Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

Uztailaren 8an hasiko dira 2023ko Bertso Udalekuak Amaiurren. Ondoren, uztaila bukaerara arte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen. Guztira 194 partehartzaile izango dira aurtengo edizioan. Bertsozaleak diren gazteenen ezinbesteko hitzordua dira Bertso Udalekuak, horregatik, Bertsozale Elkarteak aurtengoan ere adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “izen-ematea zabalduta egun gutxitan […]

Read More… from Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarra-jotzaileak osatzen duten egungo lan taldeari, Sorotan Bele taldeko beste bi kide ohi batu zaizkie, Ritxi Salaberria baxu-jotzailea eta Aitor Etxaniz bateria-jotzailea. Sorotan Bele Gogoan proiektuko lan taldeak ikuskizunarekin aurrera egitea erabaki du, eta emanaldi gehiago iragarri ditu aurtengo uda eta udazkenerako. Gainera, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola […]

Read More… from ‘Sorotan Bele Gogoan’ ikuskizunak jarraipena izango du

Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Erakusketa irailaren 5era arte bisitatu ahal izango da. La terre est bleue comme une orange (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Eluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, eta Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: “laranja ez da urdina, ala bai?”. Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto berrian kokatua, Elena […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artisten ‘Lurra urdina da, laranja bat bezala’ erakusketa paratu du

Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

Irabazle bakoitzak 20.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da Donostiako San Telmo Museoam. Susana Talayero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nadia Barkate (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Anti liburu denda (Arte Plastikoen eta ikusmen-arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen […]

Read More… from Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an. Bartzelonako D’A Film Festival zein L ’Alternativa, Tarragonako REC,  Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko da Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea. Negu hurbilak jarri diote izena filmari […]

Read More… from ‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian

Larunbatera arte luzatuko den festibal honetan blues, folk eta musika klasikoa entzuteko aukera egongo da. Talde eta bakarlarien artean Maite Larburu, Robben Ford, Thomas Fersen, Pablo Garayoa, Diane Tell edota Jade Duo, besteak beste, izango dira taula gainean. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamabigarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta […]

Read More… from Bihar abiatuko da Guitaralde jaialdia Hendaian

Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

Warsha film laburrak (Dania Bdeir) Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria irabazi ditu. Palmareseko saridun gehienak emakumeak dira. Hurrengo egunetan Filmin plataforman sail ofizialeko hainbat lan ikusteko aukera egongo da, Angelez Cruz ohorezko saridunaren atzera begirakoarekin batera. Bilboko LGTBIQ+ zine eta arte eszenikoen jaialdiak edizio honetako sariak banatu ditu. Film luze eta laburrik sarituenen kasuan, […]

Read More… from Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 11 ikuskizun taularatuko dira. Kaleka, Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 33. Edizioa, bueltan da, “kale arteak bizirik daude eta urtetik urtera indar gehiago dute. Habiatik ateratzeko ordua heldu da, hegan egin eta erakusleiho berrietara heltzeko unea. Badatoz, gero eta hurbilago daude, zerua zeharkatu eta Lekeitioko kaleetan barrena izango ditugu laster·, […]

Read More… from Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XIV. deialdia zabalik da

Irailaren 15era arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamalaugarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 15era arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XIV. deialdia zabalik da

Loraldiak Sormen Astea kultur ekintzen agenda antolatu du bigarren urtez Lekeition, Udako Olarekin bat eginez

Sormen Astean euskal kulturan erreferente diren hainbat sortzailek hartuko dute parte. Horien artean daude Kukai Dantza Taldea, Ruper Ordorika musikaria, Olatz Gorrotxategi eta Oskar Alegria zinemagilea, besteak beste. Sarrerak salgai daude jada Loraldia Elkarteak, Gaztea ekimenaren baitan, Udako Olaren bigarrez edizioa antolatuko du uztailaren 10etik eta 15era bitartean Lekeition. “Udako Ola gazte-sormena pizteko egonaldia da. […]

Read More… from Loraldiak Sormen Astea kultur ekintzen agenda antolatu du bigarren urtez Lekeition, Udako Olarekin bat eginez