[Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaran idazleak bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da honetan, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez. Maitasuna da Gotzon Barandiaran idazleak (Larrabetzu, 1974) argitaratu duen Galbahea poema liburuaren ardatza. “Liburuan kantagai ditudan guztiak maitasunetik galbahetu ditut. […]

Read More… from [Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak

Uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak. 4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio hautatzen den ikerketa proiektuari, eta ikertzaile, edo ikertzaile taldeak, urtebeteko epean sortu beharko du proiektua. Nafarroako bertsolaritza edozein jakintza esparru oinarri hartuta ikertu ahalko da. Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia jarri du martxan bertako Bertsozale Elkarteak. Azaldu dutenez, “edozein jakintza […]

Read More… from Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak

Getxo Eszena Kalean programa maiatzaren 4tik urriaren 26ra egingo da

Kultur Etxearen ekimen berrian diziplina askotariko 16 ikuskizun taularatuko dira Areetako Geltokia plazan. Asteburu honetan hasiko da Getxo Eszena Kalean, arte eszenikoak kalera eramango dituen Kultur Etxearen programa berria, hain zuzen ere. Adin guztietako publikoari zuzenduta, ekimen horren lehen edizioaren egitarauak 16 ikuskizun hartuko ditu Areetako Geltokia plazan, euskal konpainien eskutik. Ikuskizun horietan, antzerkia, dantza, zirkua, […]

Read More… from Getxo Eszena Kalean programa maiatzaren 4tik urriaren 26ra egingo da

Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

Nuria Cadenesen Guillem eleberria euskaratu beharko du. Apalauzak 3.000 euro jasoko ditu orain eta beste 3.000 euro lana amaitzerakoan. Itzulpena 2025eko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2026ko Euskal Nobela Beltzaren Astean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean. Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak (Iruñea, 1979) irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka eta Nuria Cadenesen Guillem eleberria euskarara ekarri […]

Read More… from Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Lehen edizio honetarako, Laurie Halse Anderson idazlearen Speak obra itzuli beharko du beka eskuratzen duenak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) arabera, “urriak dira itzulpengintzari eskaintzen zaizkion bekak eta sariak, eta bat bera ere ez da existitzen  gazte-literatura euskaratzeko”. Hutsune hori betetzeko asmoz, elkarteak itzulpen-beka bat antolatu […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbatean abiatuko dira

Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18ko larunbatetan. Gainera, hilaren 24am, ostirala, ohiko bertso-poteoa egingo da Jon Maia eta Onintza Enbeitiaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan, Karmelo plazatik hasita. Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ohiko programak 40. edizioa du aurtengoa. Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta euskaltzaleen […]

Read More… from Bilboko Santutxu auzoko Udaberriko Bertso Saioak larunbatean abiatuko dira

Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte aurten ere Donostian

Elkarrizketak, aurkezpenak, hitzaldiak, podcastak eta musika eta ikus-entzunezko emanaldiak izango dira maiatzaren 16tik 18ra bitartean Tabakaleran eta Dabadaban. Immaterial digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, teknologien gaur egungo egoera eta erabilerari helduko zaio, baita haien alde estetiko, sozial eta politikoei ere”. Elkarrizketaz, aurkezpenez, […]

Read More… from Errealitate digitalaren paradigmaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu dituzte aurten ere Donostian

Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Nafarroa osoko 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. Aurten ere Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna egingo da ikasturte amaierarekin bat eginez. Maiatzaren 26an izango da eta Leitza aukeratu dute horretarako. Goizean Nafarroako Eskolarteko Txikiko finala burutuko dute gazteek Leitzako Herri Aretoan. Behin amaituta, elkarrekin bazkalduko dute denek. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

Liloren eskutik hasiko da programa Elizondoko Kultur Etxean. Bira Nafarroan Barna programaren laugarren edizioa maiatzaren 4an hasiko da, Nafarroako 15 bakarlari eta talderen 24 kontzerturekin. Programa osoa, aurreko edizioetan bezala, bi fasetan banatuko da: udaberrian, maiatzaren 4tik 31ra, eta udazkenean, irailaren 21etik azaroaren 29ra. Larunbatean izango da programaren aurreneko zuzenekoa Liloren eskutik, Elizondoko Kultur Etxean. […]

Read More… from Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

Eneko Bidegain idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Gaztelu bat da thriller politiko honen ardatza, gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan sekretuak. 111 Akademiak Eneko Bidegaini (Baiona, 1975) emango dio 2023ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Bidegainen Bichta éder eleberria izendatu dute 2023ko libururik gogokoen. 218 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 123k parte hartu […]

Read More… from Eneko Bidegain idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria