‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk

Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista. Egitasmoan parte hartuko duten euskal filmek bi euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarreraren prezioan. Kanpaina gaur hasiko da Irati filmaren sustapenarekin. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak euskal zinemari babesa ematea helburu duen Bidaiariak zinera! kanpaina abiatu du berriro. Ekimena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 79 aretotan jarriko da […]

Read More… from ‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk

Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

Gaztetxean izango da kontzertuan gaueko 22:00etan eta seikotearekin batera hainbat gonbidatu izango dira, tartean Idoia Azurmendi abeslaria. Azpeitiko gaztetxea aukeratu du Desgaraian taldeak kaleratu berri duen Gauden aldian izeneko diskoaren aurkezpen kontzerturako. Jon Gurrutxaga (ahotsa), Markel de Reparaz (gitarra), Xabi Agirrezabala (gitarra), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (teklatua, akordeoia) eta Peru Iparragirre (bateria) […]

Read More… from Desgaraian taldeak ‘Gauden aldian’ diskoa aurkeztuko du gaur Azpeitian

[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

2024ko otsailaren 3an igoko da oholtzara azken aldiz Bilboko Miribilla Arenan. Ia hamar urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Huntza taldeak. Sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez eman dute ezagutzera erabakia. Nekea pilatu ostean, “indarberritzeko astia” behar dutela azaldu dute, “ez da erreza bidea etengo dugula esatea, baina hori eskatzen digute, bihotzak baino, buruak […]

Read More… from Huntza taldeak etenaldi mugagabea iragarri du

Mailua gara!’ lelopean dator Bilboko Loraldia festibala

Martxoaren 9tik 26ra egingo da bederatzigarren edizioa. Egitarauak 21 proposamen biltzen ditu. Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra bitartean izango da Bilboko 14 gunetan eta 21 proposamen ezberdin jasoko ditu. “Diziplina anitzek izango dute lekua Loraldian: musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, artea, hiri-kultura, dastaketak…”. Ohikoa denez, gainera, euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala […]

Read More… from Mailua gara!’ lelopean dator Bilboko Loraldia festibala

Abian da HAU, objektu tradizionalen diseinu lehiaketa

Deialdi honetan sehaska objektua berraztertzea proposatu dute. Lanak aurkezteko epea apirilaren 18ra arte egongo da zabalik. Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura-ekoizpen lantegiak antolatu duen HAU lehiaketak euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzea du helburu. “Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen zaie parte hartzaileei, gure historiarekin lotura berriak sortu eta diseinu alorrean ikerketa […]

Read More… from Abian da HAU, objektu tradizionalen diseinu lehiaketa

Dora Salazar artistak ‘Habitar el cuerpo’ hitzaldia eskainiko du bihar, Donostiako Koldo Mitxelena Kuturunean

Hitzordu hori Garaikidetasunaren krisia zikloan kokatzen da. Artista nafarrak Vilma Cocoz eta Javier Echeverria lagun izango ditu arratsaldeko 19:00etan hasiko den hitzaldian. Garaikidetasunaren krisia elkarrizketa eta hitzaldien zikloaren barruan, Habitar el cuerpo izeneko hitzaldia antolatu dute Dora Salazar artista plastikoaren (Altsasu, 1963) eskutik. Altsasuarrak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen, eta Eskultura espezialitatean […]

Read More… from Dora Salazar artistak ‘Habitar el cuerpo’ hitzaldia eskainiko du bihar, Donostiako Koldo Mitxelena Kuturunean

Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak irabazi du XXIII. Donostia Antzerki Saria

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ obra irabazlea eskainiko da. Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Inazio Tolosak (AISGE), […]

Read More… from Kamikaz kolektiboaren eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlanak irabazi du XXIII. Donostia Antzerki Saria

Hamabost taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute jaialdiaren bosgarren edizio honetako kartela. Datorren martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da Iruña Rock jaialdiaren bosgarren edizioa eta antolakuntzak kartela […]

Read More… from Hamabost taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, martxoaren 3tik 29ra egingo da

Nekatutak, Inprofestakzioa, Irabazi eta Magma Mia! dira Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko diren umore ikuskizunak. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Martxoaren 3tik 29ra arte IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara lau emanaldi biltzen ditu egitarauak. Denak arratsaldeko 19:00etan izango dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Antton Telleriak emango dio hasiera zikloari martxoaren 3an, Nekatutak bakarrizketarekin. Barre […]

Read More… from IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, martxoaren 3tik 29ra egingo da