Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Arabako Foru Aldundiak Literatura Sariak banatu ditu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako sari emate ekitaldian; zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin […]
Kategoria: Nabarmenduak
Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an
Hamahiru urteren ondoren, musika kolektiboak Hondarribia aukeratu du berriro jaialdirako eta Psilocybenean izango dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada. Bidehuts kolektiboak musika jaialdia antolatuko duela iragarri du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Bost urte igaro dira bertako kideek azken jaialdia antolatu zutenetik. Gernikako Astran izan zen azken hura eta oraingoan Hondarribia aukeratu dute hitzordurako. […]
Kilometroak jaiak ‘12 orduz Erriolan’ ekimena antolatuko du maiatzaren 6rako, Errenterian
Ekimenean parte hartzeko formularioa bete beharko dute euren proposamena bidali nahi duten eragileek. Horretarako epea apirilaren 21ean amaituko da. Ondoren, lantaldetik jarriko dira zuzenean harremanetan eragile horiekin. Kilometroak 23ren markoan, 12 orduz Erriolan ekimena antolatu dute datorren maiatzaren 6rako, larunbata. Goizeko 11:00etan abiatu eta 23:00etara euskara ardatz izango duten arte diziplina desberdinetako emanaldiak programatuko dituzte Lehendakari Agirre […]
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da
Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk. Apirilaren 21etik 28ra egingo da aurtengo edizioa. Estibaliz Urresolak zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak emango dio hasiera apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, hasiera ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo […]
Behatokiaren arabera, iaz ere hizkuntza eskubideen aitortza jendarteko eremu ezberdinetan normalizatzetik urrun egon zen
Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza izan dira 2022an kexa gehien jaso dituzten erakundeak, baina Bizkaiko udalek jasotako kexa kopurua ere nabarmendu dute. Iaz Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekiko izan ziren hutsune nagusiak eta arloz arloko egoeraren azterketa jasotzen dituen txostena aurkeztu du gaur Behatokiak, Bilboko Ibaiondo udaltegian. Erakundeko zuzendari Agurne Gaubekaren arabera, “2022an ere, hizkuntza eskubideen […]
Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako
Ekainaren 16tik aurrera, KMKren eraberritze partzialerako prozesua hasiko da, eta 21 hilabetez luzatuko dira obrak. Eraikina 2025ean irekitzea aurreikusi da. Koldo Mitxelena Kulturuneak datorren ekainaren 16an utziko dio eraikinean zerbitzu guztiak emateari eta beste egoitza batzuetara eramango ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, “21 hilabete iraungo duen eta 2025ean eraikina berriro irekitzeko aukera emango duen […]
Read More… from Donostiako Koldo Mitxelena Kuturuneak ateak itxiko ditu aldi baterako
Hamar klasiko proiektatuko dituzte Lumière Emanaldietan, bihartik ekainera bitartean
Izenburuen artean zinemaren historiako parte diren zuzendarien lanak aurkituko ditugu, hala nola C.T. Dreyer, Francis Ford Coppola, Martin Scorsese, Wim Wenders eta Buster Keaton, besteak beste. Euskadiko Filmategiak, Lyongo Lumière Institutuarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, hamar film programatuko ditu bihartik ekainera bitartean, Filmategiko arduradunek azaldu dutenez, hainbat klasiko eta zenbait aurkikuntza izango dira. “Izenburuen artean […]
Read More… from Hamar klasiko proiektatuko dituzte Lumière Emanaldietan, bihartik ekainera bitartean
Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra
Solasaldiak astelehenetik ostegunera izango dira 19:30ean eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte. Haizalde Elkarteak eta Intxaurrondo Kultur Etxeak Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen XXIX. edizioa antolatu dute apirilaren 24tik 28ra bitartean. Azaldu dutenez, “bidaiek eta osatzen dituzten esperientziek gidatuko dute aurkezpen bakoitza: ingurumena, kultura eta elkartasuna izango dira asteko lau proposamen ardatzak, eta aurtengo berritasun […]
Read More… from Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak lau hitzordu eskainiko ditu apirilaren 24tik 28ra
Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera
Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta. Oreretako Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua antolatu du Udalak. Azaldu duenez, “honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskainiko diogu herritarrei, kultur proiektua bera barrutik zeharkatzeko eta ezagutzeko helburuarekin”. Dejabu […]
Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak ‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa paratu du Iruñeko Kondestablen
Ikusgai dauden obren gehiengoa abstraktua da. Erakusketan eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Etxarri-Aranatzeko Andra Mari Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian egongo da ikusgai maiatzaren 7ra arte. Aurtengoan, gizakiok naturarekin dugun harremana […]
