Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Euskaltzaindiak bultzatzen duen Mintzola egitasmoaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako zazpi lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu dira Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Horrez gain, beste erakunde batzuekin elkarlanean ondutako beste hiru ikerketa ere aurkeztu dira. Mintegiaren helburua hasieratik azpimarratu nahi izan dute Jon Sarasua eta Eñaut Agirre Mintzolako […]

Read More… from Ahozko euskararen gakoak aztertu dituzte Mintzolak antolatutako mintegian

Anarik Poetika zikloa irekiko du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Kantautorea eta idazlea protagonista izango da poesiari buruzko jardunaldi hauetan, Demoliciones Controladas liburuarekin. Saioa 19:30ean izango da, Santa Teresa komentuko ekitaldi aretoan. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu gaur, arratsaldeko 19:30ean. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek hainbat hartuko ditu bere baitan. Baina, aurretik, adituen aurkezpenak […]

Read More… from Anarik Poetika zikloa irekiko du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Gorka Suaiak laster argitaratuko duen diskoaren bigarren aurrerapen karta kaleratu du

Ez dut abesteko beharrik du izena kantak eta Kostako Beatsek ekoitzi du, Mikel Laboaren sanpler batean oinarrituta. Gorka Suaiak Su Eman ala hartu izeneko diskoa kaleratuko du udazken honetan, aurretik, baina, lan horren bigarren aurrerapen kanta aurkeztu du: Ez dut abesteko beharrik. Joan den irailean disko horren lehen singlea plazaratu zuen rap abeslariak Katua eta […]

Read More… from Gorka Suaiak laster argitaratuko duen diskoaren bigarren aurrerapen karta kaleratu du

18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria Getxora heldu da

Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira Ertibil Bizkaia 2023 erakusketaren deialdi berri honetako artista irabazleak. Bilboko Rekalde Aretoan egon ondoren, Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietara heldu da eta bertan egongo da ikusgai azaroaren 5era arte. Hauek izan dira aurtengo sarituak: Jon Ander […]

Read More… from 18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria Getxora heldu da

Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

Museoa berritu zenetik, ildo estrategikoetako bat da Erronkak, gaurkotasuneko gaiei erantzuten diena, batez ere jardueren eta erakusketen bidez. Datozen hilabeteetako programazioa aurkeztu dute orain. Gainera, lan ildo hau indartu egingo da, identifikatuko duen irudi bat sortuz eta erakusketa iraunkorrean elementu berriak txertatuz. Donostiako San Telmo gizarte museo bilakatzeko egindako museologia proiektuak Erronkak izeneko ildo estrategiko […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Parte hartu nahi duenak Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogien eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasate Euskaldun Dezagun Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Ostegunean abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen

Igandera bitartean, estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak,  Haritz Barne zinema-gelak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren hamabigarren edizioa hilaren 19tik 22ra egingo dute aurten. Hala, estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte Hazparnen “euskal kulturak bizitzeko behar […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena eman du gaur. 2016ko Udal Legea garatzen zuen dekretuaren kontrakoa, hain zuzen. Epaileek 9.2, 11.1 eta 12 artikuluak osorik eta 18, 24, 27 eta 36 […]

Read More… from Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak

Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia, Alejandro Morellon eta Ander Izagirre dira Literatura Sarietako gainerako sarituak

Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean Getxoko Muxikebarri Zentroan egingo da. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera eman dituzte: Miren Billelabeitiak saiakera saria irabazi du, Norberak maite duena lanarengatik, Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik Paradisua lanarekin eskuratu dute euskarazko literatura itzulpena […]

Read More… from Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia, Alejandro Morellon eta Ander Izagirre dira Literatura Sarietako gainerako sarituak

Jone Makazagaren ‘Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta’ lanak eskuratu du GRAL saria

Makazagak 600 euroko diru saria jasoko du lanagatik. GrAL sariaren deialdiarekin batera, ikerketa proiektuen sarirako deialdia ere egin zen, baina banatu gabe geratu dela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako GrAL Saria esleitu berri dute: aurkeztutako Gradu Amaierako Lanak aztertuta, Jone Makazaga Irurtiaren Latinezko poesia bertsotan […]

Read More… from Jone Makazagaren ‘Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta’ lanak eskuratu du GRAL saria