Ekitaldia kultur kutsukoa izango dela aurreratu dute. Sarrerak urriaren 16tik aurrera egongo dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean. Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arenan egingo duen ekitaldi bereziaren xehetasunak emateko prentsaurrekoa egin du gaur Bilbon. Agerraldian dozenaka euskalgintzako ordezkarik (AEK, Elkar, Euskal Herriko Ikastolak, Berria, Taupa Mugimendua, Eusko Ikaskuntza, Elhuyar, Emun, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Hamaika Telebista, […]
Kontseiluak abenduaren 27an, Bilbon izango den euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du
