Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan. Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak. […]
Kategoria: Nabarmenduak
Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
Jon Maia bertsolariak sortu ditu Orereta Ikastolak antolatutako Kilometroak jaiaren abestiaren hitzak eta Janus Lester taldeak jarri dio musika. Gipuzkoako ikastolen aldeko aurtengo jaiak kantua du jada: Erriola. Urriaren 1ean Oreretan egingo den jaiarekin amaituko den Kilometroak urte osoko egitasmoaren leloaren izen bereko kanta da eta dagoeneko audio plataforma nagusienetan (Spotify, iTunes…) entzungai da. Jon […]
Read More… from Kilometroak 2023rako propio sortutako ‘Erriola’ kanta entzungai da jada
Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu
Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernandez de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perez dira saridunak. Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi argitaratu zituen martxoan. Bat, gradu- eta master-amaierako zazpi lan saritzeko, eta bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko. Denera, hamabi eskaera aurkeztu dira, […]
Read More… from Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestatzeko deia egin dute azaroaren 4an, Bilbon
Oraintxe bertan auzitegietatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzaketela dio Euskalgintzaren Kontseiluak, bai urte luzeetako ahaleginari esker lortutako eskubideetan, eta bai euskararen biziberritze prozesuan. Euskalgintzaren Kontseiluak gaur Bilbon egin duen agerraldian, ehundik gora norbanako eta gizarte eragileetako ordezkarik “kezka” agertu dute euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sortaren aurrean. […]
Nafarroako museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute ‘Jasangarritasuna eta ongizatea’ lemapean
Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea erakundeak, Museoen Zerbitzuaren bitartez, hainbat ekintza egingo ditu maiatzean zehar Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Eguna maiatzaren 18an, osteguna, izango da, Nazioarteko Museoen Kontseiluak 1977an sortutako ospakizuna. Aurtengo leloa Jasangarritasuna eta Ongizatea izango da. Bai Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituen Karlismoaren Museoak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak, eta bai Nafarroa […]
Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra
Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia. Kaldearte jaialdia ekainaren 8an itzuliko da Arabako hiriburura eta hil horren 11ra arte arte luzatuko. 35 konpainiak hartuko dute parte hamazazpigarren edizio honetan, horietatik sei arabarrak izango dira, hamar Euskal Herrikoak eta hemeretzi nazioartekoak. Orotara 71 ikuskizun eskainiko dituzte […]
Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Irailean inauguratuko da Hemen herensugeak daude izeneko erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Mikel Otxoteko Olazabal izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu ondoren. 2023ko irailean, artista donostiarrak Hemen herensugeak daude erakusketa aurkeztuko du museoko laborategian. Donostiako museoko ordezkariek zehaztu dutenez, […]
Read More… from Mikel Otxoteko izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea
Euskaldunok etorkizunik ote dugun hausnartzeko sortu den egitasmoa da, horretarako hainbat diziplinatako ordezkarik hartuko dute parte. Javi Rivero sukaladariak, esaterako, argazki berezi batekin irudikatu nahi izan du bere Euskozenoa, Euskal Herriko aniztasuna islatzen duen mahainguru bat. Euskozeno plataforma aurkeztu dute gaur Errenteriako Badalaben. El Chivo Peludo artista bisuala, Javi Rivero sukaldaria, SOS Arrazakeria eta Dejabu […]
Read More… from Euskozenoa jaio da, kultura astintzera datorren plataforma independentea
Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute
Jolas berria euskara hutsean garatu nahi izan dute, euskal-komunitateari egunero euskaraz aritzeko tresna berri bat eskaintzeko asmoz. Gainera, gizarte bezala, emakume erreferenteen ezagutza zabalduz, berdintasunerako urratsak emango ditugula adierazi dute aplikazio honen sortzaileek. EmariAPP sakelarako jolas-aplikazio berria aurkeztu dute Kalaka komunikazioko kideek. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, “aplikazio honen helburu nagusia, gizartean emakumeei dagokien aitortza egitea da. Horrela, euren […]
Read More… from Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute
Maiatzaren 26an eta ekainaren 2an izango dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak
Lehen saioa Laurranen izango da eta Etxaurin bigarrena. Denetara hamabi bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, zazpi sailkatuko dira urriaren 7an abiatuko den txapelketarako. 2023ko Nafarroako bertsolari Txapelketa urriaren 7tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko da aurten, aurretik, baina, bi aurrekanporaketa saio izango direla iragarri du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, txapelketan parte hartuko […]
