luis del Barrio ikerketaren egilearen eskutik. Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Luis del Barrio Bazacok egindako ikerketa baten emaitza da San Telmo Museoak bere webgunean argitaratu duen […]
Maiatzaren 10ean abiatuko da Udaberriko Musikaldia Arrasaten
Kontzertuak San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan izango dira. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Maiatzaren 10etik 26ra bitartean, Udaberriko Musikaldiaren 20. edizioan egingo dute Arrasaten. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordua bihurtu dela diote antolatzaileek, “hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako […]
Read More… from Maiatzaren 10ean abiatuko da Udaberriko Musikaldia Arrasaten
Tinta morez eta horiz, Tupust! komiki antologia ixtera datorren hirugarren alea kaleratu dute
Lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren eta bigarrena zu ideiatik abiatzen bazen, hirugarrena gu gaiaren bueltan ardaztu dute. Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz, Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bost urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide beretik jarraituz, hirugarren argitalpena kaleratu […]
