Liburuak Irati Majuelok eta Inma Erreak itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 46. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Bertolt Brecht alemaniarrarena eta Mario Benedetti uruguaiarrarena. Autore bi hauekin 46. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatutako bilduma. Maialen Berasategi Catalanek eta Isabel Etxeberria Ramírezek zuzentzen […]
Kategoria: Nabarmenduak
Lanarteak artisten aldeko politikak eraikitzen hasteko, oinarrizko bost eskakizun zehatz egin ditu Legebiltzarrean
Elkarteko kideek adierazi dutenez, nekatuta daude kulturaren alde daudela esan bai baina kulturgileen aldeko neurri zehatzak planteatzen ez dizkieten politikez. Miel Elustondo, Garbine Ubeda eta Amagoia Gurrutxaga Lanartea Elkarteko kideak Eusko Legebiltzarrean izan dira, euskararen langile profesionalen elkartearen izenean, euskaraz eta euskaratik sortzen eta interpretatzen duten artisten aldeko neurri zehatzak aldarrikatzeko. Ubedak azaldu duenez, “2020tik […]
‘Irulegiko multzoa’ kultur intereseko ondasun izendatu dute
Nafarroako Gobernuaren arabera, guneak kontserbazio-egoera aproposa du Nafarroan Kristo aurreko 1. milurtekoa ezagutzeko, baita lekua euskal lurraldea egituratuko zuen oppidum gotorleku nolatan bihurtu zen jakiteko ere. Nafarroako Gobernuak Irulegiko Multzoa (Arangurengo Ibarra) kultur intereseko ondasun izendatzea erabaki du. Gune arkeologiko hori gazteluaren arrastoek eta Brontze Erdialdetik Burdin Aroaren amaierara arteko habitat protohistorikoak osatzen dute. Bertan, […]
Read More… from ‘Irulegiko multzoa’ kultur intereseko ondasun izendatu dute
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean
14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte maiatzaren 5ean Iruñean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37. edizioan. Laban izango da saioa 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), […]
Read More… from Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean
Pello Apezetxea ikertzailearen omenezko bekaren lehen edizioa martxan da
Deialdiak bi helburu ditu: batetik, Apezetxea omentzea; bestetik, soziolinguistika, dialektologia edota onomastika arloetarako ikerketa lan bat egiteko beka ematea. Leire Mitxelena Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak eta Sagrario Aleman Astitz Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkariak Pello Apezetxea Zubiri Ikerketa bekaren lehen edizioaren aurkezpena egin dute. Deialdi honek bi helburu dituela azaldu dute: “batetik, Apezetxea omentzea; bestetik, soziolinguistika, dialektologia […]
Read More… from Pello Apezetxea ikertzailearen omenezko bekaren lehen edizioa martxan da
Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan
Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia maiatzaren 3an ,12an ,13an eta 14an izango da Arabako Campusean eta Baratza aretoan. Gasteizko Baratza aretoak eta Parasite Kolektiboak Zurrunbilo jaialdiren data aurreratu eta maiatzean antolatuko dute zortzigarren edizioa. Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu nagusi jaialdiak, horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]
Read More… from Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan
[Bideoa] Esti Martinez idazleak etxe barruko giro intimoa irudikatu du ‘Animalia domestikoak’ ipuin liburuan
Zortzi istorio biltzen ditu lan berriak eta hasieran normaltasun itxura ematen duten arren, surrealismo puntu bat dute. Animalia domestikoak (Elkar) prosan idazten duen lehen liburua du Esti Martinezek. Iruindarrak Azalberritze bat poema liburua argitaratu zuen 2018an, Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean egile gazteei zuzendutako DK Poesia Lehiaketa irabazi ondoren. Idazleak, hala ere, prosa […]
Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin
Baigorriko eskualdean forma anitzetako euskarazko ekitaldiak eskaintzea: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta du helburu. Baigorriko Basaizea Elkarteko kideak indartsu ari dira Nafarroaren Eguna antolatzen. Adierazi dutenez, “ez dugu onartuko hilerri bihur zaitezen. Ez, ez dugu gure herria hilerri gisa ikusi nahi! Mugako polizia kontrol zorrotzek anaitasuna baino gorrotoa sortzen duten garai hauetan, euskararen kontrako eraso […]
Read More… from Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin
Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria
Pertsona nagusiak dira eleberri honetarako idazleak aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez den zahartzaroaren gainekoa. 111 Akademiak Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) emango dio 2022ko 111 Akademiaren Saria. Akademiako kideek Urretabizkaiaren Azken etxea eleberria izendatu dute iazko libururik gogokoen. 212 akademia-kide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 114k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko […]
Read More… from Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria
Euskalgintzaren kontseiluaren arabera, Hezkuntza Legearen aurreproiektuak euskara gehiago behar du
Gaur, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektua Eusko Legebiltzarrera helaraztea onartu du eta gaur, Euskalgintzaren Kontseiluak onartutako dokumentuaren balorazioa plazaratu du. Kontseiluak, Hezkuntza-itunari lehenik eta Lege-aurreproiektuaren zirriborroari ondoren, ekarpenak egin dizkio hizkuntzaren ikuspegitik. Ekarpen hauek hezkuntza komunitateko eragile nagusien eta gehiengo sindikalaren adostasuna izan dute, bai eta hezkuntzako, kulturgintzako eta euskalgintzako aditu eta […]
