‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

Egitasmoak garapenerako espazio berri bat eskaini nahi die edozein formatuko eta generoko serie bat sortzeko apustua egin duten talentu berriei zein ibilbide profesional luzea duten pertsonei, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin. 2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak 2deo serieak 2023 deialdian hautatutako egileak eta lagunduko dituzten aholkulariak hartuko ditu gaurtik aurrera, aukeratutako proiektuak lantzen hasteko: […]

Read More… from ‘Egia’, ‘Lonely People, Neon Cities’ eta ‘Eutsi goiari!’ proiektuak aurkeratu dituzte 2deo serieak 2023 deialdirako

‘Ogia eta zirkua, artea eta elikadura’ erakusketa paratu dute Iruñean uztailaren 2ra arte

Erakusketak kontzientzia sortu nahi du elikagaiak duen garrantziaz eta planeta honetan bizi garen izakiontzat eta planetarentzat berarentzat dituen ondorioez. Gaur zabaldu ditu ateak Ogia eta zirkua, artea eta elikadura izeneko erakusketak Iruñeko Ziudadelako Labean. Antolatzaileen esanetan, “elikadura da etorkizun jasangarriaren erronkarik garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, elikagaiak lortzeko kezka izateaz gain, janaria aukeratu behar dugu; gaia […]

Read More… from ‘Ogia eta zirkua, artea eta elikadura’ erakusketa paratu dute Iruñean uztailaren 2ra arte

Eusko Ikaskuntzak maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa saritu du

Beñat Garaio Mendizabal 32 urteko gasteiztarrak ikerketa soziolinguistikoa egingo du, UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (2022-2032) hastapenean. Kia ora, takatāpui: māoriera etaeuskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen da Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023 irabazi duen proiektuaren izenburua. 2019az geroztik, bi erakundeek urtero banatzen dute 35 urtetik beherako gazteei Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan proposatutako […]

Read More… from Eusko Ikaskuntzak maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa saritu du

Gasteizko Komedialdia bueltan da

Jaialdiak komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu. Gasteiz umorearen hiriburua bilakatuko da gaurtik 7ra bitartean. Komedialdiak hirugarren edizioa izango du aurten eta antzokiak, kaleak eta tokiko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren agertoki bihurtuko ditu sei egunetan zehar. Jaialdiak publiko zabalago batera hurbiltzea du helburu aurtengo edizioan. Horretarako, zuzeneko ikuskizunak, bakarrizketak, antzezlanak, kale […]

Read More… from Gasteizko Komedialdia bueltan da

Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an.

Efemeride hau ospatzeko museoek eskainiko dituzten jardueren zerrenda www.museoeneguna.eus webgunean ikus daiteke. Museoen sustraien jasangarritasuna izango da aurtengo edizioaren leloa Bizkaian, eta bertako hogeita hamar pinakotekatik gora bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Hala, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera […]

Read More… from Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an.

Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute, maiatzaren 14an, Senpereko lakuan

Delirium Tremens, Su Ta Gar, Gozategi, Neomak eta Haixe Arroxa izango dira, oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Aurtengo dirua Senperen egiten ari diren Seaskaren bosgarren kolegioko obrak egiteko bideratuko dute. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute aurten, Senpereko lakuan. Herri Urratseko antolatzaileen esanetan, “aurtengo urteurren bereziak, programazio berezi […]

Read More… from Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute, maiatzaren 14an, Senpereko lakuan

Euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko du Bidasoko proiektu azokak, maiatzaren 6an

Euskararen sustapenean lanean ari direnentzat “inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri” izan nahi du Berako azoka honek. Maiatzaren 6an euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak antolatzaileen ahotik ezagutzeko aukera egongo da Beran. Euskaltzaleen topaguneak iragarri duenez, “Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 15 proiektuk beteko dute azoka gunea. Eremu ezberdinetako proiektuak izango dira Beran ezagutu ahal […]

Read More… from Euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten egitasmoak ezagutzeko aukera eskainiko du Bidasoko proiektu azokak, maiatzaren 6an

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du. Hogeita bigarren edizioa izango da maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo dena. Ohikoa den bezala, formatu txikiko antzerki ikuskizunen […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 4tik 21era bitartean egingo da Donostian

Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 21ean, Iturenen. Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. 2023ko Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Egunak badu data dagoeneko: maiatzaren 21a. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da honakoa eta aurten Iturenen izango da. Bertsozalek zehaztu […]

Read More… from Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa beka aurkeztu dute

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik. Bekak lau urteko iraupena izango du. Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa sari berria aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Mikel Laboa Katedraren barruan doktorego tesia euskaraz egiteko beka bat da honakoa. Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sortu zen Mikel Laboa Katedra, euskal arteari buruzko […]

Read More… from Joxan Artze doktorego aurreko ikerketa beka aurkeztu dute