Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Muralaren kontserbazio lanak, bi erakusketa, Hormaren Mintzoa ekimena eta jaialdi herrikoia izango dira Usurbilen. 50 urte dira igaro dira Jose Luis Zumetak Usurbilgo murala margotu zuenetik. Efemeride berezi hori baliatuko dute Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak, elkarlanean, muralaren inguruan zenbait ekimen abiarazteko. Horma-irudiaren kontserbaziorako lanak hasita daude jada eta muralaren aurrean aurkeztu dituzte aurten […]

Read More… from Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Erakusketa apirilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan, asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Donostiako Tabakalera zentroak Mar de Dios artista bilbotarrak egindako zeramikazko eskulturak biltzen dituen Batzuk izeneko erakusketa zabaldu du. Ane Lekuona ikerlari hondarribiarra da Lau Pareta aretoan kokatzen den erakusketaren komisarioa, eta elkarrekin solasean ari diren objektuak biltzen […]

Read More… from Tokiko talentu artistikoa bultzatzeko asmoz, ‘Batzuk’ erakusketa ireki du Donostiako Tabakalerak

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Museoak sortzaileei zuzendutako ‘Jardun Artistikoentzako Institutua’ aurkeztu dute

Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu. Izena emateko epea martxoaren 24ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren – (JAI) laugarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Azaldu dutenez, “JAI artistei zuzendutako udako arte-eskola bat […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Museoak sortzaileei zuzendutako ‘Jardun Artistikoentzako Institutua’ aurkeztu dute

Euskaltzaindiak webgunea osatu eta eguneratu du

Webgunean honako argitalpen hauek gehitu dira: Euskararen Gramatika, hildako euskaltzain guztien biografiak, Adorez Hiztegia eta Azkueren Hiztegia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren barruan), eta Towards a Methodological Model for a Social History of Languages. 2018an aurkeztu zuen Euskaltzaindiak jendaurrean webgune berritua. Ordutik, urtero egin izan dira aldaketa txikiak, baina oraingo honetan harago joan da Euskararen Akademia, eginiko aldaketak […]

Read More… from Euskaltzaindiak webgunea osatu eta eguneratu du

Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Musikariak aurten kaleratuko du bere lehen diskoa. Bideoklipak Huhezinemako euskarazko bideoklip onenaren saria eskuratu zuen joan den urtarrilean. Askok Esne beltza taldearen Gogoak abestirako egindako kolaborazioagatik ezagutuko dute Flavio Banterla. Musikari italiarra Erasmus beka batekin iritsi zen Donostiara. Hutsetik hasi eta Euskal Herrian bizitzen geratzea erabaki zuen. Orain, aurten kaleratuko duen bere lehen diskoaren aurrerapen […]

Read More… from Flavio Banterla musikari italiarrak ‘Nor Naiz Ni Zein Zara Zu’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak. Bertsoaroaren hasierarekin bat egingo du sari banaketa ekitaldiak. Gaur abiatuko da Bertsoaroaren 32. edizioa, Nafarroako Antzerki Eskolan egingo den bertso-jaialdiarekin. Ziklo honetako lehen hitzorduari hasiera emateko, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa izango da. Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan […]

Read More… from Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Bertsozale Elkarteren ‘Bapatean 2022’ bilduma kalean da

Lurralde, genero zein belaunaldi orotariko bertsoaldien isla diren 57 saiotako 599 bertso, bertsoaldietako gai, doinu eta ohiko informazio guztia jasotzen du aurtengo argitalpenak. Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, www.bertsozale.eus atarian argitaratutako formularioa bete beharko da otsailaren 13a baino lehen, […]

Read More… from Bertsozale Elkarteren ‘Bapatean 2022’ bilduma kalean da

Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Aurtengo edizioan hamar izango dira parte hartuko duten artistak, horietako zortzik musika atalean: Amaterra, Bamms, Ithaka, Muzak, Nakar, Olana Liss, Ramada Inn eta Siglas. Barrexerkak eta Iago Magoak, berriz, arte eszenikoetan hartuko dute parte. Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendariak aurkeztu ditu gaur goizean Katapulta Tour Gipuzkoa programaren VIII. edizioaren berritasunak. Ekimenaren asmoa da […]

Read More… from Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren berritasun nagusiak

Bihar abiatuko da Umbra Light jaialdia Gasteizen

Umbra Light Festival argi jaialdi bat da, Gasteizen urtero argirik gutxieneko egunetan antolatzen dena. Jaialdiak formatu handiko argi eskulturak eta mundu osoko artistek diseinatutako proiekzioak eskaintzen ditu, hirian zehar ibilbide artistiko bat eginez. Argia da obretako protagonista nagusia, baina badira mugimenduz, musikaz eta abarrez hornitutako konposizioak ere. Umbra Light  jaialdiaren hirugarren edizioa 2023ko otsailaren 9tik […]

Read More… from Bihar abiatuko da Umbra Light jaialdia Gasteizen

Memoria historikoari eskainitako dokumental zikloa antolatu du Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak

Apaiz kartzela, El Entusiasmo, Montejurra ’76 eta Vitoria, Marzo de 1976 dira aukeratu dituzten dokumentalak. Gasteizko Orbain kultur elkarteak urte hasieran abiatutako Doku-Mental zikloa baliatu du memoria historikoa ardatz duten dokumentalak proiektatzeko. Apaiz kartzela, El Entusiasmo, Montejurra ’76 eta Vitoria, Marzo de 1976 dira, hain zuzen, otsailean zehar ikusi ahal izango ditugun dokumentalak. Elkarteko kideek […]

Read More… from Memoria historikoari eskainitako dokumental zikloa antolatu du Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak