Maitane Bautista artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Mungiakoak sortutako ilustrazioak datorren martxoaren 17ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Maitane Bautista ilustratzaileak (Mungia, 1996) Sorkuntza eta Diseinuko Gradu ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere formakuntzan zehar, ilustrazioari loturiko ikasgai espezifikoetan murgildu zen eta horrek piztu zuen egun haur-ilustrazioarekiko duen interesa. Bere ilustratzaile ibilbidea Ibaizabal argitaletxearekin abiatu zen. Bi urtez testuliburuak sortzeko […]

Read More… from Maitane Bautista artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera

Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Deialdiari erantzun ona eman diote kulturazale gazteek eta Gerediaga elkarteak euskararen eta euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarraitzeko asmoa azaldu du. Bost egunen ostean, Durangoko Azokak ateak itxi zituen atzo eta lehen balorazioa egiteko unea heldu zaie antolatzaileei. 58. edizio hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute lehenik. Lehen hiru egunetan jendez lepo egon da Landako […]

Read More… from Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen bigarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Azken denbora Eskapu bildumaren bigarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Iaz 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen, bilduma honetako aurrenekoa. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Azken denbora izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren bigarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituela azaldu du. […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen bigarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Lizardiren olerki guztiak idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu ditu Karlos Otegi liburuaren paratzaileak. Euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan eskaintzea da helburua. Aurten, liburu mardul eta interesgarri bat aurkeztuko du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan: Lizardiren poesiaren antologia. Abenduaren 9an aurkeztuko da jendaurrean, goizeko 11:30ean, eta ekitaldian Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak, Bakartxo […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Lizardiren poesiaren antologia’ aurkeztuko du Durangon

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Webguneak eta paperezko edizioak bi atal nagusitan banatu dituzte edukiak: 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak. Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Hego Euskal Herriko 100 udal eta […]

Read More… from Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria kalean da

Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Landako Gunea eta gainerako guneak azokarako atontzen ari dira egunotan, eta, hala, muntaketa azken txanpan sartu da. “Erakusmahaiak kokatu, seinaleak ezarri, argi eta soinu probak egin… lan guztiak martxa onean doaz”, adierazi dute antolatzaileek.  Bi egun baino ez dira falta 58. Durangoko Azokari hasiera emateko. Asteazkenean, 10:30ean irekiko dira Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egingo […]

Read More… from Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

[Bideoa] Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da

Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra eta Kote Camacho dira bilduma osatu duten komikigileak. 2021-2022 edizioan, hiru diziplina landu ziren Geuretik Sortuak proiektuan: literatura, antzerkia eta zinemagintza. “Edizio emankorra izan zen oso, 26 sortzailek eta 39 udalerrik hartu baitzuten parte”, adierazi dute Udalbiltzako kideek eta bigarren edizio hau ere emankorra izan dela nabarmendu […]

Read More… from [Bideoa] Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da

Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Buruz burukoa Eneko Lazkozekin jokatu zuen txapeldunak larunbateko finalean. 2.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. Bertsozaleren arabera, 15:00etan ireki zituzten aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, “17:00etan atera ziren oholtzara bertsolariak, inoizko finalik jendetsuenari hasiera emateko”. Zozketak erabakitako ordenan aritu ziren kantari bertsolariak: […]

Read More… from Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Euskal Herriko betiko tradizioak eta egungo jendartearen izaera, desio nahiz erronkak uztartzen dituen esperientzia magikoa da Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Abenduaren  17ra arte egongo da zabalik Zamalbide auzoko Añabitarte Baserrian. Aurten bigarrenez, Añabitarte Baserria (Zamalbide auzoa, 14. Orereta) Mari Domingiren etxe bihurtu da eta haren inguruko zelaiguneak xarmaz, iratxoz eta baratzezainez bete dira. Orereta ikastolako […]

Read More… from Mari Domingiren Errepublika zabalik da Errenterian

Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du

Iñigo Astiz, Harkaitz Cano eta Xabiren hitzek ingurunearen begirada poetiko-politikoa eskaintzen dute. Hamar kantuz osatutako diskoa ondu du Xabi San Sebastian musikari eta abeslari donostiarrak Betazalak (Belarri) izenpean. Abestiak folk kantautoreen ildoari jarraituz sortu ditu. Irlanda eta Eskoziako songwriteren oihartzunak entzun daitezke, baita Estatu Batuenakoak ere, hori guztia euskal idazkeraren perspektibatik. Doinuez gain, Beñat Gaztelumendi, […]

Read More… from Xabi San Sebastian musikariak ‘Betazalak’ diskoa kaleratu du