Gaurtik aurrera, Jorge Oteiza eta Itziar Barrioren lanak Shanghaiko Bienalean izango dira ikusgai

Oteizaren bost artelan eta Barrioren bideo-instalazio bat hartuko ditu biurtekoak. 2024ko martxoaren 31ra arte, Jorge Oteiza eta Itziar Barrio euskal artisten hainbat lan izango dira Shanghaiko Biurtekoaren 14. edizioan, Zabal programaren esparruan egindako lanaren ondorioz. Izan ere, joan den uztailean Anton Vidokle biurtekoaren komisarioak euskal museoak, artisten estudioak eta beste hainbat espazio bisitatu zituen euskal […]

Read More… from Gaurtik aurrera, Jorge Oteiza eta Itziar Barrioren lanak Shanghaiko Bienalean izango dira ikusgai

Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Bihartik igandera bitartean, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean daude antzezlan bat, herri bazkaria eta musika ikuskizuna, Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta bertako musikariekin. Euskal Herriko Doinuak 2023 Etxano – Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira kantuz’ programa aurkeztu du Etxanoko Andra Mari Berri […]

Read More… from Xabier Amuriza protagonista izango duen asteburu kulturala antolatu dute Zornotzan

Jon Maiak ‘Kantu berri bat gara’ disko-liburua aurkeztu du

Lan berri honetan Itziar Ituñok, Olaia Inziartek, Luis Pastor kantautore madrildarrak, Mikel Kazalisek, Maddalen Arzallusek, Ibrahima Baldek (Miñan), Ulu mediak, Elizondoko Abesbatza Ttikiak eta, Silvio Rodriguez kantautore kubatarrak hartu dute parte. 2021. urtean, Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972) Kantu bat gara izeneko disko-liburua kaleratu zuen. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpi, […]

Read More… from Jon Maiak ‘Kantu berri bat gara’ disko-liburua aurkeztu du

Maitasunaren geografiak izango ditu ardatz Literaktum jaialdiak azaroaren 13tik 26ra, Donostian

Literaturan gai nagusienetako bat izan da maitasuna eta jaialdiak gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu nahi dio. Lehen maitasunaz, maitasun harreman berriez, maitatzeko modu berriez edota laguntasunaz arituko dira sortzaileak. Donostiako Literaktum letren jaialdiak azaroaren 13tik 26ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin dator aurtengoan ere, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan […]

Read More… from Maitasunaren geografiak izango ditu ardatz Literaktum jaialdiak azaroaren 13tik 26ra, Donostian

Katakrakek ‘Hau dena’ izeneko LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu hamar urteurrenaren harira

Orotara 87 musikarik hartu dute parte proiektuan, horien artean daude: Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero, Fermin Muguruza edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Katakrakek kaleratutako liburuetan oinarritutako hamabost abesti biltzen ditu lanak. Katakrak argitaletxeak hamar urte bete ditu aurten eta […]

Read More… from Katakrakek ‘Hau dena’ izeneko LP bikoitza eta liburuxka bat kaleratuko ditu hamar urteurrenaren harira

Itun sozio-politikoa bideratzeko konpromisoa eta oldarraldiari erantzuteko ‘Protokoloa’ aurkeztu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak

Bilbon hamarka mila pertsona batu zituen manifestazioaren balorazio positiboa egin du Kontseiluak, eta erantzukizunez bideratzeko konpromisoa adierazi du. Botere judizialari, erakunde publikoei eta gizarte eragileei eskaera bana luzatu die, euskararen normalizazioak aurrerapausoak emateko. Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an euskararen biziberritzearen aurkako sententziak salatzeko hamarka mila pertsona batu zituen manifestazioaren balorazioa egin du gaur, Bilbon. Kontseiluko idazkari […]

Read More… from Itun sozio-politikoa bideratzeko konpromisoa eta oldarraldiari erantzuteko ‘Protokoloa’ aurkeztu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak

‘Ostera: Plazara!’ kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazioa eskainiko du Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin

Musika izango du ardatz azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte egingo den edizioak, baina musikarekin batera, kale animazioa, irudi proiekzioak, Dj-ak, bertsolariak, edo pole dance-a bezalako ikuskizunez gozatzeko aukera ere egongo da. Ostera 2023: plazara! kultur-saio ibiltaria aurkeztu dute gaur Bilbon. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak azaldu duenez “norabide berri bat eman nahi izan zaio Udagoieneko […]

Read More… from ‘Ostera: Plazara!’ kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazioa eskainiko du Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin

Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

57 antzerki emanaldi eskainiko dira azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean. Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu nahi dituen “Hitz kolpez” programaren bederatzigarren edizioa 21 ikastetxetako 1100 ikasle ingururi iritsiko zaie aurten, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion emango diren 57 emanaldietan. Edizio honetan, berriz ere, arreta gazteengan jartzeaz gain, gurasoengan ere jarri nahi da, berdintasunezko hezkuntzarako osa […]

Read More… from Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketa Romo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da azaroaren 19ra arte. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa Getxon paratu dute Arrigorriagatik eta Basauritik igaro ondoren. Bertan, Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren lanak ikusi ahal izango dira azaroaren 19ra arte. Ondoren, Zornotzan izango dute ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren […]

Read More… from Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Saharari Kantari egitasmoak 12 kanta biltzen dituen diskoa aurkeztu du

Mikel Laboa, Anari, Iker Lauroba, Esti Markez, Fariba Sheikhan, Postal Kolekzionistak, Pello Reparaz, Izaro, Olatz Salvador, Itziar Ituño, Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte talde eta bakarlariek, besteak beste, hartu dute parte diskoan. Aziza Brahim eta Ali Seidah artista saharar ezagunek ere bat egin dute ekimenarekin. Saharari Kantari ekimenaren asmoa musikaren bidez, herri sahararrari keinu bat […]

Read More… from Saharari Kantari egitasmoak 12 kanta biltzen dituen diskoa aurkeztu du