Aurten Udalbiltzak laugarren arte alor bat gehitzea erabaki du: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako sortzaileez gain, komikigileak ere protagonista izango dira edizio berri honetan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioan hautatuak izan diren sortzaile eta udalerriak eman ditu ezagutzera Beran egin duen prentsaurrekoan. Iazko urrian beka deialdia zabaldu zen unean iragarri bezala, aurten Udalbiltzak laugarren arte […]
Kategoria: Nabarmenduak
XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon
Programatutako ekitaldiak doakoak izango dira, El Joseren kontzertua izan ezik (martxoaren 18an). Sarrerak salgai daude hemen, 5 euroko prezioan. Gonbidatuen artean Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da oholtza gainean Juantxo Zeberiorekin batera. Bilbok poesiarekin hitzordu berri bat izango du aurten ere Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian. Martxoaren 14tik 23ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko lehen mailako poetak […]
Read More… from XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon
Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek
Gaur abiatuko da Gelatik Plazara sariketa, eta datozen asteetan zazpi saio egingo dira Gipuzkoako zazpi eskualdetan. Ekimena 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimen bat izango da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du. Gelatik Plazara 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera […]
Read More… from Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek
Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
1990eko hamarkadan lanean aritu ziren kolektibo artistikoetara hurbiltzen gaituen erakusketa zabaldu du Donostiako Museoak. Erakusketa ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izango da. 90 berriak izeneko erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, “beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta […]
Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘90 berriak’ erakusketa aurkeztu du
Emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia ikusgai Bizkaiko hainbat museo eta aretotan
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eskainiko dira jarduera guztiak. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago eskuragarri. XX. mendearen hasieran emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoraraztea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutaraztea; saregileen eta kordeleren lan latza ikusaraztea; emakumeak historian izan duen zeregina […]
Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua eskuragarri Euskaltzaindiaren webgunean
Denera 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dira. Lacomberen artxiboa Hemen kontsulta daiteke, modu praktiko eta atseginean. Euskaltzaindiak Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua jarri du webgunean denon eskura. Guztira 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dira, euskararen historia eta Euskal Herriko historia ezagutzeko ezinbestekoak. Georges Lacombe euskararekin zerikusirik […]
[BIDEOA] Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara
Bichta éder eleberria egungo gizartearen kontraesanen ispilu da: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak edota euskararen patua. Gaztelu bat da Eneko Bidegain idazle eta kazetariak (Baiona, 1975) gaur aurkeztu duen Bichta éder (Elkar) izenburuko thriller politiko honen ardatza, “gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan […]
Urretabizkaia, Lertxundi, Ibarzabal, Epaltza eta Txoperena dira 2022ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
Akademiakideek Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori lanen artean hautatu beharko dute sariduna. 2022. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren erdian martxan jarri eta otsailaren 26ra arte zabalik […]
Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du
Musikari irundarrak haurrentzako sortutako seigarrena lana da honakoa. Kantuen hitzak Leire Bilbao idazlearenak dira eta ahotsetan Nieves Arilla du lagun Muguruzak. Donostiako Mamusic estudioan grabatu du diskoa, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay eta Karlos Aranceguirekin batera. Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako Txitxarroa eta atuna izeneko diskoa kaleratu berri du, Leire Bilbao idazle […]
Read More… from Jabier Muguruzak ‘Txitxarroa eta atuna’ diskoa plazaratu du
Paul Urkijo zinemagileak ‘Irati’ filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du larunbatean, Donostian
Hitzaldia euskaraz izango da aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin. Gonbidapenak eskuragarri daude jada Tabakalerako webgunean. Larunbat honetan, martxoak 4, Irati filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere zuzendari Paul Urkijo Alijok, Donostiako Tabakalerako zine-aretoan. Pasa den ostiralean estreinatu zen pelikularen inguruko sekretuak kontatuko ditu zinemagile gasteiztarrak. Antolatzaileen arabera, “ez dira misterio gutxi izango, izan ere, Irati misterioz betetako mundua […]
