Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Aimar Orbe Mateo, Ainhoa Lanzagorta Jimenez, Alejandro Negueruela Gonzalez, Ivan Poyato Del Rio eta Aitziber Landa Serrano saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan. Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamabosgarren edizioko sariak. Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Jabi Elortza, Idoia Barrondo eta Marta Goikoetxea Nagore izan dira eta Aimar Orbe Mateori […]

Read More… from Bizkaidatz lehiaketaren 15. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Abenduaren 2tik aurrera kultura bonua eskuratu ahal izango da Gipuzkoako 64 liburu-dendatan

Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute gehienez eta gainerakoek 8 eurokoa. Abenduaren 2tik urtarrilaren 31ra erabili ahal izango dira bonuak. Aurten ere, Gabonei begira, kultura bonuak eskuragarri jarriko ditu Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak, lurralde osoko 64 establezimendutan. Azaldu dutenez, “bereizgarri bat izango dute atxikitako establezimenduek, eta erraza izango da abenduaren 2tik aurrera erositako bonua […]

Read More… from Abenduaren 2tik aurrera kultura bonua eskuratu ahal izango da Gipuzkoako 64 liburu-dendatan

Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute igandean, Urruñan

Hogei bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean: Elkar, Zortziko, Dakit, Hatsaren Poesia edota Urrunaga dira horietako batzuk. Horietaz gain, kantariak eta musikariak izango dira bertako giroa alaitzen. Abenduaren 3an, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren bigarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean. Urrunaga elkartea ari […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute igandean, Urruñan

Joe Saccoren ‘Palestina’ komikia euskaratu du Julen Gabiriak Astiberri argitaletxearen eskutik

Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia izan zen. Komikigile eta kazetaria Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen eta esperientzia haren ondorioz jaio zen Palestira eleberri grafikoa. 1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco komikigile gazteak Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin […]

Read More… from Joe Saccoren ‘Palestina’ komikia euskaratu du Julen Gabiriak Astiberri argitaletxearen eskutik

‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari eta familiari buruzko nobela da, baina baita Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa pizten duen lana ere. Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazleak bere laugarren eleberria kaleratu du Gaueko azken expressoa izenburupean, Alberdania argitaletxearen eskutik. Azken hiru nobelak genero beltzekoak izan dira, baina Aritz Galarraga editorearen arabera, lan berria oso […]

Read More… from ‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Gaur eta bihar Kontadoresen izango da jaialdia: Arratsaldean, esaterako, Lore Lujanbio, Etxekotu gabeko emakume langileak, Elene Lopetegi eta Tania Sirianyk zaintza kontzeptuaren eta zaintza eskubide kolektiboaren inguruko eztabaida planteatuko dute, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren atarian. Ostiralean eta larunbatean Tanbakalerara jauzia egingo du Feministaldiak, larunbat iluntzean Dabadaban ospatuko den festarekin amaitzeko. Donostiako Kontadores gazte zentroan eman zioten […]

Read More… from Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Nerabeei begira idatzitako eleberri ilustratua da Nor (1545 argitaletxea), PiztuMeta2022 ekimenaren baitan eta Naizen elkartearekin elkarlanean sortutakoa. Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Karmele Gorroño Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Epilogoa Aingeru Mayor sexologoarena da eta Popatik eta Bizipoza taldeen bi abesti ere biltzen ditu egitasmoak. […]

Read More… from Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Gorka Suaiak ‘Su eman ala hartu’ diskoa kaleratu du

Beldur ta Nazka singlearen bideoklipa ere aurkeztu du musikariak. Lana CD formatuan dator fanzine batekin batera, azken honek diskoan jorratzen diren gaietan gehiago sakontzea du helburu. Gorka Suaia Su Eman ala hartu izeneko disko berriarekin bueltatu da bost urteren ondoren. Bilbon bizi den rap abeslari eta ekoizleak Suaia eta Ama Rebel taldearekin kaleratu zuen azken […]

Read More… from Gorka Suaiak ‘Su eman ala hartu’ diskoa kaleratu du

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz. Markos Gimenoren Karteletrak Joseba Sarrionaindiak eta Esteban Montoriok komisariatutako erakusketa da eta Markos Gimenok idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen ditu. Kartel horietako batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Sarrionandiaren lanari esker, haren lagun askok eta bertako hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek […]

Read More… from Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai