Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian

Atarrabian, abenduaren 16an ariko diren lehen taldeen zerrenda da honakoa. Aurrerago talde eta bakarlari gehiagoren partehartzea ezagutzera emango dute. 24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa egin zutenetik. “Milaka kilometro utzi ditugu atzean 24 urte hauetan, baita istripuak, hildakoak, Estatu espainiar eta frantziar espetxeak, bidesariak, mapa eta nabigatzaileak, zerbitzuguneak…”, adierazi du antolakuntzak. […]

Read More… from Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian

Irulegiko Eskua bezalako piezak aurkitzeko eta herrixka hobeto ikertzeko, Aranzadi aztarnategia industen hasi da beste urtebetez

Uda osoan zehar egingo dira Irulegiko Burdin Aroko herrixkako indusketa arkeologikoak. Helburu nagusia eraikin oso bat induskatu eta eskua agertu zen herriaren okupazio-faseen ikerketan sakontzea da. Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, Irulegiko Eskua aurkitzea “mugarria izan zen Euskal Herriko arkeologian, eta aparteko aurkikuntza euskararen jatorriaz gehiago jakiteko”, baina Irulegiko Burdin Aroko herrixkaren garrantzi arkeologikoa haratago doala […]

Read More… from Irulegiko Eskua bezalako piezak aurkitzeko eta herrixka hobeto ikertzeko, Aranzadi aztarnategia industen hasi da beste urtebetez

Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute

60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du. Baztandarren Biltzarra Elkarteak pasa den urtarrilean iragarri zuen bestaren ardura utziko […]

Read More… from Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute

BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Aiala Garabietaren Nomada eta gaztelaniaz Lola Lopez de Lacalleren Caramelo lanak jarraitu behar izan dituzte. Aurtengo BizkaIdatz Txikia 9. Haur eta Gazte Literatura Sariak Aiala Garabieta Oribek, Idoia Barrondo Etxebestek eta Marta Goikoetxea Nagorek osatutako epaimahaia izan du euskarazko kontakizunen arloan. Gaztelaniazko lanen epaimahaia, […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux eta 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari, berriz, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers. Musikagela Fest IV Donostiako musikarien […]

Read More… from Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute ekainaren 24an, Donostian

Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

Frantziako Kultura Ministerioak kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen iaz Bertsolaritza eta Nafarroak 2018an. Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Izendapen ofiziala datozen hilabeteotan egingo dutela adierazi du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak eta azaldu duenez, “bertsolaritza ondare inmaterialaren adibiderik argiena da: belaunaldiz belaunaldi komunitateak transmititzen, babesten eta aitortzen […]

Read More… from Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko dute EAEn

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ‘Guztiok gara migratzaile’ hezkuntza proiektua aurkeztu du

Ormaiztegiko San Andres eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute aurten ere migrazioa zer den, eta landutakoarekin uztailaren 4ra arte iraungo duen erakusketa paratu dute Museoan. Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko San Andres eskolarekin elkarlanean, Guztiok gara migratzaile izeneko proiektuaren aurtengo ikasturteko edizioa amaitutzat eman du. Museoak 2018an abiatutako Migrazioak proiektua Lehen Hezkuntzako […]

Read More… from Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ‘Guztiok gara migratzaile’ hezkuntza proiektua aurkeztu du

Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Gaurtik irailaren 17ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Malen Agirre artista oiartzuarra mundu digital eta artisautzaren artean dabil. Estanpazio diseinatzaile gisa egiten du lana, eta diseinatzea bere beste pasioa den pinturarekin tartekatzen du. Koloretik hasita hizkuntza estetiko baten etengabeko bilaketan dabil artelanak sortzen. Donostiako Aiete Kultur Etxean paratu duten Kolorea, estanpazioa […]

Read More… from Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen III. Jaialdia egingo da ekainaren 23tik 25era, Erronkarin eta Burgin

Arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztu bat, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka izango dira.   Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera Antzerki konpainiak, Ariadne Iribarren artista bisualak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaiadia antolatu dute ekainaren 23tik 25era bitartean, Erronkarin eta Burgin. Pirinioetako […]

Read More… from Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen III. Jaialdia egingo da ekainaren 23tik 25era, Erronkarin eta Burgin

Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute, haien lanaren bidez, haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Bai Euskarari elkarteak euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditu aurten: Hupi, Errigora eta Sorland. Donostiako Miramar jauregian egin da sari banaketa eta Albina Stardust-ek […]

Read More… from Bai Euskarari elkarteak Hupi, Errigora eta Sorland saritu ditu