Leioako Umore Azokaren 24. edizioan 80 emanaldi baino gehiago eskainiko dira

15 espazio eszeniko nagusi izango ditu azokak, eta horiek, era berean, 30 kokaleku eszeniko ingurutan banatuta egongo dira. Horietatik Umeen Kontseiluaren Parkea nabarmendu dute. Bertan El jardín de las delicias izeneko irudi eta soinu instalazioa egongo da, maiatzaren 17an eta 18an, gaueko 21:30etik aurrera. Leioan dena prest dute publikoak lau egunetan zehar antzerkiaz, dantzaz eta […]

Read More… from Leioako Umore Azokaren 24. edizioan 80 emanaldi baino gehiago eskainiko dira

[Bideoa] Mandasko dukesaren irudia ezagutarazteko eta balioesteko bisita gidatuak antolatu dituzte Donostian

Pasa den astean aurkeztu zuten Cristina Eneako bisita antzeztuak Donostian. Hauetan, Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuliko da hil eta 110 urtera. “Jarduera honen bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea finkaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da”, azaldu du […]

Read More… from [Bideoa] Mandasko dukesaren irudia ezagutarazteko eta balioesteko bisita gidatuak antolatu dituzte Donostian

‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako ere hautatu dute Montxo Armendarizen pelikula. Euskadiko Filmategiak Montxo Armendarizen Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan, iazko urrian eta azaroan. Halaber, euskal zinemagintzaren funtsezko obra hori hautatu dute Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako; hain zuzen, datorren maiatzaren 14tik 25era bitartean ospatuko da festibala. Bertan, pelikula 4Kn […]

Read More… from ‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Apirilaren 26an jokatu zen Iruñeko Laban Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 38.edizioa. Bertan, sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Amaia Fernandez Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragüeta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Egitaraua ezagutzera eman ez duten arren, edizio berri honek jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango dituela adierazi du antolakuntzak, eta aurreratu duenez, “jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema izango du. Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak. KaldeArte Gasteizko txoko desberdinetara itzuliko da 2024ko ekainaren 7tik 9ra bitartean. […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Laukoteak, oraingoan, taldeari izena ematen dion singlea plazaratu du. Basamortua aurrerapen kantua aurkeztu ondoren, Marte Lasarte proiektuak bigarren aurrerapen kanta bat aurkeztu du. Lehenengo abesti horrekin bikote gisa aurkeztu zuten egitasmoa; azkeneko kantuarekin, berriz, Marte Lasarte taldea osatuko duten kideak aurkeztu dituzte, eta Pello Armendariz eta Borja Antonek osatzen zuten bikoteari Alex Alonso (bateria) eta […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak, orain laukote gisa, bere bigarren aurrerapen kanta kaleratu du

Euskarazko webguneak hainbat hizkuntzatan irakurtzeko sistema garatu dute

Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarrek eta Ikastolen Elkarteko IKT taldeak webguneko edukiak hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izateko aukera eskaintzen duen sistema bat garatu dute elkarlanean, eta Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoa webgunean txertatuta lortu dute eduki guztia, euskaraz bezala, beste zortzi hizkuntzatan ere jaso ahal izatea. Izan ere, […]

Read More… from Euskarazko webguneak hainbat hizkuntzatan irakurtzeko sistema garatu dute

XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Jose Pablo Arriaga eskultorearen instalazio artistiko bat da erakusketa. Muskizko El Pobal burdinolak erakusketa berezi bat irekiko du larunbatean Haizearen seinale, denboraren seinale: Haize-orratzak Bizkaian izenpean. Jose Pablo Arriaga eskultore markinarrak burdinolarako berariaz sortutako instalazio artistikoa da erakusketa, eta Bilboko Euskal Museoak utzitako XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat jasotzen du. Erakusketa horren osagarri, katalogo […]

Read More… from XVIII. eta XIX. mendeko haize-orratzen bilduma bat ikusgai El Pobal burdinolan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da

Eskoriatzan izango da lehen saioa ostegunean. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte salgai. Gipuzkoa Bertsotaneko lehen bi jardunaldiak izango dira aste honetan. Eskoriatzan hasiko du bidea sailkapen faseak: saio bakarra izango da apirilaren 25ean. Hurrengo egunean bi saio gehiago izango dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoako saioan, dagoeneko, sarrera guztiak saldu dira. Udaberriko fasea bi multzotan […]

Read More… from Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastear da