Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die. 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek […]
Kategoria: Nabarmenduak
Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian
Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da. Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa […]
Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte […]
Read More… from Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran
Identitate garaikideak arakatzeko proposamena dakar Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak programak. Apirilaren 19tik 22ra, filmak, dantza-performance bat eta ikus-entzunezko instalazio bat eskainiko dira. Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak izeneko ekimena antolatu du Tabakaleran, apirilaren 19tik 22ra bitartean. Aurten, zentroko ikasleek antolatu izan dituzten zikloak eskaintzeko modua aldatu da, […]
Apirila eta ekaina bitartean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak
Apirileko lehen ikuskizuna ostiral honetan iritsiko da Sun eta Marsel magoen Zientzialariak izeneko antzezlanarekin. Publiko familiarrari zuzendutako emanaldi hau 18:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean. Oreretako Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute apirila eta ekaina bitartean, adin zein gustu guztietara zuzenduta. Azaldu dutenez, “kalitate handiko lanak ikusteko eta punta-puntako […]
Txillardegiren ‘Hacia una Socio-Lingüística Matemática’ liburuaren eskuizkribua Jakin Fundazioaren esku
Liburuak euskaldunen hizkuntzarekiko leialtasuna aztertzeko eredu matematikoa jasotzen du. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k eskuz idatzitako liburua da Hacia una Socio-Lingüística Matemática; SEI elkarteko Imanol Esnaolak koordinatu zituen argitaratu arteko lanak eta Jose Ramon Etxebarriak gainbegiratu zituen formula matematikoak. Elkarte honen ondare guztia Soziolinguistika Klusterrak jaso zuen modu naturalean erakundea bera eraldatzearekin batera. Orain, Soziolinguistika […]
Arkeologia museoetan emakumeek historiari egindako ekarpenaren ikusgarritasun falta egiaztatu dute
Ikerlanerako Gasteizeko Bibat, Irungo Oiasso Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa aztertu dira eta ondorioztatu dutenez, “ez dago emakumeen presentzia argirik museo arkeologikoen kontakizunean, eta haien edukiak joera androzentriko argia du”. Emakundek Euskadiko ondare arkeologikoaren (BER)irakurketa feminista: Berdintasuna Historian genero-ikuspegiari esker izeneko azterlana aurkeztu du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanetarako emandako bekaren emaitza da honakoa. […]
Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia
Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu ahal izango dira deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta. Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, eskatutako dokumentazioarekin batera. Urtebeteko epea izango du ikerlariak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. Horretarako 4.000 euroko diru-laguntza bat jasoko du. Bertsozale Elkarteak Nafarroako […]
Read More… from Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia
Kimuak 2023 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da
Kimuak programaren 2023ko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2023ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Deialdi honetan […]
Read More… from Kimuak 2023 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da
Diskoen karatulak objektu artistiko gisa
Mikel Bilbao Salsidua EHUko irakasleak Eresbil artxiborako egindako azterlanean, Euskal Herriko ehunka diskoren azalak berreskuratu ditu, horien egile diren artista eta diseinatzaile grafikoen lanak aldarrikatzeko asmoz. Mikel Bilbao Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasleak uste zuen zor bat kitatzeko zegoela binilo diskoen eta CD-en karatulekin, eta ezinbestekotzat jo zuen horrelako lanen egileen sormen eta […]
