Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

Instalazio hau artistak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararekin elkarlanean, eta urtebetez museoko koroan izango da ikusgai, urriaren 27tik aurrera. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Ez du pausorik debalde instalazioa paratu du datorren urteko urrira arte, museoko koroan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

[Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

Juana Perea Plataren familia, bizitza eta bere erailketa ikertu ditu zestoarrak Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu duen ez fikziozko lan honetan. Aterkia eskuan heldu da Jon Artano kazetaria Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendara. Bertan, Juana izenburuko liburua aurkeztu du. Zestoakoak Tene Mujika beka irabazi zuen iaz, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean […]

Read More… from [Bideoa] Jon Artano Kazetariak ‘Juana’ liburua aurkeztu du

17 talde eta bakarlari igoko dira Hatortxu Rock jaialdiko oholtzara abenduaren 16an

28. edizioan Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera! , Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella talde eta bakarlariak izango dira.  Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak 28. edizioa antolatuko du abenduaren 16an, Atarrabian. Aurtengo leloa amaiera berri baten bila […]

Read More… from 17 talde eta bakarlari igoko dira Hatortxu Rock jaialdiko oholtzara abenduaren 16an

Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 8tik 12ra Oiartzunen

Seigarren edizio honetan, utopiaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 8tik 12ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Seigarren edizio honetan, beraz, utopiaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte. Antolatzaileek garrantzitsutzat jo dute artea eta kultura […]

Read More… from Hitzen Lihoa kultur zikloa egingo dute azaroaren 8tik 12ra Oiartzunen

‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketa abian da

Hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzea du helburu lehiaketak. Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketan parte-hartzeko deialdia zabaldu du aurten ere, hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz. Gainera, aurkeztutako argazkien artean eginiko hautaketa batek abenduan herritarrei doan banatzen zaien udal-egutegia osatzeko balioko du. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 31ko 23:00etan amaituko da. Argazkirik onenari 900 euroko saria emango […]

Read More… from ‘Iruña Fokatu’ argazki-lehiaketa abian da

‘Badon*’ lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Berrikuntza gisa, Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroarekin ere elkarlan bat abiatuko da, eta, horren barruan, erakusketa bat eta txotxongiloak egiten ikasteko tailer bat antolatuko ditu zentroak Azpeitin. Azaroaren 2an abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 41. Edizioa Azpeitin, eta azaroaren 23ra bitartean, dozena bat emanaldi baino gehiago ikusteko aukera egongo da. Soreasu antzokian, Dinamoa sormen gunean […]

Read More… from ‘Badon*’ lanaren aurrestreinaldia eta eskola antzerkia izango dira protagonista Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik

Epaimahaiaren arabera antzezlan irabazleak “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Konpainiak 2.000 euroko saria eskuratuko du eta antzezlana datorren urteko otsailean antolatuko den Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren […]

Read More… from Iruñeko La Piel konpainiak jasoko du 2024ko Lautan Hiru laguntza, ‘Beren izenez’ lanagatik

Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

Parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute abenduaren 10era arte. Azken urteetan egin den bezala, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Beraz, bi deialdietara proposamenak bidaltzeko aukera egongo da. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia datorren urteko edizioa antolatzen hasi da dagoeneko eta bertan […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka Jaialdiak 2024ko ediziorako ikuskizun proposamenak jasotzeko epea ireki du.

‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

Nerabeen osasun mentala du ardatz liburuak. Maitane Ormazabal terapeuta eta coach-a eta Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea dira Nerabeen garrasia saiakeraren egileak Alberdaniaren eskutik argitaratu dute lana, argitaletxearen hogeita hamargarren urteurrenean. Izan ere, Alberdaniak literatura- eta pentsamendu-lanetan zentratutako bere argitalpen-ildo historikoan argi eta garbi bereizten den proiektu bat katalogoan sartzeko erabakia hartu du. Liburua argitaratzeko […]

Read More… from ‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok

43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian

Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 58 film aukeratu ditu hautaketa batzordeko kideek aurten ikusi dituzten 3.900 baino gehiagoren artetik. Horien artean zazpi euskal ekoizpenak dira. Aurtengo edizioa azaroaren 10etik 17ra egingo da. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, edizio berri bati hasiera emango dio, Ane Pikazak eta Maria Goiricelaya […]

Read More… from 43 herrialdetako 128 film proiektatuko dituzte Bilboko Zinebi jaialdian