Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenek aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria jasoko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

47. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Lanak aurkezteko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri. Euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak bere 47. edizioa egingo du aurten. Antolatzaileen esanetan, “euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena da Euskal Zine Bilera eta oso harro gaude urte hauetan guztietan gure hizkuntza sustatu eta hedatzeko egindako lanarekin”. Zine […]

Read More… from 47. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina ‘Artistas en Ruta’ programan parte hartzeko hautatu dituzte

Etxepare Euskal Institutuak azaldu duenez, “AIEnRUTa- Artistas zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez”. AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen Artistas en ruta Estatu espainiar mailako zirkuituak ezagutzera eman ditu jada 2024. […]

Read More… from Aldakan, Capsula, EZEZEZ eta J Martina ‘Artistas en Ruta’ programan parte hartzeko hautatu dituzte

June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Joanes Azpillaga izan da bigarren, eta biak izango dira Euskal Herriko txapelketan. Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten. Hamabost gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, bertso-bazkariaz eta umorezko bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten. June Aiestaran, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Danel Etxeberria eta Sustrai Goenaga […]

Read More… from June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Orain aurkeztu duten erakusketan, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du, sorkuntza garaikideari lekua egiteko eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artisten lanak ere bere aretoetan sartzeko. San Telmo Museoak Peio Agirrek komisarioa duen euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du, 100 urte. Modernoa eta /edo garaikidea izenburupean. […]

Read More… from Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Sari banaketa ostiralean, apirilak 19, egingo da EHUren Ignacio Maria Barriola Zentroan. Bertan, Donostiako Orfeoiak emanaldi labur bat eskainiko du. Ekitaldia publiko orokorrari irekita egongo da, edukiera mugatuarekin. Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak Donostiako Orfeoia- EHU Saria irabazi dute. Sariketaren hogeita hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bi helbururekin sortu zen: musika sorkuntzako ibilbide […]

Read More… from Eli Arabaolaza ikertzaileak eta Iñigo Argomaniz sustatzaileak irabazi dute aurtengo Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Abesti berriak, tradizioari keinu bat eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitiarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza kantak. Huntza taldearen ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du. […]

Read More… from Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Zortzi gunez osatutako Herri Urrats jaia antolatu dute maiatzaren 12rako, Senperen

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairik handiena izango da aurtengoa, bi gune gehiago eta eszena berri bat izango baititu. Bertan bildutako dirua Beskoitzeko ikastola berria eraikitzeko izango da. Beskoitzen egindako aurkezpenean eman dituzte antolatzaileek aurtengo Herri Urrats jaiaren xehetasunak. 2024ko edizioa maiatzaren 12an izango da eta berritasun handiekin datorrela iragarri dute: eszena berri bat (Gipuzkoa […]

Read More… from Zortzi gunez osatutako Herri Urrats jaia antolatu dute maiatzaren 12rako, Senperen

‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Eh, Mertxe! rock taldea arduratu da abestia ontzeaz. Araba Euskarazen 2024ko edizioak badu dagoeneko kanta. Aurtengo leloaren izen bera du: Mugaezin. Ibai Landa dugu abestiari hitzak jarri dizkiona, Ikastolako ikasle ohia, eta Oiongo San Bizente ikastolako irakaslea. Abestiarekin, eta abestia oinarri hartuta osatu duten dantzarekin, euskarak ez duela mugarik adierazi nahi izan dute. “Harresiak hautsi […]

Read More… from ‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Josu Goikoetxeak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Hiltzailea eta beste ipuin batzuk’ proiektuagatik

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Josu Goikoetxeak (Gernika, 1974) jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: ipuin liburu bat Irati Majuelo Itoitzek, Itziar Ugarte Irizarrek eta Iban Zaldua Gonzalezek osatutako epaimahaiak aukeratu du Josu Goikoetxearen Hiltzailea eta beste ipuin batzuk proiektua, aurkeztu diren 15 lanen artean. […]

Read More… from Josu Goikoetxeak jasoko du Joseba Jaka Beka ‘Hiltzailea eta beste ipuin batzuk’ proiektuagatik